Web-mintegi honetan, diseinuaren ikuspuntutik dokumentu komertzialak sortzean kontuan hartu behar dituzun gako guztiak sakonduko ditugu. Gogoratu negozio bat martxan jartzea bezeroak edo lokala bilatzea baino askoz gehiago dela, eta gure produktu edo zerbitzuak modu erakargarri eta eraginkor batean proposatu behar direla.
Saio hau Gaztenpresaren Astelehen Digitalen prestakuntza programan sartuta dago, eta Natalia Matrelle branding-diseinatzaile eta espezialistak emango du.