×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Lan elkartuko kooperatibentzako eta lan sozietateentzako laguntzak, inbertsioetarako

  • Erakundea: Nafarroako Gobernua.
  • Helburua: gizarte-ekonomiako enpresa mota horiek sortzeko eta modernizatzeko proiektuak garatzen laguntzea, haien lehiakortasuna hobetuz eta, horrela, enpresa horiek eratzea eta sendotzea erraztuz.
  • Erakunde onuradunak: lan elkartuko kooperatibak, lan-sozietateak eta kooperatibak, gutxienez lan-bazkide bat dutenak eta lan elkartuko kooperatiben eta/edo lan-sozietateen arteko lankidetza-proiektuen ondorioz sortzen direnak.
  • Diruz lagundu daitezkeen jarduerak: honako inbertsio hauek lagunduko dira diruz:
    o Ibilgetu materiala: inbertsioak lursailetan, eraikuntzetan, instalazio teknikoetan, makinerian, tresnerian, altzarietan, informazioa prozesatzeko ekipoetan eta garraio-elementuetan (2 ibilgailu urteko eta enpresako).
    o Ibilgetu ez-materiala: administrazio-emakidak, jabetza industriala, merkataritza-funtsa, eskualdatze-eskubidea eta aplikazio informatikoak.

Nolanahi ere, dirulaguntza hori eskatzen duten erakundeek gutxienez 6.000 euroko inbertsioa egin beharko dute, enpresa sortu berrien kasuan izan ezik, horietan 4.000 eurotik gorako inbertsioak diruz lagundu ahal izango baitira. Ez dira onartuko 400 eurotik beherako fakturak (BEZik gabe).

  • Zenbatekoa:
    o Enpresa sortu berria: inbertsioaren % 45 lagunduko da diruz.
    o Dagoeneko eratuta dagoen enpresa: inbertsioaren % 35 lagunduko da diruz.

    Ehuneko horiek % 5 handituko dira inbertsioa egin den lantokia Iruñetik kanpo badago, eta inbertsioa Nafarroako Espezializazio Adimendunaren Estrategian (RIS3) identifikatutako sektoreetan kokatutako jarduera batera bideratzen bada. Hala ere, emandako dirulaguntza ez da urtean 10.000 eurotik gorakoa izango.

  •  Dirulaguntza emakidura prozedura: dirulaguntza hori banakako ebaluazio-erregimenean izapidetuko da.
  • Eskaera egiteko epea: 2024ko urriaren 31ra arte.

Finantzatu zure proiektua

Gaztenpresak ekiteko prozesu osoan lagunduko dizu.

Gure finantzaketa-aukerak hobeto ezagutu nahi badituzu, bete inprimaki hau eta lortu finantzaketari buruzko deskargagarria.