×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

EKINTZAILEEI BULTZATZEKO 2021EKO LAGUNTZEN DEIALDIA: PROIEKTUA EZARTZEKO LAGUNTZAK (EUSKADI)

Euskadin enpresa-jarduera hasi berri baduzu eta zure proiektua ezartzeko finantzaketa behar baduzu, Eusko Jaurlaritzak abian jarritako laguntza hauek eska ditzakezu.

Negozio onuradunak

  • Enpresaburuak eta banako profesionalak.
  • Ondasun-erkidegoko eta Sozietate Zibileko kideak, beriete dirulaguntza norbere izenean eskatzen bada.

Eskatzailearen betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea eta benetan bizitzea.
  • Ekonomia Jardueren Zergan (EJZ) alta emateko egunean lanik Gabe eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
  • EJZn eta Langile autonomoen araubide berezian alta eman izana, edota, hala badagokio, norbere konturako langile gisa dagokion Gizarte Segurantzan edo nahitaezko Mutualitate profesionalean, 2021eko urtarrilaren 1etik eta dirulaguntza eskatu den egunera arteko epean.
  • Jarduera bera gauzatu ez izana, norberaren konturako langile gisa, EJZn alta eman aurreko 6 hilabeteetan.

Epea

Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 17tik urriaren 29ra bitartekoa izango da.

Informazio gehiago

Finantzatu zure proiektua

Gaztenpresak ekiteko prozesu osoan lagunduko dizu.

Gure finantzaketa-aukerak hobeto ezagutu nahi badituzu, bete inprimaki hau eta lortu finantzaketari buruzko deskargagarria.