×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Laneko arriskuen prebentzioa: autonomoen eta ETE-en betebeharrak eta eskubideak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Laneko segurtasuna langile ororen oinarrizko eskubidea da. Gure lanpostuan istripuak eta lan-gaixotasunak saihesteko botikarik onena prebentzioa da. Azken finean, geure osasuna eta segurtasuna babesten ari gara. Horixe da, hain zuzen, Laneko Arriskuen Prebentzioa arautzen duen Legearen helburua: ezbeharren kopurua eta gaixotasun profesionalen eragina murriztea.

 

Non aurkitu daitekeen testua

Legea osatzen duten arauak BOEren dokumentu honetan azaltzen dira bat eginda. Euskal Autonomia Erkidegoak eta Nafarroako Foru Komunitateak ez dute eskumenik lan arloko legeak garatzeko, baina bai araudia indarrean jartzeko. Laneko Arriskuen Prebentzioa kudeatzeaz arduratzen dira Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea eta Nafarroako Lan Osasun Institutua.

 

Nori bideratuta dagoen

Ez pentsa Laneko Arriskuen Prebentzioa enpresa handiei bakarrik dagokienik. Enpresa txiki eta ertain askotan (ETE) norberaren segurtasuna arriskuan jar dezaketen lanak egiten dituzte. Gauza bera gertatzen da autonomo gisa lan egiten dutenekin. Horregatik, beharrezkoa da Laneko Arriskuen Prebentzioak zure jardueran izan dezakeen eragina jakitea. Gogora ezazu araudia nahitaez bete beharrekoa dela, bai ETE-entzat eta baita euren kargu langileak dituzten norbere konturako profesionalentzat ere. Dena den, tamalez, sarritan ez diogu behar besteko garrantzirik ematen laneko segurtasunari.

 

Norbere konturako langileak

Autonomo guztiek neurri berean bete eta betearazi behar al dute Laneko Arriskuen Prebentzioa? Ez. Legeak hiru mota bereizten ditu:

 

Euren kargura langilerik ez duten autonomoak. Kasu horretan, ez dute Laneko Arriskuen Prebentzioaz arduratuko den erakunderik izan behar, ez arrisku-ebaluaziorik, ez arriskuen prebentziorako planik ere.

Euren kargura langileak dituzten autonomoak. Horiek bai, nahitaez ezarri behar dute Laneko Arriskuen Prebentzioa. Autonomo mota horrek enpresaburu izaera duenez, haiei dagokien araudia bete behar du. Legearen arabera, mikroenpresetan (10 langile baino gutxiago dituztenetan) enpresaburua bera ardura daiteke prebentzioa antolatzeaz, betiere arrisku-prebentzioaren arloan oinarrizko prestakuntza jaso badu.

Legeak ezarritakoarekin bat, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak eta Laneko Segurtasun eta Higiene Institutuak, autonomia-erkidegoekin eta gizarte-eragileekin batera, laneko segurtasunari eta osasunari buruzko aholkularitza teknikoa eskainiko diete enpresa horiei (kasu horretan gehienez 25 langile dituztenei). Hau da, gizarte-eragileak enpresa horien aholkulari dira.

 

Euren kargura langilerik ez duten autonomoak, baina Enpresa Jardueren Koordinazioari buruzko araudia bete behar dutenak. Egiten duten lanak edo erabiltzen duten ekipamenduak lankide dituzten beste enpresetako langileentzat izan ditzaketen arriskuei buruz informatzeko beharra dute.

Laneko Arriskuen Prebentzioa ezartzea

Azken bi kasu horietakoren batean bazaude, Laneko Arriskuen Prebentziorako programak ezartzen espezializatutako enpresa kontratatzea izaten da ohikoena, Kanpoko Prebentzio Zerbitzuak esaten dietenak, alegia. Baina horretarako baliabide nahikorik ez baduzu eta nahiago baduzu zu zeu arduratzea, Administrazioak doako tresnak jarri ditu autonomoen eta mikroenpresen eskura, beharrezkoa den guztia azaltzeko. Adibidez, tresna horietako bat Prevención 10 programa da, Laneko Arriskuen Prebentziorako zeure plana modu errazean ezartzea ahalbidetzen duena.

 

ETE-en kasuan zer?

Ez da erraza enpresa txiki eta ertainetan prebentzio-sistema eraginkorrak ezartzea, prebentzio-ekintzarako baliabideak mugatuak izaten baitira. Autonomoekin gertatzen den moduan, kanpoko laguntza kontratatzea izaten da ohikoena, hau da, aipatu ditugun Kanpoko Prebentzio Zerbitzuetara jotzea.

Kanpoko aholkularitza hori ETE bakoitzaren lehen etapetan ematen da normalean; baina arriskuen prebentzioa enpresako hainbat jardueratan txertatu behar baldin bada, enpresak berak ekintza jakin batzuk abian jarri eta kontrolatu beharko lituzke eta egindakoaren eraginkortasuna ziurtatu. Kasu horretan, enpresaburu txiki eta ertainek ere badituzte gidaliburu bereziak, laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketan laguntzeko (estatuko gida eta Eusko Jaurlaritzaren gida).

 

2013ko irailetik Legearen aldaketa garrantzitsua dago indarrean, ETE gehienei eragiten diena: mikroenpresei eta enpresa txiki batzuei. Langileak euren kargu dituzten autonomoen atalean azaldutako egoera gehienez 25 langile dituzten enpresetara zabaldu da. Horrenbestez, data horretatik aurrera, 25 langile baino gutxiago dituen enpresaren jabeak ere bere gain har dezake prebentzio-jarduna, betiere lantoki bakarra badu eta beharrezko prestakuntza-gaitasuna badu, langileek dituzten arriskuen arabera eta burutzen dituzten jardueren arriskugarritasuna kontuan hartuta.

Zalantzaren bat al duzu? Zeure negozioa abian jartzear zaudela, laneko gaiak, legeei buruzkoak, zergen ingurukoak eta abar argi ez izateak kezkatzen al zaitu? Ez larritu. Hori ez dadila arrazoi izan zure helburu profesionalari uko egiteko. Gaztenpresan, finantzaketa-baldintza bereziak eskaintzeaz gain, aholkularitza profesionala ematen dizugu zure negozioaren fase guztietan, ideia den unetik enpresa finkatu arte. LABORAL Kutxaren gizarte-ekintzaren partaide gara eta zu laguntzeko gaude. Jar zaitez gurekin harremanetan eta ausartu zaitez ekiten!

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Marzo 4, 2024
La digitalización es la asignatura pendiente de muchos negocios de a pie. Por ello, hoy contamos con Cristina Terán, periodista y consultora en marketing digital.   Gaztenpresa: Cuando emprendes, parece que tienes que saberlo todo. Y muchas veces, yo me puedo identificar o puedo sentirme bien y cómoda con herramientas tecnológicas como puede ser la...
Febrero 8, 2024
GAZENPRESA: Inma, antes, fuera de micros, comentábamos que es importante descubrir que emprender no es algo trivial. Y hacías un símil que me parece muy interesante. ¿Nos lo cuentas? INMA RAMOS: Nosotras llevamos 30 años trabajando con personas que emprenden. Y muchas veces, cuando la persona emprende, es la primera vez que lo hace. Con...
Enero 15, 2024
Simon Zineck decía que el emprendimiento no es una carrera, es un viaje que nunca termina. En este viaje tenemos que llevar la mochila llena de muchas herramientas y una fundamental es la salud financiera. Arrancamos esta serie de charlas con Iñaki Ruiz de Balugera, que ha dedicado toda su carrera profesional a asesorar a...
Diciembre 13, 2023
Hablamos con Patxi Vizcaíno, que junto a Imanol Lecuona e Iñigo Gracia, han puesto en marcha Vaprest, una empresa guipuzcoana dedicada a la instalación, reparación y mantenimiento de aparatos a presión para todo tipo de sectores, desde acerías y fundiciones hasta fábricas alimentarias, pasando por hospitales, lavanderías, etc. ¿Cómo os decidisteis Imanol, Iñigo y tú...
Diciembre 4, 2023
Junto con a Beatriz Ramos y Tzibi Juaristie, Eukene Arana ha puesto en marcha una cooperativa sin ánimo de lucro que ayuda a entidades públicas y privadas a proteger, prevenir y conseguir el buen trato a la infancia y la adolescencia. Nos lo cuenta en esta entrevista. Para conoceros un poco mejor, ¿nos puedes explicar...
Noviembre 10, 2023
Hoy hablamos con Sheila Rubia, una emprendedora que, junto con su pareja, Emilio Cabrera, ha puesto en marcha en Pamplona un negocio de cocina casera para llevar. Su establecimiento se llama Pollos Asados La Abuela y, en esta entrevista, nos explica el origen de este proyecto y cómo le ha ayudado Gaztenpresa a convertirlo en...