Zergatik egon behar dugu egunean SEOan? - Gaztenpresa

Zergatik egon behar dugu egunean SEOan?

Zure enpresan SEOa ezartzeko arrazoiak

Interneten, edukia da erregea, eta SEOa haren ordezkaria. Blogak edo webguneak ezin dira bilatzaileetako lehen postuetan egon, ez badute eduki interesgarririk eta kalitatekorik eskaintzen. Salbu eta ordainpekoak badira, jakina.

Halere, ekarpen bereizgarri hori askotan ez da nahikoa, orrialde bat Interneteko unibertsoaren handitasunean nabarmentzeko. Kontuan izan datu hauek:

  • Gaur egun ia 10. 000 «.eus» domeinu daude.
  • Urrira arte erregistratutako «.es» domeinuen kopurua 1,9 milioitik gorakoa
  • Mundu osoan 1. 723 milioi webgune baino gehiago daude, Live Stats webgunearen arabera.

Ikus dezakezunez, lehia basatia dago Interneteko esparru eta sektore guztietan. Gauzak horrela, eskura ditugun baliabide guztiak erabili behar ditugu gure webguneari ahal den garrantzirik handiena emateko. Eta horretarako balio du SEO on batek.

Nondik dator SEOa?

Ez badakizu ere, ingelesezko sigla horiek bilaketa-tresnen optimizazioa esan nahi dute (Search Engine Optimization). Dagoeneko zientzia bilakatu da. Etengabe ari da aldatzen eta eguneratzen, eta prestakuntza egokia eskatzen du. Gaur egun, SEO esatea Google esatea da. Larry Page-k eta Serguei Brin-ek sortutako enpresak munduko bilaketa guztien % 90 osatzen du. Ondoren datoz, oso urrun, Yahoo! (% 4 inguru), Bing (% 3) eta Baidu (% 1).

Googlek hainbat algoritmo erabili izan ditu, bere historian zehar, elementu batzuei edo besteei garrantzi handiagoa edo txikiagoa emateko: Cassandra, Esmeralda, Fritz, Panda, Penguin edo Pigdeon dira horietako batzuen edo horien aldaketen izenak. Haien bidez, bilatzailearen bilaketa-parametroak eta kalitate-balioak hobetu eta eguneratu egiten dira, nabigazio-esperientzia hobetzeko.

SEOaren berritasunak

Horregatik, SEO on batek Googleren algoritmoaren berritasunak eta egokitzapenak ezagutu behar ditu, kudeatzen dituen webguneetan txertatzeko. Hona hemen gaur egungo SEO joera nagusietako batzuk:

  1. Mobile first indexinga

Telefono mugikorraren etengabeko hedapenak eraginda, Googlek zigortu egiten ditu responsive ez diren webguneak, hau da, idazmahaiko bertsiotik mugikorreko bertsiora egokitzen ez direnak. Eta, 2015az geroztik, zigortu egiten ditu smartphonearen edo tabletaren bidez nabigatzeko optimizatuta ez dauden webguneak.

  1. Ahots bidezko bilaketa

Egindako kalkuluen arabera, bilaketen erdiak ahots bidez egiten dira gaur egun. Hori dela eta, ezinbestekoa da zure webguneko SEOa interakzio-mota horretara egokitzea.

  1. Karga-abiadura maximoa

5Garen eta Siri, Cortana eta beste ahots-laguntzaile batzuen aroan, karga-abiadura funtsezkoa da nabigazio-esperientzia ona bermatzeko.

  1. Link buildinga

Zure webgunean sartzen dituzun estekek kalitaterik handiena eskaini behar dute, Googlek iruzur-saioekin lotu ez ditzan. Eskrupulurik gabeko enpresek egiten dituzte halako iruzurrak, gai baitira blogariei eta webguneei ordaintzeko, garrantzirik gabeko estekak sar ditzaten.

  1. Kalitateko edukiak

Garrantzitsuena ez da zenbat, zer baizik: hobe da internauten behar eta bilaketei erantzungo dieten edukiak eskaintzea historia mordoa aspertu arte erakustea baino. Esaten denez, orekan dago bertutea.

SEOari buruzko informazio gehiago eskuratu nahi baduzu zure enpresaren webguneko trafikoa handitzeko, Gaztenpresan antolatzen ditugun prestakuntza-lantegi eta -ikastaroen bidez hobetu ahal izango dituzu zure negozioa bultzatzeko gaitasun horiek eta beste batzuk.

Zain gaituzu

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Harpidetu blogean

Idatzi zure helbide elektronikoa, sarrera berrien jakinarazpenak jasotzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?