×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Corazón de león KIDS markan, kalitatea da bereizgarria

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Edurne Villanueva Sánchezek (Bilbo, 1984) 32 urte ditu, lizentzia Enpresa Zientzietan eta masterra Bankan. Baina, zenbakiez gain, beste grina bat zuen: moda. Eta zer egin zuen ekintzaile honek, Gaztenpresaren laguntzaz? Bada, grinak uztartu. Halaxe sortu zuen bere haur-modako marka, Corazón de león KIDS, % 100 hemen diseinatu eta fabrikatutako kalitateko arropa.

GAZTENPRESAREN BLOGA: Diseinatzailea zara, baina, horrez gain, prestakuntza handia duzu bankaren eta finantzen munduan. Diseinua al da zure bokazioa?

EDURNE VILLANUEVA SÁNCHEZ: Nire bizitzara Corazón de león KIDS heldu arte egindako karrera eta ikasketak neuk aukeratutakoak izan dira beti. Banekien zer gustatzen zitzaidan eta argi nuen prestakuntzarik onena hartu nahi nuela. Izugarri gustatu zaizkit beti zenbakien eta finantzen mundua. Nahiz eta lanean oso metodikoa izan, beste alderdi hori ere izan dut, sortzailea, bohemioa eta, zergatik ez, ameslaria. Horregatik, dantza izan da nire bizitzako alderdi bat hainbat urtetan, eta beste diziplina batzuk ere jorratu ditut, hala nola olioz pintatzea edo marraztea. Suposatzen dut, finantza-alderdia ez ezik, diseinua ere nire baitan izan dudala beti, harik eta, egun batean, horrek erabateko protagonismoa hartu zuen arte.

G. B. 2014an, zure haur-marka sortu zenuen. Ordura arte, bankan egiten zenuen lan. Zerk bultzatu zintuen pausu hori ematera?

E. V. S. Nire aita, Ricardo, 2013an hil zen. Une hura erabakigarria izan zen, nire bizitzak 180 graduko bira emateko. Nire proiektuarekin, Corazón de león KIDS markarekin, zerikusia izan dute aitak, familiak eta sortzeko eta haur txikiak janzteko dudan grinak. Haur-modaren mundu horretan, emakumezko diseinatzaile asko, ama direnean, helduentzako diseinutik haurrentzako diseinura pasatzen dira. Nire kasua harrigarria izan da askorentzat, ama izan gabe ere haur-moda diseinatzen nuelako. Aitortu behar dizut, pozez gainezka nagoela lau haizetara aldarrikatzeaz, aurten nire modelo zoragarriak jantzi ahal izango ditudala: bikiak, alajaina!

Batzuetan iruditzen zaigu guk geuk erabakitzen dugula bizitzan zer egin; baina, beste batzuetan, ekintzek eramaten gaituzte gu. Eta guk utzi egiten diegu eramaten. Beharbada, horixe gertatu zitzaidan niri. Koroa oso erakargarria zen niretzat. Bizitza zuen zerbaiti lotuta egon behar nuen, eta hazten ikustea, ziur aski, inoiz egin dudan gauzarik ederrena eta gogorrena da.

Ikasteko nahia

G. B. Gomendatuko al zenieke beste ekintzaile batzuei unibertsitatera joatea?

E. V. S. Prestakuntza oso lagungarria izan da, niretzat, proiektu honetan. Moda-diseinuko ikasle askok ez dute finantzen eta ekonomiaren alorreko prestakuntzarik. Niretzat, erraza da zenbakiak egitea, dela galdu-irabazien plan bat, faktura bat edo bilduma osatzen duten jantzien kostua kalkulatzea.

Egiaztatu dudanez, oso garrantzitsua da moda-diseinuko ikasleek finantzen eta ekonomiaren alorretako prestakuntza handitzea. Joan den ikasturtean, EHUko Moda Diseinuko Masterreko ikasleei hitzaldi bat ematera gonbidatu ninduten. Izan ere, sortu eta diseinatzeko orduan, alderdi hori nahiko baztertuta geratzen da. Halere, nire iritzian, produktuaren osagaietako bat da, eta, areago, garrantzitsuenetakoa dela esango nuke.

Baina, prestakuntza ez ezik, beste lagungarri batzuk ere izan ditut, alegia izaera ekintzaile, independente edo burugogorra (amak esango lukeen moduan) ere ondo etorri zait. Ikasten eta prestatzen jarraitzeko gogo handia izan dut beti. Halere, unibertsitatera joatea ez da ezinbesteko baldintza, nire iritzian. Baina ziur nago jarrera eta ikasteko gogoa ekintzailearen MUST HAVE bat direla.

Duela aste batzuk, Sarrikoko Fakultatean hitzaldi bat ematera gonbidatu ninduten, Merkataritza Komunikazioko irakasgaian. Arlo hori (2.0 marketinaz ari naiz) ikasgeletan ikas daitekeela azpimarratu nuen, baina oso gai aldakorra denez, urte batzuk igarotakoan ikasgeletatik kanpo prestatzen jarraitu beharko dutela. Orduan, galderara itzulita, nire ustez ez da beharrezkoa goi-mailako ikasketak egitea, baina bai prestakuntza jasotzea, nahiz ikastaroen bidez, nahiz karreraren bidez edo autodidakta izanez. Ikasi eta prestatu, horixe egin behar da.

G. B. Beste sektore askorekin gertatzen denez, haur-modaren sektorea oso lehiakorra da eta marka handiak dira nagusi. Nola ikusi zenuen zure lekutxoa bertan?

E. V. S. Lehia handia dago, eta zerbait berria asmatzen ez badugu eta errealistak ez bagara… Zer asma genezake, arrazoizko prezioan saldu eta merkaturatzeko? Produktua garatu nuenean, asko pentsatu nuen zer diseinatu nahi nuen seme-alabentzat. Eta hauxe erabaki nuen: kalitateko materialez egindako produktua (hau da, larruazalari kalte egiten ez dioten ehun eta tinduak erabiliz), Espainian egindakoa eta diseinu desberdinarekin egin nahi nuela. Eta nire orainean iraganaren zati bat izango zuena.

Egia esanda, mundu honetan ez dago errotulurik esanez: «Edurne, hauxe da zure lekua», edo beste hau esanez: «Edurne, zatoz hona eta lehen lana emango dizugu». Nork bere lekua bilatu behar du, bere lehen lana hori ote den aztertu… Tinko eta egindako hanka-sartzeen bidez ikasiz, proiektua finkatuz joaten da, lehen fruituak eman arte. Ez nuen inoiz pentsatu Corazón de león KIDS haur-modako markak dozena bat salmenta-puntu baino gehiagotan presentzia izango zuenik nazio-mailan, eta nazioarteko bi puntutan. Beharbada, hainbeste lan egin dut leku horren bila, non oraindik ez naizen ohartu lortzen ari naizenaz.

G. B. Saltzen dituzun jantzi guztiak made in Spain dira. Kalitatearekin bereiztea al da gakoa?

E. V. S. Jantziak Espinian egitea,hori jarrera bat da, argi eta garbi, eta egia esan, baita beharra ere. Esan nahi dut ezinezkoa izango zela merkatura atera nuen 500 jantziz osatutako lehen bilduma atzerrian egitea: Portugalen, Marokon edo Txinan. Herrialde horietan erabili ohi diren kopuru minimoak askoz handiagoak dira nire egungo produkzioa baino. Bestalde, hazten jarraitzeaz pentsatzen dudanean, neure buruari galtzen diot ea, produkzioa kanpora bidaliko banu, hain kontrolpean eta nahi dudan kalitatearekin izango nukeen.

Salmenta-bideak

G. B. Online denda bat duzu eta penintsulan sakabanatutako hainbat puntutan saltzen duzu. Zer alde dago bi salmenta-bideen artean? Zer eskaintzen dizu bakoitzak?

E. V. S. Bi dira salmenta-bideak: bezero partikularra eta denda. Ekonomiari buruzko liburu batean desberdintasun hau aurkituko genuke: bezero partikularrak ehunekorik txikiena eragiten du nire fakturazioan, eta, aldi berean, irabazi-marjinarik handiena ematen dit produktuko; dendak, berriz, fakturazioaren ehunekorik handiena eragiten du, eta, aldi berean, irabazi-marjinarik txikiena produktuko.

Dendak agerikotasuna ematen dit kalean: nire markaren erakusleihoa da. Bezeroak, berriz, bestelako agerikotasuna ematen dit, ahotik ahorakoa, harreman hurbilagoa sortuz.

Online orrialdea, bloga eta sare sozialak funtsezkoak dira, bai denda fisikoari bai bezero partikularrari edukia emateko. Online erakusleihoak dira, ikusi, kontsultatu eta transmititzeko. Horiek ondo zaintzen saiatzen gara, eta pixkanaka hobekuntzak ari gara egiten. Gaur egun pertsona bat dut praktiketan, marketinarekin laguntzeko.

G. B.: Nola heldu zinen Gaztenpresara?

E. V. S. Hasieran, nire negozio-plana Bultz-lan Consulting enpresarekin garatzeko asmoa nuen, eta enpresa horrek elkarlanean jarduten du Gaztenpresarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin. Bultz-lani esker, Gaztenpresako mentoring programan sartu nintzen. Beraz, era batera edo bestera, beti egon naiz harremanetan Gaztenpresarekin.

G. B. Eta gomendatuko zenieke Gaztenpresa beste ekintzaile batzuei?
E. V. S. Jakina. Nire ustez, garrantzi handikoa da jarraitu beharreko bidea ezagutzen duten eta urrats guztietan laguntzen dizuten pertsonen babesa izatea, batez ere, negozioaren martxa eta bilakaera ikusteko ikerketa eta azterketa egiteari dagokienez.

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Marzo 4, 2024
La digitalización es la asignatura pendiente de muchos negocios de a pie. Por ello, hoy contamos con Cristina Terán, periodista y consultora en marketing digital.   Gaztenpresa: Cuando emprendes, parece que tienes que saberlo todo. Y muchas veces, yo me puedo identificar o puedo sentirme bien y cómoda con herramientas tecnológicas como puede ser la...
Febrero 8, 2024
GAZENPRESA: Inma, antes, fuera de micros, comentábamos que es importante descubrir que emprender no es algo trivial. Y hacías un símil que me parece muy interesante. ¿Nos lo cuentas? INMA RAMOS: Nosotras llevamos 30 años trabajando con personas que emprenden. Y muchas veces, cuando la persona emprende, es la primera vez que lo hace. Con...
Enero 15, 2024
Simon Zineck decía que el emprendimiento no es una carrera, es un viaje que nunca termina. En este viaje tenemos que llevar la mochila llena de muchas herramientas y una fundamental es la salud financiera. Arrancamos esta serie de charlas con Iñaki Ruiz de Balugera, que ha dedicado toda su carrera profesional a asesorar a...
Diciembre 13, 2023
Hablamos con Patxi Vizcaíno, que junto a Imanol Lecuona e Iñigo Gracia, han puesto en marcha Vaprest, una empresa guipuzcoana dedicada a la instalación, reparación y mantenimiento de aparatos a presión para todo tipo de sectores, desde acerías y fundiciones hasta fábricas alimentarias, pasando por hospitales, lavanderías, etc. ¿Cómo os decidisteis Imanol, Iñigo y tú...
Diciembre 4, 2023
Junto con a Beatriz Ramos y Tzibi Juaristie, Eukene Arana ha puesto en marcha una cooperativa sin ánimo de lucro que ayuda a entidades públicas y privadas a proteger, prevenir y conseguir el buen trato a la infancia y la adolescencia. Nos lo cuenta en esta entrevista. Para conoceros un poco mejor, ¿nos puedes explicar...
Noviembre 10, 2023
Hoy hablamos con Sheila Rubia, una emprendedora que, junto con su pareja, Emilio Cabrera, ha puesto en marcha en Pamplona un negocio de cocina casera para llevar. Su establecimiento se llama Pollos Asados La Abuela y, en esta entrevista, nos explica el origen de este proyecto y cómo le ha ayudado Gaztenpresa a convertirlo en...