Doako ikastaroa Bilbon, enpresaren nazioartekotze-estrategiak ikasteko (abenduaren 9tik abenduaren 18ra) - Gaztenpresa

Doako ikastaroa Bilbon, enpresaren nazioartekotze-estrategiak ikasteko (abenduaren 9tik abenduaren 18ra)

Bultz-Lanek, Gaztenpresarekin lankidetzan, ikastaroa antolatu du partaideek nazioartekotzearen bidean aurrera egiteko aukera izan dezaten. Doako ikastaroa da, eta Bultz-Lanen Bilboko instalazioetan eskainiko da, abenduaren 9tik abenduaren 18ra.

Modalitatea: aurrez aurrekoa.

Hizkuntza: gaztelaniaz.

Iraupena: 24 ordu.

Ordutegia: Astelehen, astearte, asteazken eta ostegunetan 17:50etatik 21:00etara.

Hobetuzek diruz lagundutakoa.

Eskakizunak: Batez ere lanean ari diren pertsonak. Ez da aldez aurreko ezaguerarik eskatzen ikastaroan onartzeko.

 

Nazioartekotze-ikastaroaren helburuak

Prestakuntza-ekintzaren amaieran, partaideek enpresarentzat nazioartekotze-plana lantzeko ezagutzak eta tresnak izango dituzte.  Esportazio-gestore lanerako prestatzeko aukera izango dute, nazioarteko merkatuetan enpresaren presentzia sustatzeko gai izan daitezen, eta nazioarteko kontratuak negoziatzeko trebetasunak berenganatuko dituzte.

 

Ikastaroaren edukia:

 

  • Nazioarteko ingurunea.
  • Munduko ekonomiaren joerak eta ikuspegiak.
  • Bloke ekonomikoak: bilakaera eta ezaugarriak.
  • Globalizazio-prozesua.
  • Informazioa bilatzea eta aztertzea.
  • Merkaturatzea.
  • Kanpoko merkatuak hautatzea.
  • 2010eko Incotermak.
  • Nazioarteko eskaintza lantzea.
  • Nazioarteko marketin-plana garatzea: helburua aukeratzea.

 

Informazio gehiago nahi baduzu Bultz-Lanen orrialdera jo dezakezu:  http://www.bultz-lan.com/servicios.php?sub=43

 

 

 

Iruzkin 0
  1. […] Bultz-Lan eta Gaztenpresaren Nazioartekotze-ikastaroa […]

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?