Langile Autonomoaren Estatutua - Gaztenpresa

Langile Autonomoaren Estatutua

Gure herrialdeko ekonomian, langile autonomoek duten garrantzia gero eta handiagoa da; eta hori dela-eta, nekez ulertu daiteke haien jarduera arautzeko berariazko legerik ez izatea 2007. urtera arte. Urte horretan onartu zen Langile Autonomoaren Estutua, langile autonomoek besteren konturako langileen eskubide berberak izan zitzaten.

Lege horretan bi berritasun nagusi izan ziren; batetik, EMLA edo ekonomikoki mendekoa den langile autonomoaren figura sortzea (bere diru-sarreren % 75 edo gehiago bezero bakarretik lortzen duena); eta, bestetik, langabezia-prestazioa edo “autonomoen langabezia-saria” kobratzeko aukera, zeina 3 urte geroago onartu baitzen, hain zuzen ere Jarduerari uzteagatiko babes-sistema arautzeko 32/2010 Legea –abuztuaren 5ekoa– onartu zenean.

Garrantzitsuak izanik sarritan jorratu badira ere, alderdi bi horiez gain, aipaturiko legean badira beste arlo esanguratsu batzuk ere; izan ere, ekintzaile garenez, delako legeak egunez egun eragiten dio gure jardunari. Hortaz, gainbegira ditzagun beste arlo horiek.

 

Lana bateragarri izan dakien, autonomoek duten eskubidea

Laneko bizitza bideratu eta familiako bizitza ez hondatzea, horixe da langile ororen erronketako bat, baita enplegua euren kabuz lortzen dutenena ere. Ildo horretan, Langilearen Estatuak aitortu egiten du honako eskubide hau: jarduera profesionala bizitza pertsonalarekin eta familiakoarekin bateragarria izatea. Eta hori laneko jarduera eteteko eskubideaz gauzaten da, hain justu ere honako egoera hauetan: ama izatea, aita izatea, haurdunaldian arriskuren bat izatea, umeei bularra emateko sasoian arriskurik izatea eta adopzioa edo familia-harrera, hala nola adopzio aurrekoa, iraunkorra edo sinplea, betiere Kode Zibilarekin eta arlo hori arautzen duten autonomia erkidegoetako lege zibilekin bat etorriz.

 

Langile autonomoaren babes soziala

Ezarrita dago  euren kontura diharduten langile guztiek dutela Gizarte Segurantzako erregimen publikoa edukitzeko eskubidea; eta erregimen horren bidez ziurtaturik izango dituzte, premiazko egoeretan, laguntza eta prestazio sozialak; baina, hartarako, ezinbestean kotizatu beharko dute Gizarte Segurantzan. Kotizazio horiek aldatu egin daitezke, kolektibo batzuentzako hobari edo murrizketen arabera.

Babes horretan sartzen dira honako hauek:

  • Osasun-laguntza izatea, honako kasuren baten izan ezkero: erditzea, gaixotasun arrunta edo profesionala eta istripuak, lanekoak zein lanetik kanpokoak.
  • Prestazio ekonomikoak, honako egoeraren baten izanez gero: aldi baterako ezintasuna, haurdunaldian arriskuak izatea, ama izatea, aita izatea, edoskitzaroan arriskuak izatea, ezintasun iraunkorra, jubilazioa, heriotza eta biziraupena eta familiako seme-alaben ardura izatea.

Ekonomia aldetik mendeko langile autonomoa bazara (EMLA), ezinbestean ordaindu behar duzu honako hauengatiko kuota: aldi baterako ezintasuna, laneko istripuak  eta gaixotasun profesionalak, Gizarte Segurantzan zehaztutakoak.

Adingabekoei dagokienez, Legeak berariaz galarazten du 16 urtetik beherakoek jarduera profesionalak gauzatzea; euren familiakoentzakoak ere ezin izango dituzte burutu.

 

Beste xedapen batzuk

  •  Euren interesak defendatzearren, langile autonomoek badute eskubidea kolektibo gisa elkartzeko, eta hori jaso egiten da.
  • Langintza autonomoa promozionatzeko jarduketa-lerroak definitzen ditu.
  • Euren zerbitzuak kobratzeko berme ekonomikoak arautzen ditu.
  • Langile autonomoen kolaboratzaile batzuei, zehazki, haien familiako direnei alta emanez gero, hartarako hobariak ezartzen ditu: “altak indarra hartzen duenetik aurrera 24 hilabetez hobari bat izateko eskubidea izango dute, hain zuzen ere lehen hamazortzi hilabeteetan kuotaren ehuneko 50ekoa, eta hurrengo sei hilabetetan, ostera, ehuneko 25ekoa”.

 

Gaur egunera arte izan al da aldaketarik?

 Artikuluaren hasieran esaten genuenez, 2010. urtean eman zen honako lege hau: Autonomoen langabezia-sarirako kotizazioak arautzen dituen Legea, alegia. Zoritxarrez, datuek erakusten dute oso zaila dela sari hura jasotzeko baldintzak betetzea; izan ere, 2012. urtean, halako langabezia-saria jasotzeko eskabideetarik % 87 ez zituen onartu Gobernuak, eta 2013. urtean, ostera, % 80.

Bestalde, 2007tik 2015era bitartean, Langile Autonomoaren Estatutuak aldaketa txiki batzuk izan ditu, hain zuzen ere gaur egungo egoerari egokitzearren; izan ere, gaur egun gero eta pertsona gehiago ausartzen dira negozio propoia eratzera; esate baterako, Gaztenpresa ekintzailetza bultzatzeko programan parte hartu dutenak.

  1. urtean, 4/2013 Errege Lege Dekretua onartu zen, ekintzailea laguntzeko neurriei, hazkunde bizkortzeari eta enplegua sortzeari buruzkoa dena; eta bertan, hileko 50 euroko tarifa finkoa onartu zen, 30 urtetik beherakoei dagokienez; geroztik, 2013ko irailean emandako Ekintzaileen Legearen bitartez, tarifa hori aipatu adinetik gorakoentzako ere ezarri zen.

 

Azkenik, 2015eko irailaren 10ean, Gizarte Ekonomia eta Langintza Autonomoa Sustatzeko Legea argitaratu zen, BOEn. 2015eko urriaren 10ean hartuko du indarra lege horrek, eta bertan zenbait neurri ezartzen dira; esate baterako, langile autonomoa izanik 9 hilabetez langabezia-saria jasotzeko aukera, edo langabezia-saria berriro jasotzen hasteko eskabidea egiteko epea luzatzea, 5 urtera arte; betiere, autonomo gisa aritzeko, sari hura kobratzeari utzi izan bazitzaion (orain dela bi urtera arte, epe hori 2 urtekoa zen).

Autonomo eta ekintzaile zaren aldetik, zure interesei eragiten dien legerian berritasunik bada, Gaztenpresan emango dizugu horren berri. Eta dauzkazun zalantzak argitzeko, gurekin jar zaitezke harremanetan. Gu hemen gaude, zuri laguntzeko gertu, betiere.

 

 

 

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?