Ba al dakizu zer aseguru behar dituzun zure negozioa irekitzen duzunean? - Gaztenpresa

Ba al dakizu zer aseguru behar dituzun zure negozioa irekitzen duzunean?

Erabakita duzu, badituzu baliabideak eta, orain, dena hastera doa. Hasierako paper-kontu guztien artean, zer aseguru behar dituzun erabaki beharrean zaude.
Badakizu aseguru mordoa dagoela, baina ez duzu argi zein diren komeni zaizkizunak, are ez duzu argi nahitaez kontratatu behar ote duzun asegururen bat.
Lokalik ez badaukat, behar al dut asegururik? Esan didate erantzukizun zibileko estaldura behar dudala zerbitzua eman ahal izateko. Autonomo naizen aldetik, Gizarte Segurantzaren prestazioak osatu beharra al daukat?  
Argi dago, zure negozioa martxan jartzeko horrenbesteko ahalegina egin ondoren, zure lasaitasunerako funtsezkoa izango dela negozioa kalte dezaketen ezustekorik garrantzitsuenetatik babestea.

Zalantza horien aurrean, garrantzitsua da autonomo eta enpresentzako aseguruetan espezializatutako aholkularitza jasotzea. Zuk, ekintzaile zaren aldetik, esperientzia duzu zeure jardueraren arloan. Kontua da aholkularitza-zerbitzurik onenarekin ekitea. LABORAL Kutxaren kasuan, ORIENTA doako zerbitzuaren bitartez ematen da aholkularitza; berariaz diseinatutako tresna bat da, eta tresna horretan oinarritzen gara negozio baten aseguruekin zerikusia duten arlo guztiei buruzko adituen aholkularitza emateko.

Inguruabar askoren araberakoa izango da gomendioa: jarduera mota, zenbaterainoko gastua egin dezakezun, ekintzailearen egoera pertsonala… Nolanahi ere, honako hauek izango lirateke negozio berri bat irekitzen denean behar diren estaldura ohikoenetako batzuk:

Zure negoziorako

Zure enpresa-ondareak jasan ditzaken kalteak estaltzera bideratutako aseguruak:

Negozioa/saltokia

Lokalak eta lokaleko ondasunek jasan ditzaketen kalte materialak estaltzen ditu; baita ezustean negozioa itxi behar izateagatik sor daitezkeen galerak ere.

Erantzukizun Zibila

Zure jardueraren esparruan hirugarrenei eragindako kalteak estaltzen ditu; hirugarrenak izan daitezke bezeroak edo enpresako langileak, esaterako. Gero eta ohikoagoa da Erantzukizun Zibila nahitaez estalita eduki behar izatea merkataritzako eta industriako jarduera batzuk gauzatu ahal izateko.

Ibilgailuak

Nahitaezkoa da motordun ibilgailu baterako asegurua izatea.

Makineriaren eta ekipo elektronikoen apurketak

Negozio berrian egindako inbertsioaren zati handia hartu duten makinek edo ekipo elektronikoek jasan ditzaketen ezusteko kalteak estaltzen ditu; baita kalte horiek funtzionamenduak berezkoak dituen arrazoiengatik gertatu badira ere.

Zuretzat eta zure langileentzat

Badakigu autonomoentzako Gizarte Segurantzaren prestazioak besteren konturako langileentzako prestazioak baino eskasagoak direla. Langile autonomoen araubide berezirako kotizazio-kuotaren zenbatekoaren araberakoak dira alarguntasunagatiko, zurztasunagatiko, ezintasun absolutuagatiko, ezintasun osoagatiko eta aldi baterako ezintasunagatiko prestazioak.

Gainera, hitzarmen kolektibo askok behartzen dute enplegatzailea/enpresaria bere langileak aseguru pribatu bidez estaltzera.

Horregatik, garrantzitsua da enpresariak/ekintzaileak Gizarte Segurantzaren aurrean zein egoera pertsonal duen jakitea, bai eta, negozioaren jarduerari dagokion hitzarmen kolektiboaren arabera, langileak aseguratzeko legezko obligazioak ezagutzea ere.

Eguneko baja, Lanerako Ezintasun Iragankorraren (LEIren) osagarria

Eguneko prestazioa osatzen du, baja egoeretarako. Iraupen luzeko aldi baterako lanerako ezintasuneko egoerak estaltzera bideratuta dago.

Bizitza/istripuak

Heriotza edo ezintasun osoaren edo absolutuaren kasuetan Gizarte Segurantzak ematen duen prestazioaren estaldura gehigarria aseguratzen dute. Garrantzitsua da jakitea zein den Gizarte Segurantzaren estaldura, egindako inbertsioengatik hartutako arriskuei dagokienez.

Osasuna

Osasun-laguntza unibertsala dugu, baina askotan ez da nahiko genukeena bezain azkarra; horregatik, interesgarria da osasun-laguntza azkarra eta eraginkorra izateko aukera emango digun aseguru bat kontratatzea.

Dagoeneko zure negozioa finkatu baduzu, badakizu zer nahi eta behar duzun, baina beharbada ez duzu zure aseguruen kontua aztertu. ORIENTA zerbitzuari esker, ez duzu denbora asko beharko zeregin horretarako; nahikoa izango duzu zure polizei buruzko informazio guztia biltzea eta Laboral Kutxako kudeatzaile espezializatu batekin hitzordua hartzea.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?