Erakundea:
Lanbide
Xedea:
Enpresa-jarduera bat hasia dutelarik proiektu hori ezartzeko bultzada ekonomiko bat behar duten pertsonei laguntzea.
Jarduketa subentzionagarriak:
Enpresa sortu berri baten sustapeneko, funtzionamenduko eta kudeaketako gastuak, enpresa-proiektu hori finkatzeko beharrezkoak direnak.
Pertsona onuradunak:
Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako enpresaburu edo profesional indibidualak, baita ondasun-erkidegoetako eta sozietate zibiletako kideak ere, betiere dirulaguntza norbere izenean eskatzen bada.
Dirulaguntzaren zenbatekoa:
2.500 euro onuradun bakoitzeko. Diru-kopuru horri % 15 gehituko da sustatzaileak eskabidea aurkezteko unean 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago baditu, eta beste % 15 gehigarri bat emakumea bada.
Ondasun-erkidegoetako eta sozietate zibiletako kideen kasuan, dirulaguntza ez da 10.000€-tik gorakoa izango kide guztien multzoarentzat.
Aurkezteko epea:
2023ko ekainaren 5etik urriaren 31ra arte.