Negozio bat daukazu eta zure jarduera sendotu behar duzu? Erantzuna baiezkoa bada, begiratu Eusko Jaurlaritzak 2020ko urriaren 31ren eta diru-laguntza eskatzen den egunaren artean enpresa-jarduera bat hasi duten pertsonei ematen dizkien laguntzak.
Negozio onuradunak
- Enpresaburuak eta banako profesionalak.
- Ondasun-erkidegoko eta Sozietate Zibileko kideak, beriete dirulaguntza norbere izenean eskatzen bada.
Betekizunak
- Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea eta benetan bizitzea.
- Ekonomia Jardueren Zergan (EJZ) alta emateko egunean lanik Gabe eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
- EJZn eta Langile autonomoen araubide berezian alta eman izana, edota, hala badagokio, norbere konturako langile gisa dagokion Gizarte Segurantzan edo nahitaezko Mutualitate profesionalean, 2020ko urriaren 31etik eta dirulaguntza eskatu den egunera arteko epean.
- Enpresa-jarduerak EAEn izan beharko du egoitza fiskala eta soziala, eta lantokiak ere bertan egon beharko du.
- Dirulaguntzen lerro horren beraren onuradun suertatu ez izana aurreko deialdietan.
Epea
Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 17tik urriaren 29ra bitartekoa izango da.