×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

2023ko proiektua ezartzeko laguntzak

Erakundea:

Lanbide

Xedea:

Enpresa-jarduera bat hasten duten eta jarduera hori ezartzeko bultzada ekonomiko bat behar duten pertsonei laguntzea.

  • Enpresa-jarduera bat finkatzeko laguntzak: enpresa-jarduera bat hasi duten ekintzaileei zuzenduta daude.

Jarduketa subentzionagarriak:

Jarduerarekin zuzenean lotutako aktibo finkoetako inbertsioak.

Pertsona onuradunak:

Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako enpresaburu edo profesional indibidualak, baita ondasun-erkidegoetako eta sozietate zibiletako kideak ere, betiere dirulaguntza norbere izenean eskatzen bada.

Dirulaguntzaren zenbatekoa:

3.500 euro onuradun bakoitzeko. Diru-kopuru hori % 15 gehituko da sustatzaileak eskabidea aurkezteko unean 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago baditu, eta beste % 15 gehigarri bat emakumea bada.

Ondasun-erkidegoetako eta sozietate zibiletako kideen kasuan, dirulaguntza ez da inoiz ere 10.000€-tik gorakoa izango kide guztien multzoarentzat.

Aurkezteko epea:

2023ko ekainaren 5etik urriaren 31ra arte.

Informazio gehiago

Finantzatu zure proiektua

Gaztenpresak ekiteko prozesu osoan lagunduko dizu.

Gure finantzaketa-aukerak hobeto ezagutu nahi badituzu, bete inprimaki hau eta lortu finantzaketari buruzko deskargagarria.