×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Ekintzaile 2023

Erakundea:

Eusko Jaurlaritza

Xedea:

EAEn dauden Bussiness Innovation Center (BIC) zentroetako baten tutoretzapeko enpresa-proiektu berritzaile berrientzako eta/edo industria- eta teknologia-oinarriko eta/edo prozesu-proiektu industrialari lotutako zerbitzuetako enpresa-proiektuentzako laguntza arautzea, Euskal Autonomia Erkidegoan ideiaren heltze-fasean eta enpresa abian jartzeko fasean.

Laguntza hori laguntza mota hauen bidez gauzatuko da:

  • 1. ildoa: bidelaguntza ematea pertsona edo talde sustatzaileari edo enpresari, ideiaren heltze-prozesuan eta enpresa-plana egiteko prozesuan, hura martxan jarri arte. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza izango da.
  • 2. ildoa: 1. ildoko ekintzailetza-proiektuek sortutako enpresa berrientzako laguntza, zehaztutako enpresa-plana gauzatzeko behar diren inbertsioen finantzaketa errazago eskuratzeko.

Pertsona eta erakunde onuradunak:

  •  1. Ildoa: Bidelaguntzaren onuradun izan daitezke Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako pertsona ekintzaileak eta 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera eratutako edo 2021eko urtarrilaren 1az geroztik jarduera ekonomikorik ez duten baina egoitza soziala edo/eta gutxienez jarduera-zentro bat Euskal Autonomia Erkidegoan duten pertsona juridikoak, baldin eta enpresa-proiektu berritzailea eta/edo industria- eta teknologia-oinarrikoa eta/edo produktu-prozesu industrialei lotutako zerbitzuetakoa bada, eta Euskal Autonomia Erkidegoan abiarazi nahi bada.
  • 2. Ildoa: Euskal Autonomia Erkidegoan enpresa-plana gauzatzeko konpromisoa hartzen duten eta eskakizun hauek betetzen dituzten pertsona juridikoek eta programa honen oinarri arautzaileetan ezarritako baldintzak betetzen dituztenek jaso ahal izango dituzte finantzaketa errazago eskuratzeko laguntzak.

Prozedura:

Ondoz ondo aitortzeko prozedura

Eskaera epea:

2023ko maiatzaren 24tik abenduaren 11ra

Informazio gehiago

Finantzatu zure proiektua

Gaztenpresak ekiteko prozesu osoan lagunduko dizu.

Gure finantzaketa-aukerak hobeto ezagutu nahi badituzu, bete inprimaki hau eta lortu finantzaketari buruzko deskargagarria.