×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Ekonomikoki mendekoa den autonomoaren (EMLA) kontratua

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Langile autonomoa zara eta zure lan gehienak bezero bati fakturatzen dizkiozu? Orduan, EMLA (ekonomikoki mendekoa den langile autonomoaren kontratua) zer den jakin behar duzu. http://www.gaztenpresa.org/es/crear-una-empresa/ dagokion guztiari buruz –baita lan-sektorearekin lotutako legediari buruz ere– adituak garen aldetik, azaldu egingo dizugu.

 

Zer da EMLA?

Ekonomikoki mendekoa den langile autonomoaren (EMLA) 20/2007 Legeak arautu zuenez, “irabazi-asmoz eta pertsona fisiko edo juridiko batentzat (bezeroa) eskuarki, pertsonalki, zuzenean eta nagusiki jarduera ekonomikoa edo profesionala egiten duena, bezeroarekiko ekonomikoki mendekoa dena, harengandik lanaren eta jarduera ekonomiko edo profesionalen etekinen %75 jasotzen duena”.

 

Nola kalkulatzen da diru-sarreren %75?

%75 kalkulatzeko, diru-sarrerak EMLAk bere kontura bezero guztientzat egindako lanaren jarduera ekonomiko edo profesionalen etekinengatik jasotako guztizko diru-sarrerekin erlazionatzen dira, bai eta besteren kontura, lan-kontratu baten ondorioz (beste bezero edo enpresari batzuekin edo bezero nagusiarekin), izan ditzakeen etekinekin ere. Ez dira kontuan hartuko kapitalaren etekinak edo ondare pertsonalaren kudeaketaren ondorioz lortzen diren plusbalioak.

 

Gainera, Gizarte Segurantzan autonomo gisa alta emandako pertsona bat EMLA bat izan dadin, baldintza hauek bete behar ditu:

  • Beharrezko materiala eta ezagutzak izatea, eta bezeroarena ez den produkzio-azpiegitura bat ere, jarduera egiteko.
  • Zerbitzua bere antolaketa-irizpideekin ematea, bezeroak ohar teknikoak eman baditzake ere.
  • Bere jarduerarengatik ordainsari bat jasotzea, bezeroarekin adostutakoaren arabera.
  • Besteren konturako langilerik ez izatea, eta jarduera hirugarrenekin ez kontratatzea eta ez azpikontratatzea, bai bezero nagusiarekin (harekiko da autonomoa ekonomikoki mendekoa) kontratatutako jarduerari dagokionez, bai beste bezeroei ematen dizkien jarduerei dagokienez.

EMLAtzat hartutako banakako enpresariek zenbait eskubide dituzte; besteak beste, urteko 18 egun balioduneko oporrak izatea. Aldeek opor-erregimen hori hobetzea adostu dezakete. Legeak ez du jasotzen oporrak ordaindu behar direnik, baina, akordio gehienetan, langileari aldi horretan ordaindu beharreko kopurua ezartzen da, baita oporraldi luzeagoak ere.

 

Nola egiten dugu kontratua?

Mendeko langile autonomo gisa, kontratua egitea eska diezaiokegu gure bezero nagusiari, zalantzarik gabe. Bezeroak, bere aldetik, lehenago aipatutako baldintzak betetzen ditugula egiaztatzea eska dezake, kontratua sinatzen den egunean edo, kontratu-harremanak dirauen bitartean, egokitzat jotzen duen bakoitzean eta sei hilez behin, gutxienez. Baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, PFEZren azken aitorpena hartuko da kontuan, edo, bestela, Zerga Agentziak egindako etekin-ziurtagiria

 

Nola egiten da?

EMLA bat garela jasoko duen kontratua idatziz gauzatuko da. SEPEn erregistratu behar da. 197/2009 Errege Dekretuaren 6.1. artikuluaren arabera “ekonomikoki mendekoa den langile autonomoak kontratua erregistratu behar du, kontratua sinatu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean, eta erregistratu ostean, bost egun baliodunetan, horren berri eman behar dio bezeroari. Kontratua sinatu eta hamabost egun balioduneko epean ekonomikoki mendekoa den langileak ez badu kontratua erregistratu duela jakinarazten, bezeroak erregistratu beharko du Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan, hurrengo hamar egun balioduneko epean”.

 

Kontratuaren derrigorrezko edukia

  • Aldeen identifikazioa.
  • Kontratuaren xedea eta kausa.
  • Jardueraren urteko etenaldiaren, asteko atsedenaren eta jaiegunen erregimena.
  • Interes profesionaleko akordioa –dagokionean, aplikatu beharrekoa–, ekonomikoki mendekoa den langile autonomoak beren-beregi ados dagoela adierazten badu.

Egokitzat hartzen dugun beste edozein hitzarmen sar dezakegu kontratuan; adibidez, zenbat eguneko aurrerapenarekin jakinarazi behar dio alde bakoitzak besteari kontratuari uko egin edo hura iraungi nahi duela,  zenbatekoa izango den kalte-ordaina, etab. Kontratuak ez badu iraupenik zehazten, edo epe jakin batean egin beharreko zerbitzurik adierazten, mugagabeko kontratutzat hartuko da.

 

Zergatik iraungi daiteke kontratua?

Hona hemen kontratua iraungitzeko arrazoiak:

  • Bi aldeen arteko akordioa.
  • Kontratuko klausuletan aurreikusitako kausak.
  • Heriotza eta erretiroa, edo jarduera profesionalarekin bateraezina den baliaezintasuna, legediaren arabera.
  • Mendeko langile autonomoak uko egitea. Kasu honetan, adostutako aurreabisua.
  • EMLAren edo bezeroaren borondatea, beste aldearen hauste larrian edo legez ezarritako beste edozein kausatan oinarritua.

Kontratua deuseztatuz gero, EMLAk autonomoen langabezia-prestazioa jasotzeko eskubidea du. Hura jasotzeko, baldintza hauek bete behar ditu: hamabi hilabeteko kotizazio-aldia izatea, gutxienez; Gizarte Segurantzako ordainketak egunean izatea; eta bezero nagusiak kontratua deuseztatzeko egindako gutuna.

 

Kotizazioa

EMLA batek Langile Autonomoen Erregimen Berezian kotizatzen du eta aldi baterako ezintasunaren estaldura ordaindu behar du. Gainera, lan-istripuen eta gaixotasun profesionalen kotizazioa mutualitate batekin kontratatu behar du derrigorrez.

 

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Abril 19, 2024
Lo más difícil de poner en marcha un nuevo negocio no es tener la idea de lo que se quiere montar, sino bajarla a tierra y analizar si esa idea que ronda tu cabeza puede convertirse en un negocio real que, además, sea viable y rentable. Una herramienta que te puede resultar muy útil en...
Abril 12, 2024
Un buen plan de negocio es el primer paso para el éxito empresarial. GAZTENPRESA: ¿Para qué dirías que es importante un plan de negocio? AMAIA MAZÓN: Cuando empiezas a materializar la idea, hay que ser consciente de si para esa idea realmente vas a necesitar un local, vas a necesitar socios, si vas a necesitar...
Marzo 4, 2024
La digitalización es la asignatura pendiente de muchos negocios de a pie. Por ello, hoy contamos con Cristina Terán, periodista y consultora en marketing digital.   Gaztenpresa: Cuando emprendes, parece que tienes que saberlo todo. Y muchas veces, yo me puedo identificar o puedo sentirme bien y cómoda con herramientas tecnológicas como puede ser la...
Febrero 8, 2024
GAZENPRESA: Inma, antes, fuera de micros, comentábamos que es importante descubrir que emprender no es algo trivial. Y hacías un símil que me parece muy interesante. ¿Nos lo cuentas? INMA RAMOS: Nosotras llevamos 30 años trabajando con personas que emprenden. Y muchas veces, cuando la persona emprende, es la primera vez que lo hace. Con...
Enero 15, 2024
Simon Zineck decía que el emprendimiento no es una carrera, es un viaje que nunca termina. En este viaje tenemos que llevar la mochila llena de muchas herramientas y una fundamental es la salud financiera. Arrancamos esta serie de charlas con Iñaki Ruiz de Balugera, que ha dedicado toda su carrera profesional a asesorar a...
Diciembre 13, 2023
Hablamos con Patxi Vizcaíno, que junto a Imanol Lecuona e Iñigo Gracia, han puesto en marcha Vaprest, una empresa guipuzcoana dedicada a la instalación, reparación y mantenimiento de aparatos a presión para todo tipo de sectores, desde acerías y fundiciones hasta fábricas alimentarias, pasando por hospitales, lavanderías, etc. ¿Cómo os decidisteis Imanol, Iñigo y tú...