Gaur egungo merkatuan Bankaren eta Enpresaren arteko harremanen gestioari eta negoziazioari buruzko ikastaroa - Gaztenpresa

Gaur egungo merkatuan Bankaren eta Enpresaren arteko harremanen gestioari eta negoziazioari buruzko ikastaroa

Hobetuzek diruz lagundutako ikastaroa, Gasteizen, ekainaren 4tik 6ra

Ikastaroen iraupena: 12 ordu

Egunak: 14-06-04tik 14-06-06ra

Ordutegia: Asteazkenetik ostiralera, 15:30etik 19:30era

 

Nori zuzenduta: zuzendariei eta enpresen gerentziaz arduratzen direnei, finantza- eta administrazio-alorreko arduradunei, altxortegi-arduradunei… enpresaren organigraman dituzten eginkizun eta ardurak direla-eta, erabakiak hartzeko baliabideak behar dituzten profesionalei, eta erabaki horiek hartzeko behar den informazioa prestatu behar duten pertsonei.

Hobetuzek diruz lagundutako ikastaro horren bitartez, banku-produktu eta -zerbitzuen errendimendurik handiena kosturik txikienean eskuratu eta gaur egungo egoera ekonomikoak banku-harremanen gestioan zer eragin duen ezagutu nahi da.

 Honako gai espezifiko hauek landuko dira:

    • Banku-negoziazioaren prozesuaren errealitatea ulertzea.
    • Negozio-aukerez jabetzea, eta enpresarekin duen merkataritza-harremanean bankuaren benetako interesak zein diren ezagutzea.
    • Negoziazio-plan zehatza finkatzea, aurreikusitako helburuak zehaztea, eta banku-harremanean eskuratu nahi ditugun emaitzak lortzeko teknikarik eraginkorrenak erabiltzea.
    • Enpresaren benetako beharrizanei egokitutako finantza-produktu eta -zerbitzuetan ahalik eta abantailarik handiena eskuratzea.

 

Bultz-Laneko Patxi Lópezek eta Miguel A. Cancelok emango dute ikastaroa SEA-Prestakuntzaren bulegoetan, Gasteizko Florida kaleko 58-behean.

Ikastaroa doan da eta plazak mugatuta daude. Izena emateko, jo belen@sea.es posta elektronikora edo 945 000 400 telefono-zenbakira.

 

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?