Lagunduko dizun eskarmentudun gidari bat: Gaztenpresaren Mentoring programa - Gaztenpresa

Lagunduko dizun eskarmentudun gidari bat: Gaztenpresaren Mentoring programa

Ekintzaileek ehunka erabaki hartu behar dituzte. Beste hainbat gauzarekin batera, negozio-ideia eta salmenta-estrategia erabaki behar dituzte; bidean egiten duten urrats bakoitzean, erabaki, helburuak birpentsatu, egindako urratsetara itzuli eta gure jarrera azaldu behar dugu. Eta prozesu horretan, saihestezina da zalantzak sortzea. Ondo ari gara? Gehiegi urruntzen ari gara jatorrizko ideiatik? Benetan beharrezkoa da partida horiek murriztea edo gastu horiek handitzea? Askotan, ekintzaileek galdera horiei aurre egiteko lagunduko dien norbait izan nahiko lukete ondoan, baina ez da hain erraza inguruan trebatuta dauden eta esperientzia profesionala duten pertsonak aurkitzea.

 

Gaztenpresan, badugu.

Imajinatzen duzu zure negozioaren zirrikituak ezagutzen dituen pertsona bat ondoan izatea? Imajinatzen duzu eskarmentudun gidari pertsonalizatu bat ondoan izatea, zure enpresa-abenturako funtsezko erabakiak hartzerakoan zalantzak argitzeko? Zure enpresa-ekimena Gaztenpresarekin egitera animatzen bazara eta gure Mentoring programan parte hartzen baduzu, ez duzu imajinatu beharko. Boluntario baten laguntza izango duzu. Bere esperientzia eta denbora ipiniko ditu zure zerbitzura, zure proiektu pertsonalean aurrera egin eta zure ekintzailetza-proiektua finka dezazun.

 

Hau egin dezake zure aholkulariak zugatik:

  • Zurekin aldian behin bilduko da (hamabost egunean edo hilabetean behin), gutxienez urtebetez (beste urtebeterako luza daiteke), 2 eta 4 ordu bitarteko saioetan.
  • Zure negozioaren helburuak zehazten, haiek lortzeko estrategiei buruz hausnartzen, ekintzak planifikatzen eta emaitzak baloratzen lagunduko dizu. Gainera, zure harreman profesionalen sarea zabaltzeko aukera emango dizu.
  • Gaztenpresan, zuen arteko harremanaren nondik norakoak aztertuko ditugu, programa monitorizatzeko eta ebaluatzeko galdeketen bitartez.

 

Eta hauek dira aholkulariak izan ditzakeen onura batzuk:

  • Aholkulariak bere borondatez eta doan parte hartzen du programan, eta enpresa-sare gaztea finkatzen laguntzen du.
  • Ildo horretan, bere ezagutza eta esperientziari esker, gizarte osoari laguntzen dio.
  • Beste ikasketa-esparru bat lortzen du bere bizitzan, bere negozioan lortutako ezagutzarekin esperientzia gutxiago duten pertsonei arrakasta izaten laguntzen baitie.

Gaztenpresak mentoring-programa batean hartzen du parte, Youth Business International eta YBS irabazi-asmorik gabeko erakundeen nazioarteko sarearen bidez. Sare horrek beren enpresa sortzen laguntzen die gazteei, prestakuntza, finantzaketa eta mentoringa uztartzen dituen metodologia komun batekin.

 

Aholkularia izan nahi duzu?

Hemen duzu behar duzun informazio guztia, eta izena emateko formulario bat.

Programan ekintzaile gisa parte hartu nahi duzu, edo informazioa nahi duzu Gaztenpresari eta zure negozio-ideiaren alde egin dezakegunari buruz?

Bidali mezu bat info@gaztenpresa.org helbidera edo deitu 900 101 143 telefono-zenbakira. Hemen gaituzu!

 

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?