Gaztenpresa Digitala aurkezten dizugu!

Gaztenpresa Digitala

Gaztenpresa Digitala aurkezten dizugu. Trebatu, informatu, hausnartu eta zure negozio-plana garatzeko aukera emango dizu, gure taldearen zuzeneko laguntzarekin.

Beraz, hemendik aurrera, aurrez aurreko betiko laguntza izango duzu, eta, gainera, onlineko laguntza berri bat, protagonismoa zuk izan dezazun pentsatua.

Gaztenpresa Digital - Cómo está estructurada

1. Nola dago Gaztenpresa Digitala egituratuta?

Gaztenpresa Digitalak bost fase ditu:

  • Ideia.
  • Plana.
  • Finantzaketa.
  • Izapideak.
  • Sendotzea.

2. Zer aurkituko dut?

Ekintzailetzaren inguruan dituzun ezagutzak sendotzeko, material didaktikoa proposatzen dizugu, hala nola bideoak, irakurketak eta ariketa praktikoak.

Gainera, hasieratik, ekintzailetzan aditua den pertsona baten tutoretza izango duzu. Haren feedback-a izango duzu uneoro.

Gaztenpresa Digital - Qué me voy a encontrar
Gaztenpresa Digital - A quién va dirigida

3. Norentzat da?

Gaztenpresa Digitala Euskadiko eta Nafarroako ekintzaileentzat da, edozein etapatan daudela ere:

  • Ekintzailetzarekiko jakin-mina duten pertsonentzat.
  • Negozio bat ireki nahi duten pertsonentzat.
  • Negozioa sendotu nahi duten pertsonentzat.
  • Negozioa birbideratu nahi duten pertsonentzat.
  • Beste ekintzaile batzuei lagundu nahi dieten pertsonentzat.

4. Nola sar naiteke Gaztenpresa Digitalean?

Eman izena miproyecto.gaztenpresa.org web-orrian.

Izena eman ondoren, zure eremu pribatura sartu ahal izango zara, eta zurekin harremanetan jarriko gara zure kasua ikusteko eta aukerak aztertzeko.

Gainera, gogoratu beti izango gaituzula info@gaztenpresa.org helbidean.

Gaztenpresa Digital

Egin urratsa! Eman izena Gaztenpresa Digitalean