Marketin 2.0ri buruzko doako ikastaroa Bilbon: blogak eta sare sozialak - Gaztenpresa

Marketin 2.0ri buruzko doako ikastaroa Bilbon: blogak eta sare sozialak

Hobetuz Fundazioaren diru-laguntza jaso duen eta Bultz-Lan Consulting Sozietate Mugatuak antolatu duen marketinari buruzko online ikastaroa, Bilbon.

 

Egunak: azaroaren 24tik abenduaren 4ra (24 ordu)

Ordutegia: astelehenean, asteartean, asteazkenean eta ostegunean, 18:00etik 21:00etara.

Norentzat: jardunean dauden langileei zuzendurik dago bereziki. Ikastaroa egiteko ez da aurretiazko ezagutzarik behar.

Lekua: Uhagon Alkatearen kalea, 12 – 1 – Bilbo

Ikastaroaren helburuak

Internetek eta baliabide sozial berriek (Web 2.0) enpresen eta kontsumitzaileen arteko komunikazioan eragin duten eraldaketa ezagutzea eta barneratzea.

Online marketinerako erreminta nagusien (testuinguruaren araberako publizitatea, webaren posizionamendua, posta elektroniko bidezko marketina) eta Interneteko baliabide sozial berrien (blogak, sare sozialak, multimedia-edukiaren hedapena) ikuspegi orokorra eskaintzea.

Enpresentzat, bezeroak leialtzeko eta salmentak hobetzeko orduan, tresna horiek duten erabilera aztertzea, kontaktuen sareak sortuz eta online ospea hobetuz.

Enpresaren marketin-planean eta eguneroko jardueretan horiek erabiltzeko jarraibideak zehaztea.

 

Edukia:

  1. INTERNET 2.0 IRAULTZA

Komunikabide berrien eta enpresekiko harremanaren iraultza. Kontaktuen sarea eta online ospea, enpresen Interneteko aktibo bereizle gisa.

  1. BALIABIDE SOZIALAK (WEB 2.0)

Blogak: zer dira? Blog pertsonalak, tematikoak eta korporatiboak. Blog arrakastatsu bat sortzea. Blogak sortzeko plataforma ireki nagusiak (doakoak): Blogger eta WordPress.

Mikroblogak, maila goreneko komunikazioa. Twitter, gehien erabiltzen den mikrobloga.

Sare sozialak eta networking-a Interneten. Sare sozial mota esanguratsuenak: profesionalak (xing, linkedin, viadeo), orokorrak (facebook) eta espezializatuak. Kontaktuen sare eraginkor bat sortzea.

Eduki soziala sarearen bitartez. Testua, irudiak, bideoa, audioa eta dokumentuak erabiltzaileen artean zabaltzea.

  1. MARKETINA INTERNETEN (ONLINE)

Webaren posizionamendua eta ikusgarritasuna. Web-orrialde baten posizionamendu naturalak duen garrantzia (SEO).

Online publizitatea eta babestutako iragarkiak. Online publizitatea nola erabili. Google Adwords-en kanpainak sortzea (SEM).

Posta elektroniko bidezko marketina. Helbide elektronikoa bezeroak lortu eta leialtzeko erabiltzea. E-mailingen eta buletinen balioa eta arrakasta hobetzea.

Online ekitaldiak. Sareko topaketetan edo aurkezpenetan enpresekin elkarrekintza hobetzeko tresnak.

  1. GOMENDIO PRAKTIKOAK

Alderdi estrategikoak. Tresnen hautaketa. Marketin-planak birdiseinatzea. Langile espezializatuak. Emaitzen neurketa.

 

Izen-emateak:

svicente@bultz-lan.com

944102144 – Susana

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?