Langile autonomoen zerga-sistema ezagutzeko oinarrizko gida - Gaztenpresa

Langile autonomoen zerga-sistema ezagutzeko oinarrizko gida

Langile autonomoek edo norberaren kontura ari direnek ordaindu beharreko zergei buruz hitz egiten dugunean, BEZaren aitorpena datorkigu burura berehala. Baina profesional horien tributazioa hori baino zabalagoa da, eta ezaugarri ezberdinak dituzten zerga batzuk hartzen ditu barne.

Hona hemen kontuan hartu behar dituzun zergak, langile autonomoa bazara:

  • Balio Erantsiaren gaineko Zerga. BEZa kontsumorako zeharkako zerga da, eta autonomo guztiek sartu behar dute euren fakturetan, ondoren Ogasunari ordaintzeko. Azkenean, profesional autonomoak bitartekari jarduten du BEZaren fakturazioan, bere bezeroei kobratzen baitie zerga, ondoren hiru hileroko aitorpenaren bidez Ogasunari ordaintzeko.

Bi BEZ mota daude: jasanarazitakoa eta jasandakoa.

Jasanarazitako BEZa profesional autonomoak kobratzen dio bezeroari, zerbitzua eman edo produktua saltzen dionean. Jasandako BEZa, berriz, profesionalak berak bezero den aldetik ordaintzen du. Hiru hileroko aitorpen bakoitzean, beraz, jasanarazitako BEZaren eta jasandako BEZaren arteko aldea kalkulatu eta ordaindu behar dio autonomoak Ogasunari.

  • Informazio gehiago behar baduzu, post hau kontsulta dezakezu: BEZa aitortzeko 5 urrats autonomo gisa lanean bazabiltza. Eta gogoan izan jarduera batzuk BEZetik —ordaintzetik eta aitortzetik— salbuetsita daudela. Hain zuzen, irakaskuntza, kultura, gizarte-, kirol- eta osasun-jarduerak, posta- eta finantza-zerbitzuak eta aseguruak.
  • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Langile autonomoek aurre egin behar dioten zerga nagusietako bat da PFEZ. Autonomo batek lanbide-jarduera bati ekiten badio, atxikipena duten fakturak egin beharko ditu.
  • Ohiko tasa % 15ekoa da, baina lehen zergaldian eta ondorengo bietan ehuneko hori % 7ra murrizten da. Horrela, faktura bat ordaintzen duenak kopuru hori atxiki eta Ogasunari ordaindu behar dio. Langile autonomoak negozio bat badu, negozio horren etekin positiboagatik ordaindu beharko du.
  • PFEZren konturako atxikipenak. Hirugarrenen errentak aitortu behar badira aurkeztu behar da eredu hori. Hau da, langile autonomoak pertsona enplegatuak, errentatzaileak edo errenta bat ordaintzen dien autonomo profesionalak baditu .
  • Sozietateen gaineko Zerga. Norbere konturako profesionalak merkataritza-sozietatearen izaera badu, PFEZren ordez Sozietateen gaineko Zerga ordaindu beharko du.
  • Ekonomia Jardueren gaineko Zerga. Zerga horrek edozein ekonomia-jarduera zergapetzen du. Jende askok ez du autonomoen EJZ ordaintzen, ordea, 1.000.000 eurotik beherako fakturazioa duten pertsona fisikoak salbuetsita daudelako. Hala ere, norberaren kontura lan egiten duten langile guziek eman behar dute alta EJZn.

Langileek, zerga horiek ordaintzeko, zenbait aitorpen egin behar dituzte hiru hilean behin eta urtean behin. Hauek dira lehenak: BEZaren hiru hileroko aitorpena, PFEZren hiru hileroko aitorpena eta konturako atxikipen eta sarreren hiru hileroko aitorpena —azken hori langile autonomoak pertsona enplegatuak edo alokairuren bat badu soilik egin behar du—.

Horiez gain, Ogasunak urteroko aitorpen hauek ere eskatzen ditu: konturako atxikipen eta sarrerena, PFEZrena, BEZarena eta hirugarrenekiko eragiketena —azken horretan, bezeroekin, hornitzaileekin eta beste edozein erakunderekin egindako eragiketa guztiak sartzen dira, baldin eta eragiketa horien zenbatekoen batura 3.005 €-tik gorakoa bada—.Horiek guztiak urtarrilean aurkezten dira.

Informazio gehiago nahi baduzu zure zerga-sistemari buruz edo negozio-ideia bat abian jartzeko laguntza behar baduzu, Gaztenpresan emango dizugu edozein alderdiri buruz behar duzun aholkularitza, baita prestakuntza-lantegiak eta mentoring-programak ere. Zain gauzkazu!

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Harpidetu blogean

Idatzi zure helbide elektronikoa, sarrera berrien jakinarazpenak jasotzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?