×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Autoenplegu Programa. Enpresak abian jartzeko eta sortzeko laguntzak

Erakundea:

Bizkaiko Foru Aldundia

Helburua:

Laguntzak, lehenengo urtean zehar, 2022ko urriaren 1tetik eta 2023ko uztailaren 28ra bitartean sortu den enpresa bat martxan jartzeko eta horren funtzionamendurako, enpresaren forma juridikoa gorabehera.

Pertsona eta erakunde onuradunak:

Bizkaiko enpresak, edozein forma juridiko dutela ere, barne direla banakako enpresaburuak eta lanbideak, bai eta ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak ere.

Prozedura:

Norgehiagoka.

Zenbatekoa:

Dirulaguntzaren zenbatekoa 5.000 eurokoa izango da erakunde onuradun bakoitzeko, eta 2.000 euro gehitu ahal izango dira bazkide sustatzaile bakoitzeko, gehienez ere 5 pertsonara arte. Erakunde onuradun bakoitzeko gehieneko dirulaguntza 15.000 eurokoa izango da.

Eskaera epea:

Lehenengo deialdia martxoaren 13an hasiko da, eta 2023ko martxoaren 31n amaituko, 13:30ean.

Informazio gehiago

Finantzatu zure proiektua

Gaztenpresak ekiteko prozesu osoan lagunduko dizu.

Gure finantzaketa-aukerak hobeto ezagutu nahi badituzu, bete inprimaki hau eta lortu finantzaketari buruzko deskargagarria.