Hona hemen… Urru-Bilbao, Quality Shoes - Gaztenpresa

Hona hemen… Urru-Bilbao, Quality Shoes

Atsegina. Bikaina. Adjektibo horiek eta beste batzuk erabili izan dituzte gaur hizpide izango dugun Urru-Bilbao zapata-denda deskribatzeko. Bertan, harreman atsegina eta kalitate oso oneko produktua dira nagusi. Konbinazio ezin hobea oinetako onak benetan maite dituztenak konbentzitzeko. Bilboren bihotzean kokatuta dago, Colon de Larreategi kalean, eta oinetako apartak ez ezik, kalitate oso handiko poltsak ere eskaintzen dituzte.
 

Oinetakoen munduan urte askoan lan egin ondoren erabaki zuen jabeak denda zabaltzea. Besteak beste, zapata-marka ospetsu baten buru izan zen hamalau urtez. Eskaintza oso interesgarria da: batetik, emakumeentzako zapata-marka onenak (Pons Quintana, Sebago, Pertini, Castellano 1920, Cordwainer…);  bestetik, gizonentzat, artisau erako oinetakoak, welted goodyear teknika erabiliz egindakoak. Zapatagintzan, munduan den kalitate-estandarrik handiena da. Teknika horrekin egindako zapatak erosoagoak dira, eta batez ere sendoagoak. Zapatek bizitza osoa irauten dute, barrutik eta kanpotik duten jostura bikoitzari esker. Gaztenpresaren laguntzarekin gauzatutako egitasmoan xehetasun guztiak hartu dituzte kontuan: poltsak izen eta abizenarekin pertsonaliza daitezke.
 
Oinetako onen eta poltsa handien bila bazabiltza bisita ezazu Facebooken duten orria, eta ikusi sasoi honetarako eskaintza. Ekiteko, zure negozioa abian jartzeko, enpresa-ideia zehaztu eta negozio-plana egiteko, hori baldintza onetan finantzatzeko eta izapide guztietan laguntzeko norbaiten bila bazabiltza, merkatuan finkatu arte zurekin egongo dena… ez bilatu gehiago. Gaztenpresa da bilatzen ari zarena, LABORAL Kutxaren gizarte-ekintzaren parte den fundazioa.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?