×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Ostalaritza-negozio baten errentamendua: Zer izan behar duzu kontuan?

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Duela hilabete bat baino gehiago hasi zinen honi bueltak ematen. Horrenbeste gustatzen zaizun eta egunero ikusten duzun taberna horren leihateetan “errentan” kartela ikusi zenuenetik, hain zuzen. Hasieran ez zenion garrantzi handiegirik eman, baina denbora igaro eta familiarekin eta lagunekin hitz egin ahala, patuak ostalaritzaren mundura bultzatzen zaituela dirudi. Alokairua izaten da bertan sartzeko aukerarik ohikoena: gaur egungo jabeak bere negozioaren errentamendua lagatzen badizu, negozio bat jarri dezakezu martxan, zerotik hasi gabe. Negozioei buruzko edozein erabaki hartzeko, Gaztenpresara joan eta irizpide eta gomendio jakin batzuk gogoan izan ditzazula gomendatzen dizugu. Jarraian azalduko dizugu.

 

Jarduera garatzeko aukerak.

Lehenengo aukera lokala alokatzea izaten da. Kasu horretan, errentamendu-kontratua alderdiek adosten dute eta Hiri Errentamenduen Legeak (PDF) zehazten duenaren araberakoa izaten da. Kontratu hori abokatu batek idatzi edo berrikusi behar du, hark lokalaren errentari gisa dituzun eskubide guztiak defendatu eta babestu ditzan. Eta etorkizunean arazorik izan ez dezazun.

Bigarren aukera dagoeneko abian den eta jada muntatuta dagoen establezimendu bat alokatzea da. Horri industria-errentamenduko kontratua deitzen zaio. Kontratuzko akordio horren bitartez, alderdietako batek ekonomikoki emankorra den eta elementu jakin batzuk dituen (lokala, makineria, altzariak, salgaiak, ekipo-ondasunak, jabetza intelektualaren gisako eskubideak, bezeroak, merkataritza-prestigioa…) ondare-erakunde baten ustiaketa uzten dio beste bati, prezio baten truke. Kasu horretan, kontratuak Kode Zibileko 1546. artikuluko eta hurrengo artikuluetako xedapenak bete behar ditu. Kasu horretan ere profesional batek berrikusi behar du kontratua.

Edozein kasutan, interesatzen zaigun establezimenduak dagozkion udal-lizentziak dituela ziurtatzea gomendatzen da beti.

 

Kontuan izan beharreko alderdiak

Jarraian, beti kontuan hartzea komeni den zenbait alderdi jasotzen dira:

  • Bildu lokalari eta negozioaren martxari buruzko iraganeko informazio guztia. Lokalaren egoera egiaztatu behar da, baita stocka, hileko mantentze-gastuak (ura, elektrizitatea, gasa, komunitate-gastuak…), bezero-mota, lokalaren beraren historia, ingurunearen azterketa, aplikatzen diren prezioak, pertsonen joan-etorri handiko lekua den ala ez, handik gertu dauden bulegoak, ikastetxeak edo dendak…
  • Ez pentsatu mauka bat aurkituko duzunik. Azkenaldian, ateak ireki eta ixten dituzten ehunka negozio daude. Askotan, behin eta berriz porrot egin duen negozio bat eskualdatzen da. Horrek ez du esan nahi zure negozio-ideiarekin aurrera jarraitu behar ez duzunik, baina aldaketa batzuk egin beharko dituzu.
  • Egiaztatu lokalaren lizentzia-mota, irekitzeko eta ixteko ordutegiak, musika-ekipoak baimentzen diren, jardueraren lizentzian jasotzen ez diren (eta eragina izan dezaketen) aldaketak egin diren…
  • Kontuz non sartzen zaren: Negozio bat eskualdatzen denean, eskuratutako enpresak aurretiaz zituen zorren erantzukizuna zure gain hartzen duzu egoera jakin batzuetan. Gai horietan aditua den abokatu batekin jarri behar da harremanetan, aholkularitza profesional egokia izateko.
  • Egin lokalaren azterketa: Zer aldatu behar duzu? Dekorazioa bakarrik? Jendeari eskainitako arreta? Pintxoak eta janaria? Eta zer da gomendagarriena, negozioa berriz orientatu eta, esaterako, gosari, goiz erdiko kafe eta bazkarietan espezializatuta dagoen lokal bat sortzea? Pub bat beharbada? Zein izango da zure xede publikoa?
  • Ez utzi ezer gertakarien esku: Hitz egin edariak banatzen dituzten enpresekin eta ikusi zer eskaintzen dizuten eta zein preziotan. Aurkitu kalitatezko produktuak dituzten eta zure hornitzaileak izan daitezkeen harategiak, fruta-dendak eta arrandegiak. Negozioaren etorkizuna bezeroei eskaintzen diezunaren araberakoa izango da.
  • Egiaztatu establezimenduko makineria: Hozkailuak, kafetera, sukaldearen egoera… Normalean, zure ostalaritza-negozioak aurrera egin ahal izateko ezinbestekoak diren mota horretako erremintak bigarren eskukoak izaten dira, eta beraz, erabilera-ordu asko izan ditzakete edo horien kontserbazio-egoera egokia ez izatea gerta liteke. Kontuan izan beharreko beste puntu garrantzitsu bat da eskualdaketaren prezioa adosteko orduan.
  • Ez izan beldurrik ingurune horretan taberna edo jatetxe gehiago daudelako. Horiek dei-efektua eragiten dute, eta ez aurkakoa. Baina horretarako, zure eskaintzak lehiakideena bezalakoa izan behar du, gutxienez: zaindu bezeroei eskainitako tratua, pentsatu gainerakoengandik bereiziko zaituen produkturen bat eskaintzeko aukera (oso ohikoa da pintxo edo platertxo jakin batzuk eskaintzeagatik tabernak ondo merezitako ospea bereganatzea)… Hau da, aztertu modu sakonean zure ingurunea, zure lehiakideak izango diren establezimenduak, hau da, horien batez besteko prezioak, eskaintzen duten kalitatea, ordutegiak, tratua, hara joaten den bezero-mota…

 

Eta hortik aurrera, pentsatu ostalaria bazina bezala. Eta horrek ez du esan nahi kañak ondo prestatzen jakitea bakarrik (baita ere). Idatzi:

Egin negozio-plan bat. Funtsezkoa da. Hau da, zenbat irabazi nahi duzun, zure helburua zein den. Izan kontuan hornitzaileek hileko zure gastu osoaren % 30-35 artean eramango dutela, lokalaren mantentze-gastuak (ura, argia eta abar) % 15 inguru izango direla eta alokairua beste % 10 inguru izango dela. Hori guztia aintzat hartuta, kalkulatu jarriko dituzun prezioak eta, zure kalkuluen arabera, egunero zenbat bezero beharko dituzun proposatutako errentagarritasuna lortzeko.

Oso garrantzitsua:  kontuak, egunean. Ostalaritza-negozio ugari joan dira pikutara gestio ekonomiko eta finantzario egokia ez izateagatik. Egin gastuaren kontrol zorrotza, berrikusi diru-sarrera eta gastu guztiak eguna amaitzean, eta planifikatu hilero gastatu behar duzuna. Ezustekoetarako diru-aurreikuspen bat izateak ere asko lagunduko dizu.

Jarri harremanetan inguruneko ostalaritza-elkartearekin. Batasunak indarra dakar, batez ere, zure lokala sustatzeko, etorkizunean zugandik gertu izango diren eta zure negozioan eragina izango duten proiektuak ezagutzeko, edo zergen gehiegizko igoera baten aurrean zure eskubideak defendatzeko orduan.

Azken gomendioa: aldatu lokalaren itxura. Dekoratu berriz, definitu berriz, eman zure estiloa. Gastatu neurriz, baina gogoratu inbertitu gabe ez dagoela irabazirik. Eta ez ahaztu Gaztenpresan eta LABORAL Kutxan zuri laguntzeko gaudela: jarri gurekin harremanetan zure negoziorako finantziazioa eta laguntza behar badituzu.

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Marzo 4, 2024
La digitalización es la asignatura pendiente de muchos negocios de a pie. Por ello, hoy contamos con Cristina Terán, periodista y consultora en marketing digital.   Gaztenpresa: Cuando emprendes, parece que tienes que saberlo todo. Y muchas veces, yo me puedo identificar o puedo sentirme bien y cómoda con herramientas tecnológicas como puede ser la...
Febrero 8, 2024
GAZENPRESA: Inma, antes, fuera de micros, comentábamos que es importante descubrir que emprender no es algo trivial. Y hacías un símil que me parece muy interesante. ¿Nos lo cuentas? INMA RAMOS: Nosotras llevamos 30 años trabajando con personas que emprenden. Y muchas veces, cuando la persona emprende, es la primera vez que lo hace. Con...
Enero 15, 2024
Simon Zineck decía que el emprendimiento no es una carrera, es un viaje que nunca termina. En este viaje tenemos que llevar la mochila llena de muchas herramientas y una fundamental es la salud financiera. Arrancamos esta serie de charlas con Iñaki Ruiz de Balugera, que ha dedicado toda su carrera profesional a asesorar a...
Diciembre 13, 2023
Hablamos con Patxi Vizcaíno, que junto a Imanol Lecuona e Iñigo Gracia, han puesto en marcha Vaprest, una empresa guipuzcoana dedicada a la instalación, reparación y mantenimiento de aparatos a presión para todo tipo de sectores, desde acerías y fundiciones hasta fábricas alimentarias, pasando por hospitales, lavanderías, etc. ¿Cómo os decidisteis Imanol, Iñigo y tú...
Diciembre 4, 2023
Junto con a Beatriz Ramos y Tzibi Juaristie, Eukene Arana ha puesto en marcha una cooperativa sin ánimo de lucro que ayuda a entidades públicas y privadas a proteger, prevenir y conseguir el buen trato a la infancia y la adolescencia. Nos lo cuenta en esta entrevista. Para conoceros un poco mejor, ¿nos puedes explicar...
Noviembre 10, 2023
Hoy hablamos con Sheila Rubia, una emprendedora que, junto con su pareja, Emilio Cabrera, ha puesto en marcha en Pamplona un negocio de cocina casera para llevar. Su establecimiento se llama Pollos Asados La Abuela y, en esta entrevista, nos explica el origen de este proyecto y cómo le ha ayudado Gaztenpresa a convertirlo en...