Getxoko auto-zinema, amerikarren estiloari jarraiki - Gaztenpresa

Getxoko auto-zinema, amerikarren estiloari jarraiki

Autoz betetako zelaigune bat, pantaila erraldoi baten aurrean. Zinema aire zabalean. Grease edo beste film amerikarren bat gogoraraziko dizu beharbada. Egia esan, agerleku hori astero errepikatzen da Getxon, udalerriko bi gazteren ahaleginari eta adoreari esker: Fernando Soigne eta Jaime Castaños. Honako hau da Getxoko auto-zinemaren historia.
 
Gaztenpresa Bloga: Nola bururatu zitzaizuen auto-zinema bat egitea?
Getxoko auto-zinema: Fernandok Gijóngo auto-zinema ezagutzen zuen, duela 20 urte baino gehiago abian jarritako zerbitzua.  Haren jabearekin hitz egin eta Bizkaian antzeko zerbait ezartzea aukera ona izan zitekeela ikusi genuen.

 

G.B.: Zaila izan al zen aurrerapausoa ematea? Beste lanen bat alde batera utzi behar izan al zenuten?

G.A.: Biok langabezian geunden, hainbat urtez oso gauza desberdinetan lan egin ostean. Zentzu horretan, ez genion ezeri uko egin beharrik izan.
 
G.B.: Zein izan dira ekiteko prozesuan izan dituzuen oztopo nagusiak? Eta laguntza nagusiak?

G.A.: Finantziazioa lortzea eta administrazioko izapide guztiak bideratzea izan da korapilatsuena, batzuetan desesperagarria izan baitaiteke. Laguntzei dagokienez, prozesu osoan zehar Getxolanen eta Gaztenpresaren aldetik jaso dugun babesa izan ez bagenu, proiektua aurrera ateratzea oso zaila izango zatekeela esan behar dugu.
 
G.B.: Zer esango zeniokete ekitea pentsatzen ari den pertsona bati?
G.A.: Batez ere, enpresaren arrakasta-aukerei dagokienez errealista izan dadila. Horretarako ezinbestekoa da negozio-plan bat izatea; eta hura egingarria bada, berehala ekiteko esango nioke, gakoa lana dela ahaztu gabe.
 
G.B.: Zein da zuen helburua epe ertainera?
G.A.: Bizkaitarren artean ohiko aisialdi-plan bat izan dadila nahi dugu.

 

G.B.: Ekiteko leku ona al da Euskadi?
G.A.: Bai, inolako zalantzarik gabe. Argi dago gauzak beti hobetu daitezkeela, baina egia esan, gure ingurura so eginez gero, proiektu asko ateratzen dira aurrera. Zerbaitegatik izango da…
 
G.B.: Ba al duzue ekintzailetza arloko pertsona edo herrialde erreferenterik?

G.A.: Egia esan, ez. Behetik hasi den eta bere ahaleginarekin eta borrokarekin negozioa aurrera ateratzea lortu duen edonor, taberna bateko nahiz frankizia bateko jabea izan.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?