Gizarte-ekintzaileak mundua aldatzen ari dira - Gaztenpresa

Gizarte-ekintzaileak mundua aldatzen ari dira

Eta guztiok izango bagenu mundua aldatzeko ahalmena? Tesi ausart hori defenditzen du Efecto dominó. Cómo el emprendimiento social propaga la innovación por todo el mundo liburuak (Empresa Activa argitaletxea, 2016). Lehen, gizarteari ekarpena egiteko modurik onena aktibista edo misiolari izatea zen, edo medikuntzan aritzea. Bervely Schwartz egileak dio gaur egun ekintzailetza dela gure arrastoa uzteko modurik zuzenenetako bat. Planeta osoko 18 adibide bildu eta aztertu ditu. Eta horietako bat Euskal Herrikoa da: Mondragon Team Academy.

Gaztenpresan ehunka laguni laguntzen diegu urtero negozio-ideiak abian jartzen. Lehen urratsetatik hasi eta enpresa sendotu arte laguntzen diegu. Ekimen horietako bakoitza, bere erara, ingurunearen beharrei erantzuten saiatzen da eta, sarritan konturatu gabe, hobetu egiten du. Hau da, mundua eraldatzen ari da. Bai ekintzailearen beraren familiarena, langile dituen horiena, bezeroena, hornitzaileena eta baita bizilagunena ere. Liburuan domino-efektua esaten zaio horri.

Gizarte-ekintzailetza zer den hobeto ulertze aldera, ezagutu dezagun lehenengo egilearen historia.

Bervely Schwartzek lanpostu ona zuen, berak “irabazi-asmoko sektore” esaten dion batean. Lagun batek pozarren kontatu zion Ashoka elkartean lan egiteko aurkeztu zuela bere burua. Lagunak lanpostu hori nahi zuen, zirkuitu korporatibotik atera eta soldata txikiagoa jasoko bazuen ere. Egilea jakinminez gelditu zen. Ez zekien zein elkarte zen hura. Informazioa bilatu zuen eta Ashoka gizarte-ekintzaileen munduko elkarterik handiena dela jakin zuen. Zertan zetzan?

Hilabete batzuk igarota, Ashoka elkartean lanpostu bat betetzeko hautagai gisa aurkeztu zuen bere burua. Bere lana utzi zuen, “lansaria nahiko ona” bazen ere, eta marketin globaleko lehendakariorde gisa sartu zen elkartera.

Eta zerk bultzatu zuen bere bizitzan horrelako aldaketa egitera? Ashoka mugimenduak ekintzaileei laguntzen die, sistema-aldaketak sortu eta etorkizuneko erronkei aurrea hartzen dieten proiektuak dituztenei. Kideen artean nabarmentzen dira, besteak beste, Kailash Satyarthi 2014ko Bakearen Nobel sariduna edota Jimmy Wales Wikipediaren sortzaileetakoa. Guztion onura norbere interesen aurretik jarrita ekitea da kontua. Gure gizartearen arazoen aurrean kexatze hutsetik haratago joatea. Egilearen esanetan, kexa beharrezko pausoa da, baina hasiera besterik ez da, irtenbidea eskaini behar da. Eta hori izan liteke gazteen prestakuntza hobetzea, urruneko tokietara argindarra eramatea, baztertutako taldeak gizarteratzea…

Mondragon Team Academy

Egileak liburuan aztertzen duen adibideetako bat Mondragon Team Academy da. Horrek ikasleak lehenengo egunetik ekintzaile diren ikaskuntza-eredu berria proposatzen du. Ariketa teorikoak egin beharrean, ikasleek enpresa bat sortzen dute eta hori errentagarri egiten saiatzen dira.

Javier Solanaren hitzaurrea du liburuak, eta ekintzaileak helburuetan asmo handikoak izatera bultzatu nahi ditu. Gizartea eraldatzeko ekiten da, ez bakarrik dirua egiteko. “Aukera falta ez da arazo bat, inolaz ere”, dio egileak. “Ekintza ausarten falta bai, ordea”.

Gaztenpresan argi dugu ekitea benetako erronka dela. Merkatua gero eta lehiakorragoa da. Mundua aldatu egin da. Beharrak ere bai. Nekeza da tokia hartzea. Horregatik, EAEko eta Nafarroako ekintzaileei laguntzen diegu. Lagun zaitzagun nahi baduzu, mundu honetan zure aztarna utz dezazun, gurekin harremanetan jar zaitezke. Zain gaituzu!

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?