×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Zer da hobea, sozietate mugatua eratzea ala enpresaburu indibiduala izatea?

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Gaztenpresan ekintzaileari laguntzen diogu. Galdetu gure teknikariei eta aholkua emango dizugu.

Enpresa berria abian jartzen duen norbaitek hartu behar duen lehen erabakietako bat, ekimenaren bideragarritasuna aztertu ondoren, eman beharreko forma juridikoa da.

Horren inguruko galderarik ohikoenak honako hauek dira:

  • Zer da forma juridikoa?

Enpresa baten forma juridikoa hirugarrenen aurrean (administrazioaren, bezeroen eta hornitzaileen aurrean) duen legezko identifikazioa da.

  • Zenbat forma juridiko daude?

Pertsona fisikoa:

  1. Enpresaburu indibiduala (hizkera arruntean, autonomoa).

Merkataritzakoak ez diren sozietateak:

  1. Erantzukizun mugatuko enpresaburua (berria).
  2. Sozietate zibila eta ondasun-erkidegoa.

Merkataritza-sozietateak:

  1. Sozietate mugatua.
  2. Ondoz ondoko eraketako sozietate mugatua (berria).
  3. Enpresa berria sozietate mugatua.
  4. Sozietate anonimoa.
  5. Lan-sozietateak:
    • Lan elkartuko sozietate kooperatiboa.
    • Sozietate kooperatibo txikia (Euskadin).
    • Lan-sozietate mugatua.
    • Lan-sozietate anonimoa.
  6. Sozietate profesionala.

 

  • Zer galdetu behar diozu zeure buruari horietako bat aukeratu aurretik?

Galdera hori mamitsua da. Ekintzaile batzuek forma juridiko jakin bat hartzen dute lan-kostuak, tramitazio-denbora eta abar gutxitzearren. Baina, erabaki bat hartu baino lehen, enpresaren forma juridikoa baldintzatzen duten faktoreak ezagutu behar dira.

  1. Bete beharreko jarduera mota.- Begiratu ea bete nahi duzun jarduerak forma juridiko jakin bat eskatzen duen. Adibidez, frankizia batzuek enpresa sozietate mugatua izatea eskatzen dute, udalekin edo ikastetxeekin lan egin eta lehiaketetara aurkeztu nahi baduzu ere sozietate mugatua izatea eskatu ohi dute…
  2.  Negozioan parte hartuko duten pertsonen kopurua (bazkideak).- Bazkide kopuruaren arabera, aukerak aldatu egiten dira, eta jakin behar da zenbat diru jarriko duten, enpresan lan egingo duten ala ez (kapitalistak edo langileak).
  3.  Sustatzaileen erantzukizuna.- Kontuan izan beharreko alderdi garrantzitsua da. Erantzukizuna mugagabea izan daiteke, hau da, enpresaren zein pertsonen ondareari eragiten diezaioke, edo mugatua, alegia, jarritako kapitalera mugatua.
  4.  Proiektuaren behar ekonomikak.- Kontuan izan behar da ekarpena baliabide propioekin egiten den ala hirugarrenen bati finantzaketa eskatu behar zaion (bazkide gehiago, finantza-erakundeak eta abar). Horrek eragina izango du aplikatu beharreko erantzukizun motan eta, ondorioz, aukeratu beharreko forma juridikoan.
  5.  Lege-alderdiak.- Sozietateen arteko ezberdintasun nagusia zerga-ordainketan dago. Hala, autonomoek, sozietate zibilek eta ondasun-erkidegoek PFEZren bidez ordaintzen dituzte zergak eta gainerako sozietateek SOZIETATE ZERGAren bidez.

 

  •  Zein da egokiena nire negozioarentzat?

Aurreko galderei erantzun ondoren, zein aukeratuko zenuke?  Aukera bat baino gehiago aurkituko dituzu. Guztiak baliagarriak dira eta bakoitzak bere abantailak eta desabantailak ditu.

Kontuan izan behar duzu forma juridikoa ez dela erabakigarria negozio baten bideragarritasunari begira.

Jarraian, ikusitako forma juridiko bakoitzaren laburpena jasotzen duen taula aurkeztuko dizugu:

Gaztenpresan ekintzaileari laguntzen diogu.

 

Gaztenpresako lantaldeak hasiera-hasieratik aholkularitza emango dizu, zure enpresa-proiektuaren arabera zer forma juridiko interesatzen zaizun erabaki dezazun. Zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan telefono honetan: 900 101 143, edo helbide elektroniko honetan: info@gaztenpresa.org

 

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Marzo 4, 2024
La digitalización es la asignatura pendiente de muchos negocios de a pie. Por ello, hoy contamos con Cristina Terán, periodista y consultora en marketing digital.   Gaztenpresa: Cuando emprendes, parece que tienes que saberlo todo. Y muchas veces, yo me puedo identificar o puedo sentirme bien y cómoda con herramientas tecnológicas como puede ser la...
Febrero 8, 2024
GAZENPRESA: Inma, antes, fuera de micros, comentábamos que es importante descubrir que emprender no es algo trivial. Y hacías un símil que me parece muy interesante. ¿Nos lo cuentas? INMA RAMOS: Nosotras llevamos 30 años trabajando con personas que emprenden. Y muchas veces, cuando la persona emprende, es la primera vez que lo hace. Con...
Enero 15, 2024
Simon Zineck decía que el emprendimiento no es una carrera, es un viaje que nunca termina. En este viaje tenemos que llevar la mochila llena de muchas herramientas y una fundamental es la salud financiera. Arrancamos esta serie de charlas con Iñaki Ruiz de Balugera, que ha dedicado toda su carrera profesional a asesorar a...
Diciembre 13, 2023
Hablamos con Patxi Vizcaíno, que junto a Imanol Lecuona e Iñigo Gracia, han puesto en marcha Vaprest, una empresa guipuzcoana dedicada a la instalación, reparación y mantenimiento de aparatos a presión para todo tipo de sectores, desde acerías y fundiciones hasta fábricas alimentarias, pasando por hospitales, lavanderías, etc. ¿Cómo os decidisteis Imanol, Iñigo y tú...
Diciembre 4, 2023
Junto con a Beatriz Ramos y Tzibi Juaristie, Eukene Arana ha puesto en marcha una cooperativa sin ánimo de lucro que ayuda a entidades públicas y privadas a proteger, prevenir y conseguir el buen trato a la infancia y la adolescencia. Nos lo cuenta en esta entrevista. Para conoceros un poco mejor, ¿nos puedes explicar...
Noviembre 10, 2023
Hoy hablamos con Sheila Rubia, una emprendedora que, junto con su pareja, Emilio Cabrera, ha puesto en marcha en Pamplona un negocio de cocina casera para llevar. Su establecimiento se llama Pollos Asados La Abuela y, en esta entrevista, nos explica el origen de este proyecto y cómo le ha ayudado Gaztenpresa a convertirlo en...