Zuekin... Lu:la Bilbao - Gaztenpresa

Zuekin… Lu:la Bilbao

Lu:la boutiqueak dagoeneko 11 urte daramatza zabalik Bilboko Zazpi Kaleetan, Santiago enparantzaren eta Bidebarrieta kalearen arteko izkinan. Negozio beteranoa bada ere, bere estetika zainduari eta produktu hautatuei esker, negozio modernoa da, joera berrienetan egunean egoteaz arduratzen dena.

Lu:lan marka esklusiboak aurkituko ditugu, hala nola Pepa Loves, Designers Remix, Darling, Bonsui, Touchemoa, Castaway, Petit Hauts, Anaid Kupuriren zapatak eta produktu originalenak osagarrietan, bisuterian eta papertegian.

Marta Gutierrez da saltokiaren sustatzailea. Gaztenpresara jo zuen aholku bila eta negozioa ahalik eta laguntza handienarekin hasteko. Lu:la proiektu oso pertsonala da, eta izenak berak oso maitea den norbaiti egiten dio gorazarre. Bilboko Zazpi Kaleetako lokal txiki batean hasi zen proiektua gauzatzen. Ondoren, beste denda bat ireki zuen, jendearen eskaera gero eta garrantzitsuagoari aurre egiteko asmoarekin. Orain Sarean ere badago eta produktuak online eros daitezke.

Gune goxoa sortzea da Lu:laren sekretua, jendeak nabaritu dezala modu berezian eta hurbiltasunez hartzen dutela bertan. Gainera, eskaintzen den produktu bakoitza maitekiro aukeratuta dago. Sustatzailearen esanetan, Lu:la bera estilo bat da, marka bat, janzteko modu bat, egia bilakatutako ametsa. Gustuko baduzu, jarrai ezazu bere bloga edo Facebookeko orria, berritasun guztiak ezagutuko dituzu.

Zuk ere zeure negozioa abiatzeko asmoa baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin. Doan eta konpromisorik gabe aholkatuko zaitugu. Zalantzaren bat argitzea edo iradokizunen bat egitea nahiago baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Hemen gauzkazu zure negozioaren fase guztietan laguntzeko prest, ideia zehaztetik hasi eta negozioa sendotu arte. Izapideak, laguntzak, finantzaketa, negozio-plana… edozer behar duzula ere hemen gaude.

Zatoz gugana!

 

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?