×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

[BIZKAIA] Enpresa Berritzaile berriak sortzea 2019

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Titulua:

Enpresa Berritzaile berriak sortzea. Bizkaia 2019

Xedea:

 Enpresa-proiektu berritzaile berriak martxan jartzen laguntzea. Proiektu horiek dibertsifikazio-jarduera eta teknologia berriei buruzko jarduera berriak ekarri behar dituzte Bizkaiko enpresen sarera. Proiektuok balio erantsi handia eta hazteko ahalmena izan behar dute.  Pertsona ekintzaileei erraztea enpresa berria abiarazteko informazioa eta laguntzak; horretarako, enpresa bat abiarazteko diru-laguntzei buruzko informazioa eta behar diren laguntza eta aholkua emango zaizkie.  Barne ekintzailetza bultzatzea prozesu egituratuen bidez, prozesuok bide eman behar diete enpresei, euron gaitasunak zabaltzeko; horretarako, negozio-unitate berriak sortuko dituzte, eta sustatuko dute entitatea osatzen duten pertsonen talentu ekintzailea.  Enpresen hazkundea azeleratzea, jarduera ekonomikoa sortuta; horretarako, hazteko ahalmen handia duten proiektuak sustatuko dira, enpresen beharrizan zehatzetara egokituta.  Jarduerak egitea, testuinguru sozial, kultural eta ekonomikoan eta ezagutzan jardunez. Arlo akademikoan eta teknologikoan, enpresa berriak sortzearen aldeko sentsibilizazioa zabaltzea. Jarduera ekintzailea sustatzeko sistemaren eta berrikuntza- eta zientzia-sistemaren eragileekiko lankidetza sustatzea; izan ere, eragile dira ideia berriak eta enpresa berri bihur daitezkeen proiektuak sortzeko

Diru kopurua:

1.225.000,00 euros

Deialdiaren araudia:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 190/2018 FORU DEKRETUA (BAO Zk. 8/2019)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 190/2018 FORU DEKRETUA abenduaren 26koa. Honen bidez, Enpresa Berritzaileak Sortzeko Programaren oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dira, 2019. urterako

Eskabideak aurkezteko epea:

2019/02/04 – 2019/03/07

Aurkezteko epe-muga:

Eskabideak aurkezteko epea 2019ko otsailaren 4tik martxoaren 7ko 13:30 arte izango da.

Post gehiago irakurri.

Apirila 19, 2024
Negozio berri bat martxan jartzeko zailena ez da sortu nahi denaren ideia izatea, lurrera jaistea baizik, eta zure buruan dagoen ideia hori bideragarria eta errentagarria den benetako negozio bihur daitekeen aztertzea. Kasu hauetan oso erabilgarria gerta dakizukeen tresna bat Canvas Negozio Eredua da (Business Model Canvas); izan ere, paper-orri bakar batean ikus ditzakezu ekiteko orduan...
Apirila 12, 2024
Negozio-plan on bat da gure enpresak arrakasta lortzeko lehen urratsa. GAZTENPRESA: Zertarako esango zenuke dela garrantzitsua negozio-plan bat? AMAIA MAZÓN: Ideia gauzatzen hasten zarenean, beharrezkoa da jakitea ea horretarako lokal bat behar duzun, bazkideak beharko dituzun, hornitzaileak beharko dituzun, toki batean edo bestean kokatuko zaren etab. Gai izan behar zara, baita ere, ideia hori zure...
Martxoa 4, 2024
Digitalizazioa da negozio askoren konpondu gabeko arazoa. Horregatik, gaur Cristina Terán kazetari eta marketin digitaleko aholkularia dugu.   Gaztenpresa: Ekiten duzunean, badirudi dena jakin behar duzula. Eta askotan, tresna teknologikoekin (sare sozialak, internet, etab.) identifikatu naiteke edo ongi eta eroso senti naiteke. Baina izerdi hotzak ematen dizkidate kontabilitatearekin, finantzekin eta abarrekin lotutako beste gai batzuekin....
Otsaila 8, 2024
GAZTENPRESA: Inma, lehen, mikroetatik kanpo, ekitea gauza hutsala ez dela jakitea garrantzitsua dela komentatzen ari ginen. Eta oso interesgarria iruditzen zaidan konparazio bat egiten zenuen. Kontatuko diguzu? INMA RAMOS: Guk 30 urte daramatzagu ekiten duten pertsonekin lanean. Eta askotan, pertsonak ekiten duenean, egiten duen lehen aldia da. Beraz, gelditu gabe korrika egiten ari naizen esprint...
Urtarrila 15, 2024
Simon Zineckek zioen ekintzailetza ez dela lasterketa bat, inoiz amaitzen ez den bidaia baizik. Bidaia honetan, motxila tresna askorekin beteta eraman behar dugu, eta funtsezko tresna bat finantza-osasuna da. Iñaki Ruiz de Balugerarekin hasiko dugu solasaldi sorta. Bere ibilbide profesionala enpresei eta ekintzaileei helburu hori lortzeko aholkuak ematen eman du. GAZTENPRESA: Badirudi ekintzaileek denetik jakin...
Abendua 13, 2023
Patxi Vizcainorekinhitz egin dugu. Imanol Lecuona eta Iñigo Graciarekin batera, Vaprest enpresa gipuzkoarra jarri dute martxan. Enpresa horrek mota guztietako sektoreetarako presiozko aparatuak instalatu, konpondu eta mantentzen ditu: altzairutegiak, galdategiak, elikagai-fabrikak, ospitaleak, garbitegiak, etab. Nola erabaki zenuten Imanolek, Iñigok eta zuk ekitea? Gure ekintzailetza beharretik dator. Argi eta garbi. Hirurok lurrunezko galdarak eta fluido termikoak...