Laguntza hauek interesgarriak izan daitezke zuretzat, baldin eta bi egoera hauetako batean bazaude: Euskadin turismo-alorreko negozio bat baduzu eta 2021ean negozioaren lehiakortasuna hobetu nahi baduzu edo hobetzen saiatu bazara, edo sektore horretan enpresa bat sortzea erabaki baduzu.
Negozio onuradunak
- Ostatatze turistikoko enpresak.
- Sukaldaritza-arloko enpresak.
- Bitartekaritza turistikoko enpresak.
- Garraio turistikoko enpresak.
- Turismo aktiboko enpresak.
- Kongresuak antolatzen dituzten enpresa profesionalak.
- Turismo-gidariak.
- Autokarabanentzako eremu bereziak.
Diruz lagun daitezkeen ekintzak
2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egiten eta fakturatzen diren jarduketak, turismo-enpresa berri bat sortzea edo COVID-19aren pandemiaren testuinguruan jada sortuta dauden enpresen lehiakortasuna hobetzea helburu dutenak.
Epea
Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 12tik ekainaren 11ra bitartekoa izango da.