Buzzko

BUZZKO Marketing Online
Zerbitzua: online marketineko enpresa
Webgunea: http://www.buzzko.com/
Helbidea: C/ Urbieta 64, 1º izda. 20006 Donostia. Gipuzkoa
Telefonoa: 943 507 503
Helbide elektronikoa: info@buzzko.com
Bi ekintzailek beren indarrak batu, arriskatu, eta lan, izapide eta bilera asko egin ostean, web-diseinurako eta online komunikaziorako agentzia bat sortu zuten. Horixe da Buzzko enpresaren historia, baina, batez ere, hura sortu duten Irati González (Donostia, 1985) eta Maialen Fernández (Donostia, 1985) fundatzaileen historia. Bi ekintzaile horiek tandem ezin hobea osatzen dute, eta, bost urtez buru-belarri lan egin ostean, guztiz finkatutako proiektu bat dute esku artean.