Esparru kooperatiboko pertsona bitartekarien prestakuntza-ikastaroa - Gaztenpresa

Esparru kooperatiboko pertsona bitartekarien prestakuntza-ikastaroa

Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak ikastaro bat antolatu du esparru kooperatiboko pertsona bitartekariak prestatzeko.Unibertsitate-espezializazioko ikastaro bat da eta plaza mugatuak ditu.

Ikastaroa urriaren 6an abiaraziko da, 100 ordu iraungo ditu eta 500 €-ko kostua izango du, CSCE – EKGK erakundeak berak zenbatekoaren % 75eko diru-laguntza eskaini arren.

Prestakuntza-ikastaro erdi-presentziala izango da, eta haren edukia prestatzeko orduan Auzi Zibil eta Merkataritzazkoetako Bitartekaritzari buruzko uztailaren 6ko 5/2012 legearen zenbait alderdi garatzen dituen Errege Dekretuan eskatutako irizpideak hartu dira kontuan.

Plazak mugatuak dira eta, beraz, interesa izanez gero, lehenbailehen jarri beharko zinateke harremanetan erakundearekin, http://www.csce-ekgk.coop/ orriaren bitartez.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?