Ekin aurretik, erantzun 4 galdera hauei - Gaztenpresa

Ekin aurretik, erantzun 4 galdera hauei

4 preguntas

Zer da ezinbestekoa nolabaiteko arrakasta-bermeekin ekin ahal izateko? Prestakuntza egokia eta, batez ere, dedikazio handia behar direla esango genuke: ekiteko asmoa duzun sektorea dena dela, bertan moldatzeko prest egon behar duzu, baita zure negozioa aurrera ateratzeko denbora inbertitzeko ere.

Baina bada bere enpresa-ibilbidean zehar uneren batean edo bestean mundu guztiak behar izan duen zerbait: laguntza.

Ekitean, oso konplexua den mundu batean sartzen gara, eta ia denetik jakin behar izaten da. Gure sektorearen inguruko ezagutzak izan behar ditugu, baina baita kontabilitateari, marketinari, teknologia berriei eta abarrei buruzko nozio batzuk ere. Batzuetan, nobelagileen orri zuriaren sindromearekin bezala gertatzen da: funtzionatzen hasteko prest dugu dena, baina bezeroak falta zaizkigu.

Lau galdera hauen bitartez, berehala ekiteko prest zauden edo, zure enpresa-abenturari ekin aurretik, Gaztenpresatik laguntza eman diezazukegun jakingo duzu.

  • Ziurgabetasuna jasan dezakezu? Zalantza handienetako bat alderdi ekonomikoarekin dago lotuta, haren araberakoa izango baita zure negozioaren arrakasta edo porrota. Negozio-plan on bati esker, enpresa bat sortzearen ondorio guztiak ezagutu eta ziurgabetasun hori murriztu ahal izango duzu. Haren emaitzek negozioaren arrakasta-aukeren ideia bat emango dizute, eta haren ahultasunak eta indarrak hautematen lagunduko dizute. Gaztenpresak negozio-plan hori prestatzen lagunduko dizu, eta ekintzailetzaren bide horretan lagunduko dizu, oso modu sinplean. Gainera, fundazioaren eskutik finantziazio-aukera eta diru-laguntza guztiak aztertzen badituzu, martxan jartzen lagunduko dizuten zume guztiak izango dituzu.
  • Arriskuak zeureganatzeko prest zaude? Pertsona ekintzaile guztiek arrisku batzuei aurre egiten diete beren negozioa martxan jartzea erabakitzen dutenean. Garrantzitsuenen artean, honako hauek ditugu:
  • Finantziaziorik eza.
  • Izaera juridiko eta teknikoko gaien ezjakintasuna.
  • Merkatuaren jokabidea.

Finantziazio-bide berriak aurkitzeko, Gaztenpresak EIF finantzaketa-lerroak jartzen ditu zure eskura, Europako Inbertsioen Bankuaren eta Laboral Kutxaren artean sinatutako hitzarmenen fruitu, betiere sortzen edo sendotzen ari diren negozioei ekonomikoki laguntzeko helburuarekin.

Eta prestakuntza-arloko laguntza behar baduzu, Gaztenpresak aholkularitza-zerbitzu bat eta zenbait prestakuntza-programa ditu zure negozioa segurtasun handiagoarekin finkatu ahal izateko.

  • Kontaktuak egiteko gaitasuna duzu? Ez dago bezerorik gabeko negoziorik. Horregatik, honako hau adierazi zuen Peter Ferdinand Drueker enpresa-guruak: «enpresa baten funtzioa bezeroak sortzea da». Oraindik zure funtzio komertziala garatu ez baduzu, zure burua ezagutzera emateko ahalegina egin behar duzu.
  • Parte hartu zure sektoreko azoketan eta ekitaldietan, zure bezero potentzialengana iristeko erakustoki ezin hobea eta networkingerako aukera ona baitira.
  • Aprobetxatu sare sozial profesionalen abantailak eta Gaztenpresaren LinkedIn komunitatearen gisako foroak. Izan ere, zure negozioaren ikusgaitasuna handitu eta kontaktuen sarearekin lotura komertziala izan dezakezu.
  • Lidergo-dohainak dituzu? Konfiantza eta, batez ere, lidergoa arrakastaren sinonimo dira, baina ez dira lortzen errazak. Beti esan izan da lidergoak sortzetiko zenbait ezaugarri pertsonal ekartzen dituela berekin, baina gaur egun hori ez da nahikoa: horiek lantzeko eta garatzeko gai izan behar da. Lidergoa ez da aukeratutako gutxi batzuek bakarrik duten aura bat: prestakuntzarekin eta erreferenteekin lortzen da. Horregatik, oso garrantzitsua da Gaztenpresaren mentoring tailerrak aprobetxatzea, horietan akonpainamendu pertsonalizatua lortu ahal izango baituzu esperientzia duten beste profesional batzuen aldetik.

Gogoratu ekintzailetza oso bide konplexua dela eta, zure gaitasun, prestakuntza eta baliabideez gain, Gaztenpresara jo dezakezula zure negozioa martxan jarri eta sendotzeko behar duzun laguntza jasotzera. Zain izango gaituzu.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Harpidetu blogean

Idatzi zure helbide elektronikoa, sarrera berrien jakinarazpenak jasotzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?