Profesional autonomoentzako aseguru-motak - Gaztenpresa

Profesional autonomoentzako aseguru-motak

Gaur egun, kooperatiba, enpresa pribatu eta erakunde publiko askok askotariko aseguru-polizak kontratatzen dituzte beren langileentzat, eguneroko gertakizunei aurre egiteko.

Poliza horiek berme gehigarri bat eskaintzen dute, Gizarte Segurantzak dagoeneko ematen dituenez gain, eta Gizarte Segurantzaren prestazioak osatzea ahalbidetzen dute. Baina horrelako polizak ez daude enpresentzat bakarrik bideratuta: aseguru-konpainia askok aseguru-poliza espezifikoak prestatu dituzte profesional autonomoek ere estaldura horietaz gozatu eta lana erosotasun handiagoarekin egin ahal izan dezazuen; dena den, aukera hori nahitaezkoa da egoera eta jarduera jakin batzuetan.

Gogoratu, batzuetan, hobe dela neurriak hartzea eta aseguru-poliza bat egitea, akats bakan batek pikutara bidali baitezake zure negozioa.

Nahitaezko aseguruak

  • Erantzukizun Zibileko Asegurua. Jarduera jakin batzuetarako bakarrik da derrigorrezkoa, baina, askotan, benetako salbamendu-txalekoa izaten da, autonomo batek edo berak kontratatutako langileek beren jarduera profesionalean egin ditzaketen akatsak estaltzea ahalbidetzen baitu. Dena den, sektore batzuek nahitaez sinatu behar dituzte mota horretako aseguruak, osasun-profesionalek eta gas- eta elektrizitate-instalatzaileek, adibidez.
  • Hitzarmeneko asegurua. Zure ardurapean langileak badituzu, horien hitzarmen kolektiboari dagokion aseguru bat eskaini beharko diezu, eta aseguru horrek kasuan kasuko kalte-ordainak estali beharko ditu, istripuen, ezintasun iraunkorraren eta heriotzaren kasuetan. Poliza hori derrigorrezkoa da beren kargura langileak dituzten autonomoentzat: horrelakorik ez baduzu, oso zigor ekonomiko larriak jaso ditzakezu eta, gainera, istripuren bat gertatuz gero, zure langileei dagozkien kalte-ordainak hartu beharko dituzu zure gain.
  • Arrisku anitzeko asegurua. Beren jarduera jendearentzako arretarako lokal komertzialetan garatzen duten profesional autonomoek mota honetako kontingentziak barne hartzen dituen arrisku anitzeko aseguru bat izan behar dute: suteak, erantzukizun soziala, istripuak, lapurretak, salgaietako kalteak eta abar.

Borondatezko aseguruak

  • Baliaezintasun-asegurua edo lanerako ezintasuna. Langile autonomo bat laneko bajan dagoenean, prestazio bat jaso dezake Gizarte Segurantzaren aldetik. Dena den, kantitate hori askotan ez da nahikoa izaten haren erosahalmena mantentzeko, eta osagarri ekonomiko bat behar izaten du, lanerako ezintasun iragankorreko (LEIg) aseguruen bitartez. Mota horretako polizen bidez, profesionalak hileko ordainketa bat egiten dio aseguru-etxeari, bera bajan dagoenean, aseguru-etxeak egunero zenbateko jakin bat ordain diezaion. Askotan, mediku espezialista pribatuei egindako bisitak eta ospitaleratze-gastuak ere estaltzen ditu aseguru horrek. Aseguru-mota horrek baremoak izatea edo ez izatea gerta liteke. Lehenengo kasuan ez da beharrezkoa Gizarte Segurantzan baja hartzea eta aurrez ezagutu ditzakezu baremoa eta kalte-ordaina, egun gutxi batzuetako gaitzak ez estali arren.
  • Erretiro-asegurua. Profesionalak lan-bizitzaren amaieran Gizarte Segurantzaren aldetik jasoko duen prestazioaren osagarri bat da. Langile autonomoen % 80 inguruk gutxieneko oinarria kotizatzea erabakitzen du, eta erretiratzean jasotzen duten prestazioa kotizazio horren araberakoa izaten da. Erreferentzia gisa, 15 urtez gutxieneko oinarria kotizatu duen profesional batek hilean 400 euro inguru jasoko ditu hilean (14 ordainsaritan). Kotizazio-aldia gehienekoa bada, hori ere gutxieneko oinarria ordainduz, kantitatea ia 800 eurora igotzen da hileko. Zifra horiek orientagarriak dira, baina asko lagun diezazukete zure kalkuluak egiten eta polizaren bat harpidetzea komeni zaizun ala ez erabakitzeko.
  • Bizitza-asegurua. Ia inork ez du pentsatzen hil egin daitekeenik edo lan egitea galaraziko dion istripu larriren bat izan dezakeenik, baina pertsona batzuek aintzat hartzen dute aukera hori eta bizitza-aseguruak harpidetzen dituzte beren familiei gutxieneko estaldura bat bermatzeko, batik bat diru-iturri bakarra badira.
  • Laneko istripua. Profesional autonomo batzuen lanbideek laneko istripuak jasateko arrisku handiagoak dituzte. Askotan, aseguru horiek arestian aipatu ditugun baliaezintasun- edo eguneroko baja-aseguruekin lotuta egoten dira, baina klausula eta kalte-ordain batzuk barne hartzen dituzte, lan-jarduera gauzatzen ari den bitartean baliaezintasuna edo heriotza gertatzen denerako.
  • Osasun-asegurua. Batzuetan, profesional autonomoek kontratatzen dituzten osasun-aseguruek baja-estaldurak barne hartzen dituzte kontingentzia profesionalen kasuan. Polizaren prezioa baldintzatzen duten faktoreen artean, profesionalaren adina, bizilekua, sexua eta lanbidea ditugu. Aseguru pribatu bat harpidetzeko aukera asko daude eta, beraz, informazioa jasotzea eta horiek alderatzea da onena.

Hainbat aseguru kontratatu aurretik, ziurtatu zer den errentagarriena, zenbait erakundetara edo bakar batera jotzea. Askotan, poliza guztiak enpresa bakar bati kontratatzeak deskontu garrantzitsuak lortzea ahalbidetzen du.

Eta gogoratu, zure negozioa kudeatzeko aholkularitza behar baduzu, Gaztenpresarekin harremanetan jar zaitezkeela, 900 101 143 telefono-zenbakiaren bidez, gure sare sozialen bidez —Facebook, Twitter eta Linkedin— edo gure webgunean sartuta. Eta dagoeneko Laboral Kutxako bezeroa bazara, zure zerbitzura izango dituzu Consulting Pro zerbitzuko langileak ere.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Harpidetu blogean

Idatzi zure helbide elektronikoa, sarrera berrien jakinarazpenak jasotzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?