×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Lan elkartuko kooperatiba eta lan-sozietateendako dirulaguntza, pertsona langabetuak bazkide gisa hartzeagatik

  • Erakundea: Nafarroako Gobernua.
  • Xedea: Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan-sozietateetan enplegua sustatzea, kooperatibetan bazkideak sartuz.
  • Erakunde onuradunak: lan elkartuko kooperatibak eta lan-sozietateak.
  • Diruz lagundu daitezkeen jarduerak: bazkide langile gisa sartzea eta mantentzea, gutxienez bi urtez (laguntza ematen den egunetik aurrera zenbatuta), laguntza ematen zaion pertsonari edo pertsonei, edo, baja hartzen badu, beste pertsona batekin ordezkatzea, bi urte bete arte geratzen den aldirako.
  • Zenbatekoa: zenbateko aldakorreko dirulaguntza da (2.000 eurotik gorakoa), enpresan lanean hasten denaren zirkunstantzia pertsonalen arabera.
  • Dirulaguntza emakidura prozedura: dirulaguntza hori banakako ebaluazio-erregimenean izapidetuko da.
  • Eskaera egiteko epea: 2024ko urriaren 31ra arte.

Informazio guztia hemen.

Finantzatu zure proiektua

Gaztenpresak ekiteko prozesu osoan lagunduko dizu.

Gure finantzaketa-aukerak hobeto ezagutu nahi badituzu, bete inprimaki hau eta lortu finantzaketari buruzko deskargagarria.