Zure negozioa sendotzeko webinar eta tutoretza digital berriak - Gaztenpresa

Zure negozioa sendotzeko webinar eta tutoretza digital berriak

Gaztenpresaren Sendotze Programaren barnean, hainbat webinar diseinatu ditugu zure negozioaren digitalizazioan eta altxortegiaren gestioan laguntzeko helburuarekin. Bost webinar izango dira, ordubeteko iraupenekoak eta gai osagarriei buruzkoak, eta banaka edo guztiak egin ahal izango dira. Gainera, Gaztenpresaren aholkularitza jasotzen duten eta webinar hauetakoren bat egiten duten negozioek bi tutoretza digital pertsonalizatu egin ahal izango dituzte, 45 minutukoa bakoitza. Horietan, webinarretan ikasitakoa zure egunerokotasunean ezartzen lagunduko dizu aditu batek.

Webinarren gaiak

Zure sare sozialetako estrategiaren diseinua

Edukien estrategiarik gabe, egunero inprobisatu beharko dituzu zure argitalpenak. Seguruenik ez duzu eskuratuko lor zenezakeen ikusgarritasun guztia; seguruenik ez zara iritsiko jende egokiarengana eta ezin izango duzu baloratu zure helburuetan aurrera egiten ari zaren ala ere. Estrategia bat zehazteak zure lana hobeto antolatzea ahalbidetuko dizu; egiten dituzun ekintzen eta zure negozio-helburuen arteko harremanaren ikuspegi argia izateko aukera emango dizu eta sare sozialetan inbertitzen dituzun denbora eta dirua errentagarriak diren ala ez neurtu ahal izango duzu.

  • Iraupena: ordubete.
  • Formatua: online, Zoom bidez.
  • Materiala: PDF formatuan emango da, saioa amaitzean.
  • Webinar-emailea: No te pierdas en las redes
  • Eguna: urriak 19.
  • Izen-ematea: itxita dago.

Sare sozialak eta bezeroarentzako arreta gestionatzeko tresnak

Tresna batzuek hobeto antolatzen lagun diezagukete, baita gure sare sozialak gestionatzera bideratzen ditugun denbora eta lana optimizatzen ere. Webinar honetan, tresna jakin batzuek eskaintzen dizkiguten aukerak ikusiko ditugu. Tresna horiei esker, ikus-entzunezko edukiak hobeto sortu (Canva, Snaapseed…), edukiak programatu (Hootsuite, Facebook Creator Studio, Planoly…) eta bezeroarentzako arreta gestionatu (WhatsApp Business, Mailchimp eta abar) ahal izango ditugu.

  • Iraupena: ordubete.
  • Formatua: online, Zoom bidez.
  • Materiala: PDF formatuan emango da, saioa amaitzean.
  • Webinar-emailea: No te pierdas en las redes
  • Eguna: azaroak 2.
  • Izen-ematea: itxita dago.

Publizitatea sare sozialetan

Sare sozialak bezeroak erakartzeko bide garrantzitsua badira, publizitatean inbertitzea pentsatu behar duzu. Webinar honetan, publizitate-plataformek sare sozialetan eskaintzen dizkiguten aukera guztiak aztertuko ditugu, bereziki indartsuenak: Facebook eta Instagram. Eskaintzen dizkiguten segmentazio-aukerak aztertuko ditugu, baita gure negoziorako benetan interesgarriak diren audientziak sortzen lagun diezaguketen konfigurazioak ere, eta gure iragarkiak sortzeko eta emaitzak neurtzeko gakoak ikusiko ditugu.

  • Iraupena: ordubete.
  • Formatua: online, Zoom bidez.
  • Materiala: PDF formatuan emango da, saioa amaitzean.
  • Webinar-emailea: No te pierdas en las redes
  • Eguna: azaroak 16.
  • Izen-ematea

Interneteko gure salmenta-orriaren alderdi garrantzitsuak

Online saltzea pentsatzen ari bazara, edo duela gutxi egitera animatu bazara, oso garrantzitsua da zure webgunea ondo planteatuta izatea (zure aurkezpena, zure produktu edo zerbitzuen aurkezpena…). Gainera, sare sozialak erabili beharko dituzu zure online dendari ikusgarritasuna emateko eta bezeroak erakartzeko. Webinar honetan, zure online denda behar bezala planteatzeko eta hura sare sozialetan sustatzeko jarraibideak emango dizkizugu.

  • Iraupena: ordubete.
  • Formatua: online, Zoom bidez.
  • Materiala: PDF formatuan emango da, saioa amaitzean.
  • Webinar-emailea: No te pierdas en las redes
  • Eguna: azaroak 30.
  • Izen-ematea

Berreraiki zure altxortegia

Lantegi honetan, tresna sinple bat jarriko dugu zuen eskura, zuen altxortegia kontrolatu eta planifikatu ahal izateko. Ahalik eta modurik praktikoenean egiteko, adibide praktikoak erabiliko ditugu, eta gero, CashBox gestio-tresnaren bidez simulatuko ditugu. Zure altxortegia gestionatzen lagunduko dizun tresna bizi, intuitibo eta erraz bat da. Gainera, eguneroko zergak modu automatikoan nola jasotzen diren ikusiko dugu.

  • Iraupena: ordubete.
  • Formatua: online, Zoom bidez.
  • Webinar-emailea: Finbox
  • Materiala: PDF formatuan emango da, saioa amaitzean.
  • Eguna: abenduak 14.
  • Izen-ematea

 

Zure negozioarekin laguntza behar baduzu, Gaztenpresan behar duzun guztia eskainiko dizugu, zure enpresa merkatuko egoera berrietara egokitu ahal izateko.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Harpidetu blogean

Idatzi zure helbide elektronikoa, sarrera berrien jakinarazpenak jasotzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?