×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Loreakeri, garden center txiki bat Barakaldoko erdialdean

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Erika Sánchezek (Barakaldo, 1985) amets bikoitz bat gauzatu du: nekazaritzaren, baratzearen eta lorategien munduan jardutea eta negozio propioa sortzea. Horren emaitza izan da Loreakeri, ama ekintzaile gazte honek Gaztenpresaren laguntzarekin duela urtebete Barakaldoko erdialdean sortu zuen establezimendu txikia.

GAZTENPRESA BLOGA. Nola definituko zenuke zure negozioa? Izan ere, ez da ohiko loradenda bat.

ERIKA SÁNCHEZ. Aholkularitza tekniko pertsonalizatua eta landare, fruta-arbola eta barazki mota orotarako produktu fitosanitarioak eskaintzen dituen loradenda bat dela esaten dut nik. Lore-saltzailea ez ezik, ingeniaria ere banaiz, eta horrek bereizten nau. Landareen gaixotasun guztiak ezagutzen ditut. Horregatik, zuzeneko tratamendu bat eman dezaket. Azken batean, landareen medikua naiz.

B.G. Eta nola bururatu zitzaizun Loreakeri sortzea? Landare-zaletasunak bultzatu zintuen, ala negozio-ikuspegi hutsa izan zen?

E.S. Bizitza osoa daramat landareekin. Landareen artean jaio nintzen, eta, horregatik, nire bokazioa da. Sektore zabala da, eta nagusiki sasoiko landareen produkzioan aritu naiz. Karrera amaitu nuenean, baratze-eremuan eta produktu fitosanitarioen jakintzan esperientzia hartzea erabaki nuen. Hala ere, loreei buruz gehiago jakin beharra nuen, eta ikasteari ekin nion. Beti eduki nahi izan dut nire denda, eta nire burua prest ikusi nuenean, aurrera egin nuen.

B.G. Landareak, fruta-arbolak, loreak, haziak, zentroak eta abar merkaturatzen dituzue, baita hiri-baratzeak ere. Ba al dago loturarik guztien artean?

E.S. Lotura sektoreak, nekazaritzak, baratzeak eta lorategiak osatzen dute. Oso sektore zabala da, eta dena bereizita aurkitzea da normalena (denda bat gauza bakoitzerako: loradenda, hazi-denda…). Garden centerrak, berriz, dena eskaintzen du. Nolanahi ere, garrantzitsuena eta erdialdeko jendeak gehien eskatzen duena eskaini nahi izan dut: denda txiki bat eta bezeroekiko tratu hurbila.

B.G. Has gaitezen hiri-baratzeekin. Egin al diezadakezu etxeko balkoian (adibidez) erro eta haz daitekeen baratze errealista baterako proposamena?

E.S. Jakina. Balkoian geranioekin dugun betiko jardinera hartuko dugu. Bertan, lur berria, liberazio moteleko ongarri egoki bat eta gure landareak jarriko ditugu. Horretarako, mintegi-landarea eros dezakegu (tomate-landare txiki-txikia), edota gure hazi propioa sortu (tomate-hazia erosi eta ernamuindu eta haziarazi). Handik aurrera, ura eta eguzkia behar da, eta 2 hilabetean jango ditugu tomateak. Garbi dago zorua berezia dela eta landarea oso mugatuta dagoela. Aldea produkzioan nabarituko dugu, jardinera batean tomatearen produkzioa baratzean baino askoz txikiagoa izango baita. Balkoian, tomateak, piperrak, kuiatxoak, alberjiniak eta abar haz daitezke, baita landare aromatiko guztiak ere (perrexila, martorria, albaka eta abar).

B.G. Eta zer iradokitzen diguzu urte osoan iraungo duen barneko landare bat oparitu nahi badugu?

E.S. Anthuriuma landare indartsua eta polita da, eta oso lore deigarriak ditu. Spatifylluma, berriz, lore zuriak ematen dituen oso landare gogor eta esker onekoa da, etxeko landareetan hasi berria bazara, kar-kar.

B.G. Zer lore bidaliko zenioke zure bikotekideari?

E.S. Arrosak (haiekin beti asmatzen da) edota kolore askotako sorta alai bat.

B.G. Eta adiskide bati?

E.S. Askotariko sorta koloretsu bat, batez ere lore txikiekin osatua.

B.G. Zenbat landare barietate dituzu establezimenduan?

E.S. Normalean, 12-15 landare barietate ditugu. Eta 7-10 lore barietate.

B.G. Eta xede bakoitzerako landare bat al dago?

E.S. Nik beti galdetzen dut zer eta nori oparituko zaion. Izan ere, nik uste dut badaudela xede bakoitzerako landareak edo loreak. 

B.G. Denda fisiko bat duzu Barakaldon, eta webgune bat ere bai, baina pentsatu al duzu zure negozioa eremu digitalera zabaltzea?

E.S. Bai, hobetu egin behar dut alderdi hori. Online denda bat daukat, baina neurri handiagoan landu behar dut.

B.G. Nola erabiltzen dituzu sare sozialak Loreakeri sustatzeko?

E.S. Dendaren webgunea daukat, eta egindako lanak, emango diren tailerrak eta askotariko informazioa argitaratzen ditut bi egunean behin. Horren helburua denda ezagutaraztea eta, aldi berean, lan egiteko dudan modua erakustea da.

B.G. Eta dendaren bloga? Garrantzitsua al da bizirik eta eduki espezializatuekin edukitzea?

E.S. Bai, jendeari gustatzen zaio. Eguneratuta eduki behar da, eta informazioa pixkanaka eman behar da.

B.G. Zer unetan dago zure negozioa? Finkatzea lortu duzu, ala zabaltzea planteatu duzu?

E.S. Ez daramat denbora asko, sektore konplexua da, eta kontuan hartu behar da landareek prozesu eta ziklo luzea dutela. Hortaz, urtebete edo gehixeago beharko dut negozioa finkatzeko. Zabaltzeko aukerari dagokionez, ez dut hori egiteko asmorik. Denda honetan oinarritu nahi dut, eta hor naukatela dakiten bezeroak lortu nahi ditut. Ongi doala ikusten badut, hurrengo urratsa ni lasaitzeko norbait kontratatzea izango da, baina hemen jarraituko nuke.

B.G. Nola lagundu dizu Gaztenpresak? Nolakoa izan da zure esperientzia?

E.S. Burura datorkidan lehenengo gauza zera da, ez duzula atzera egin behar jauzia egiteko beldurra edo zalantzak dituzunean. Gauzak planteatzen dituzun une horietan behar duzun babes hori eta laguntza hori dut gogoan. Nire esperientzia oso positiboa da. Haiei esker, nire urratsak, nire zalantzak eta nire ideiak gauzatu egin ziren. Galdetzera joan nintzen lehen egunean, mundu berri horretara jauzi egiteko gogoak joango zitzaizkidala pentsatu nuen, baina… alderantziz!!! Behar dudan guztian laguntzeko eta gidatzeko egon dira eta daude. Orain, haiekin harremanetan jarri eta ia urtebete joan denean, abian dut nire ideia, eta oso pozik jartzen nau noizean behin nitaz gogoratzen direla jakiteak eta haien deia jasotzeak. Benetan, mila esker eta zorionak!

B.G. Zer aholku emango zenioke negozio bat jarri nahi duen zu bezalako ekintzaile bati?

E.S. Lehenik eta behin, gauzak garbi edukitzea, zer nahi duen jakitea, eta horren alde borrokatzea! Garrantzitsuena nork bere buruan sinestea eta benetan lagundu nahi dizun jendearen laguntza eta aholkuak onartzea da. Esango nioke Gaztenpresarekin harremanetan jartzeko, besoak zabalik izango dituztela, betiere ideia bideragarria bada, noski. Kar-kar.

B.G. Eskerrik asko guztiagatik eta zorte on!

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Marzo 4, 2024
La digitalización es la asignatura pendiente de muchos negocios de a pie. Por ello, hoy contamos con Cristina Terán, periodista y consultora en marketing digital.   Gaztenpresa: Cuando emprendes, parece que tienes que saberlo todo. Y muchas veces, yo me puedo identificar o puedo sentirme bien y cómoda con herramientas tecnológicas como puede ser la...
Febrero 8, 2024
GAZENPRESA: Inma, antes, fuera de micros, comentábamos que es importante descubrir que emprender no es algo trivial. Y hacías un símil que me parece muy interesante. ¿Nos lo cuentas? INMA RAMOS: Nosotras llevamos 30 años trabajando con personas que emprenden. Y muchas veces, cuando la persona emprende, es la primera vez que lo hace. Con...
Enero 15, 2024
Simon Zineck decía que el emprendimiento no es una carrera, es un viaje que nunca termina. En este viaje tenemos que llevar la mochila llena de muchas herramientas y una fundamental es la salud financiera. Arrancamos esta serie de charlas con Iñaki Ruiz de Balugera, que ha dedicado toda su carrera profesional a asesorar a...
Diciembre 13, 2023
Hablamos con Patxi Vizcaíno, que junto a Imanol Lecuona e Iñigo Gracia, han puesto en marcha Vaprest, una empresa guipuzcoana dedicada a la instalación, reparación y mantenimiento de aparatos a presión para todo tipo de sectores, desde acerías y fundiciones hasta fábricas alimentarias, pasando por hospitales, lavanderías, etc. ¿Cómo os decidisteis Imanol, Iñigo y tú...
Diciembre 4, 2023
Junto con a Beatriz Ramos y Tzibi Juaristie, Eukene Arana ha puesto en marcha una cooperativa sin ánimo de lucro que ayuda a entidades públicas y privadas a proteger, prevenir y conseguir el buen trato a la infancia y la adolescencia. Nos lo cuenta en esta entrevista. Para conoceros un poco mejor, ¿nos puedes explicar...
Noviembre 10, 2023
Hoy hablamos con Sheila Rubia, una emprendedora que, junto con su pareja, Emilio Cabrera, ha puesto en marcha en Pamplona un negocio de cocina casera para llevar. Su establecimiento se llama Pollos Asados La Abuela y, en esta entrevista, nos explica el origen de este proyecto y cómo le ha ayudado Gaztenpresa a convertirlo en...