×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Zuzeneko zenbatespenean kotizatzen duten autonomoentzako gastu eta diru-sarreren liburua

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Negozio-plana egin, forma juridikoak aztertu eta gure jarduera hasteko alta eman ondoren, egin beharreko hurrengo izapidea gure kontabilitatearen erregistro zehatz bat egitea izango da, eta, horretarako, diru-sarrera eta gastuen liburua izango da gure aliatua.

Zuzeneko zenbatespenean kotizatzen duten autonomo guztiak kontabilitate jakin bat eramatera behartzen ditu Ogasunak. Honako hiru liburu hauetan datza: diru-sarrera eta salmenten liburua, gastu eta erosketen liburua eta inbertsio-ondasun eta amortizazioen liburua.

“Liburu” horiek, nolanahi ere, fakturen zerrendak dira, hots, zerbitzu bat kobratzeko igortzen ditugun fakturenak zein gure gastuak justifikatzen dituzten eta gure jarduerari lotutako produktu edo zerbitzu bat ordaintzeko garaian jasotzen ditugun fakturenak.

Bizkaia erregistro-liburu bateratua duen lurralde bakarra da. Zehazki, Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburu izeneko 140 ereduan bilduta aurkezten dira liburu horiek. Indarrean dagoen araudiaren arabera, zergapekoak bere jarduera ekonomiko guztiak garatzean egindako eragiketa ekonomiko guztiak bildu beharko ditu liburu horrek. Eragiketa horiek honako atal hauetan sailkatuko dira:

  • Diru-sarrerak eta igorritako fakturak. Diru-sarrerak eta jarduera ekonomikoa garatzean faktura edo beste egiaztagiri batzuk egitea dakarten gainerako eragiketak erregistratu behar dira.
  • Gastuak eta jasotako fakturak. Atal honetan, gastuak eta jarduera ekonomikoa garatzean fakturak, aduana-dokumentuak edo beste egiaztagiri batzuk jasotzea dakarten gainerako eragiketak erregistratu behar dira.
  • Atxikitako ondasunak edo inbertsio-ondasunak. Zergapekoak egiten duen jarduerari atxikitako ibilgetu materialaren, ibilgetu ukiezinaren eta higiezinetako inbertsioen elementuak dira, bai ondasunak zergadunaren jabetzakoak direnean nahiz alokatuta daudenean edo jardueran beste titulu edo eskubide batean oinarrituta erabiltzen direnean.
  • Europako Erkidegoaren barruan egindako eragiketa jakin batzuk. Atal honetan, lanak edo obrak, peritu-txostenak, balioespenak, irizpenak eta abar egiteko EEEko herrialde batetik bestera bidali edo jasotako ondasunak erregistratu behar dira (baldin badaude).
  • Funts-hornidurak eta ordejarriak. Lanbide-jarduerak egiten dituzten autonomoak baino ez ditu eraginpean hartzen atal honek. Jarduera egitean sortutako funts-horniduren eta ordejarrien eragiketak erregistratzera behartuta daude.

 

Bizkaian, gainera, 2015. urteaz geroztik, nahitaezkoa da Administrazio Publikoari liburuaren edukia aurkeztea. Informazio-aitorpen hori telematikoki egingo da nahitaez, otsailean, eta aurreko urteko informazioa bilduko du.

Diru-sarrera eta gastuen liburuetan nahitaez jaso beharreko datuak

Gainerako foru-ogasunetan eta erregimen komunean, nahitaezko liburuak diru-sarrera eta salmenten liburua, gastu eta erosketen liburua eta inbertsio-ondasun eta amortizazioen liburua dira, eta gorde egin behar ditugu, ikuskapen batean eskatzen digutenerako.

 

Diru-sarreren liburuak honako datu hauek bildu beharko ditu gutxienez:

  • Zenbakia
  • Faktura-zenbakia
  • Eguna
  • Bezeroa
  • Deskribapena
  • FAKTURA, GUZTIRA
  • Zerga-oinarria
  • BEZa
  • PFEZaren atxikipenak

 

Gastuen liburuak, berriz, honako hauek:

  • Zenbakia
  • Faktura-zenbakia
  • Eguna
  • Hornitzailea
  • Deskribapena
  • FAKTURA, GUZTIRA
  • Zerga-oinarria
  • BEZa
  • PFEZaren atxikipenak

 

Eta, azkenik, inbertsio-ondasunen liburuak honako hauek:

  • Zenbakia
  • Faktura-zenbakia
  • Eguna
  • Hornitzailea
  • Deskribapena
  • FAKTURA, GUZTIRA
  • Zerga-oinarria
  • BEZa
  • Amortizazio-kuota
  • Metatutako amortizazioa

 

Hona hemen diru-sarreren liburuaren adibide bat Navarra Emprende webgunearen arabera:

navarra emprende

 

 

Noiz arte gorde behar dira erregistroak?

 

Oso garrantzitsua da gogoan izatea gastu eta diru-sarreren faktura guztiak gutxienez 6 urtean gorde behar direla. Epe hori Merkataritza Kodearen 30. artikuluan araututa dago: “merkatariek beren negozioari lotutako liburuak, korrespondentzia, dokumentazioa eta egiaztagiriak gordeko dituzte, behar bezala antolatuta, sei urtean, liburuetan azken idazpena egiten dutenetik aurrera zenbatzen hasita”.

6 urteko epe hori zergen preskripzio-epearekin nahasi ohi da, baina desberdinak dira. Zergen preskripziorako, 4 urteko epea dago Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zerga-araudian, eta 5 urteko epea Arabaren kasuan.

 

Erregistro horiek egunean izateko, hainbat aukera ditugu:

  • Kontuak eramateko gestoria bat kontratatu badugu, ez dugu ezertaz kezkatu beharko. Bertan osatuko dizkigute datuak, ematen dizkiegun fakturekin. Noizbait gestoriaz aldatzen badugu, liburu horien kopia eskatu beharko dugu, paper-formatuan zein formatu digitalean.
  • Kalkulu-orrien edozein programarekin lan egitera ohituta bagaude eta gestoriarik ez badugu, geuk jaso ahal izango ditugu datu guztiak fitxategi mota horretan.
  • Beti konektatuta bagaude eta aplikazio eta programekin arazorik gabe moldatzen bagara, dokumentu horiek sortzeko balio duen online aplikazioren bat edo gure ordenagailuan instalatuta dagoen aplikazioren bat erabiltzea da azken joera. Kontabilitate-programa ospetsuak dira.

 

Txantiloiak eta programak

Garai batean, kontabilitatea liburu fisikoetan eramaten zen; gaur egun ere paper-dendetan eros daitezke liburu horiek, eta erabil daitezke Ogasunean zigilatu ondoren. Nolanahi ere, gaur egun ia ez dira erabiltzen liburu horiek. Horren ordez, kalkulu-orriko edozein programarekin (Excel-ekin, adibidez) edota kontabilitate-programaren batekin sortutako fitxategi digitalak erabiltzen dira.

Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasunak, zehazki, eragiketa ekonomikoen Erregistro Liburuko datuak osatzeko eredua eskaintzen du.

Gainera, baliabide asko eta asko daude interneten. Batzuk baino ez dizkizuegu aipatuko hemen:

Exceleko txantiloia, aukera handiak eskaintzen dituena eta 2015eko maiatzean eguneratua. Diru-sarrera eta gastuetarako erlaitzez gain, gure fakturen datuekin BEZaren aitorpena sortzeko 303 eta 390 ereduak biltzen ditu.

Infoautónomos klubak eskainitako Exceleko txantiloia, faktura gutxi igorri eta jaso dituzten eta kontabilitatea beren kabuz eraman nahi duten autonomoentzat gomendatua. Deskargatzeko, webgunean erregistratu beharra dago.

GnuCash: sistema operatibo nagusietan (hots, Windows, Mac eta Linux sistemetan) funtzionatzen duen eta negozio txiki baten kontabilitatea kudeatzeko pentsatuta dagoen software libre bat da.  Programa osatua da, eta aukera ugari eskaintzen ditu. Horien artean, fakturatzeko eta bezero/zordunekiko eta hornitzaile/hartzekodunekiko harremanak kudeatzeko modulu bat azpimarratu beharra dago.

Ekiteko erabakia hartzen baduzu, gogoan izan Gaztenpresan laguntzeko gaudela. Ez izan zalantzarik, jarri gurekin harremanetan.

 

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Abril 19, 2024
Lo más difícil de poner en marcha un nuevo negocio no es tener la idea de lo que se quiere montar, sino bajarla a tierra y analizar si esa idea que ronda tu cabeza puede convertirse en un negocio real que, además, sea viable y rentable. Una herramienta que te puede resultar muy útil en...
Abril 12, 2024
Un buen plan de negocio es el primer paso para el éxito empresarial. GAZTENPRESA: ¿Para qué dirías que es importante un plan de negocio? AMAIA MAZÓN: Cuando empiezas a materializar la idea, hay que ser consciente de si para esa idea realmente vas a necesitar un local, vas a necesitar socios, si vas a necesitar...
Marzo 4, 2024
La digitalización es la asignatura pendiente de muchos negocios de a pie. Por ello, hoy contamos con Cristina Terán, periodista y consultora en marketing digital.   Gaztenpresa: Cuando emprendes, parece que tienes que saberlo todo. Y muchas veces, yo me puedo identificar o puedo sentirme bien y cómoda con herramientas tecnológicas como puede ser la...
Febrero 8, 2024
GAZENPRESA: Inma, antes, fuera de micros, comentábamos que es importante descubrir que emprender no es algo trivial. Y hacías un símil que me parece muy interesante. ¿Nos lo cuentas? INMA RAMOS: Nosotras llevamos 30 años trabajando con personas que emprenden. Y muchas veces, cuando la persona emprende, es la primera vez que lo hace. Con...
Enero 15, 2024
Simon Zineck decía que el emprendimiento no es una carrera, es un viaje que nunca termina. En este viaje tenemos que llevar la mochila llena de muchas herramientas y una fundamental es la salud financiera. Arrancamos esta serie de charlas con Iñaki Ruiz de Balugera, que ha dedicado toda su carrera profesional a asesorar a...
Diciembre 13, 2023
Hablamos con Patxi Vizcaíno, que junto a Imanol Lecuona e Iñigo Gracia, han puesto en marcha Vaprest, una empresa guipuzcoana dedicada a la instalación, reparación y mantenimiento de aparatos a presión para todo tipo de sectores, desde acerías y fundiciones hasta fábricas alimentarias, pasando por hospitales, lavanderías, etc. ¿Cómo os decidisteis Imanol, Iñigo y tú...