Stocken kudeaketari buruzko ikastaroa Bilbon Cebek-ek diruz lagunduta - Gaztenpresa

Stocken kudeaketari buruzko ikastaroa Bilbon Cebek-ek diruz lagunduta

Ekainaren 3, 4, 5, 9 eta 10ean stocken kudeaketaren inguruko doako ikastaroa eskainiko da Bilbon, Gaztenpresaren bulegoetan.

Stocken kudeaketa ikastaroa % 100 subentzionatu du Cebek-ek eta Bilboko Uhagon Alkatea kalearen 12an, 1. solairuan eskainiko da.

Logistika eta banaketa sektoreko enpresetako profesionalei eta izakinen hornikuntzarekin eta biltegiratzearekin lotutako produkzio-enpresetako hainbat sailetako arduradunei bideratuta dago ikastaroa, hala nola, erosketa saila, salmentetakoa eta biltegiak.

Ikastaroaren helburuak:

Izakinen hornikuntza-prozesuen kudeaketa orokorrari buruzko ezagutza eskaini nahi zaie partaideei, zerbitzu maila egokia ziurta dezaten eta instalazioan diren biltegiko guneak optimiza ditzaten.

Ikastaroaren programa:

 

    • Sarrera
    • Stocken kudeaketaren definizioa
    • Errotazio-azterketa edo ABC analisia: Pareto-ren printzipioa edo 80/20 erregela, Aldi baterako etenaldien metodoa
    • Stocken tipologia eta kudeaketa: Gutxieneko stocka, Stock ertaina, Segurtasun-marjina eta Stock egokia
    •  Inbentarioa: Kontaketa fisikoa eta balorazioa

Diruz lagundutako ikastaroan izena eman dezakezu Cebek-en web-orrialdean.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?