Reina Margarita: bertako produktuak, gourmet kosmetika - Gaztenpresa

Reina Margarita: bertako produktuak, gourmet kosmetika

Basaranak, mahatsa, olioak… Inguruak eskaintzen dituen aukerak ederki aprobetxatzen ditu Reina Margaritak; produktuen ingurukoak ez ezik, bestelakoak ere bai. Adibidez, Laboral Kutxan mailegu bat eskatu zuten hartan, negozioari ekiteko, behin betiko bultzada eman zioten Atlantikoaren beste aldetik ekarritako ideia hari: gourmet kosmetika, artisau erara egina.

Zalantzarik gabe, hura izan zen proiektuaren inflexio-puntua, “azkar erantzun zigutelako, gugan konfiantza ipini zutelako eta proiektua gogoko zutela adierazi zigutelako”, diosku Ariela Politok. Argentinakoa da Ariela, eta Nafarroara iritsi orduko ikusi zuen hango produktuak aukera bikaina zirela bere ideia garatzeko: lurrak ematen dituen produktuetan oinarritzen den kosmetika.

“Aspalditik” ari zen Ariela zeregin horretan, baina beste sektore batean, dermokosmetika deritzonean. “Argentinan, sektore farmazeutikoan jarduten nuen horrelako produktuak formulatzen”. Ahabiak erabiltzen nituen gehienbat; hona etorri nintzenean, berriz, zer erabil nezakeen hasi nintzen ikertzen, eta basaranekin egin nuen topo.

Horrela jaio zen Reina Margarita. “Uste dut ideia horrek bultzatu zuela Gaztenpresa Fundazioa nire proiektuaren alde egitera. Albiste pozgarria izan zen niretzat. Negozio bati ekitean, bankurik banku ibiltzea izaten da gauzarik nekagarriena; aldiz, zugan konfiantza dutela ikustea baino motibazio hoberik ez da izaten”, dio.

Laster jarri zen martxan proiektua eta, harrezkeroztik, produktu-sorta zabala eskaintzen du Reina Margaritak, “betiere garapen jasangarriaren ikuspegia aintzat harturik” eta “tokian tokiko produktuak” erabiliz. “Nafarroako gastronomia tradizionalaz baliatzen gara kosmetikoak egiteko. Dena da naturala, bai koloreak, bai usainak; ez dugu gehigarririk erabiltzen”, azaldu digu Arielak.

Artisau Kosmetika,  jarduera berezia

Hasiera besterik ez zen izan patxarana. Orain, era askotako produktuak egiten ditu Arielak, eta aukera are zabalagoa eskaintzeko asmoa du. Ardoterapiarekin lotura duten kosmetikoak ere baditu orain Reina Margaritaren eskaintzak, Lizarra aldeko osagaiz eginak gehienbat, bai eta oliba-olioa oinarri duten produktuak ere. Dena dela, berrikuntzarik handiena, seguruenik, beste hau du: “Eskualdeko upategietako hondakin-materialez egindako” mahats-olioa.

Nolanahi dela ere, Arielak ez du bertan gozo geratzeko asmorik, eta etengabe bururatzen zaizkio ideia berriak.  Lizarrako Teknologia Zentroan duen laborategitik, hasi da jada beste produktu batzuk begiz jotzen; txakolina, adibidez. Edari horrekin ari da probak egiten egun. “Laster joko dugu Astigarragako Euskal Sagardoaren Museora, gure produktua erakustera”, azaldu digu.

Orain arte jorratutako bideari jarraitzea, hori da helburua. Gourmet kosmetika eskaintzeaz gain, eskualde horretako ingurunera lotu nahi du, historia-saio labur batzuen bidez. Hala egin du, adibidez, Iratxeko monasterioan eta beste zenbait lekutan egindako dastaketa kosmetikoetan, eta arrakasta bereganatu.

“Jendeak jakin egin nahi du, eta guri, berriz, historia gustatzen zaigu. Zaletasun horretatik dator Reina Margarita izena, Nafarroako erregina ezkontidea izandakoarena, alegia”, argitu digu Arielak. Kontsumitzaileak esperientzia bat bizitzea da garrantzizkoena, Arielaren iritziz, ez bakarrik kosmetika kontsumitzea. Hori du bereizgarri, hain justu ere, Reina Margaritak.

 

 

 

 

 

 

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?