×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Zer dira kanbio-letrak?

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Ekintzaileek kanbio-letrei buruz jakin behar duten guztia. Informazio gehiago nahi baduzu, etorri Gaztenpresaren Euskadiko eta Nafarroako bulegoetara.

 

Kanbio-letrak merkataritza-dokumentuak dira, eta haien bitartez, pertsona batek (igorleak) diru-kopuru jakin bat ordaintzeko agintzen dio beste pertsona bati (igorriari), egun edo epemuga jakin batean. Kanbio-letrak Estatuak jaulkitako inprimaki ofizialean edo tinbrean igorri behar dira. Tinbre hori erostean, egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga ordaintzen da, eta beraz, formaltasuna ematen zaio kanbio-letran adierazitako ordainketa-betebeharrari.

 

Kanbio-letra igorleari ordaindu dakioke, edo hirugarren pertsona bati (letraren edukitzaileari), igorleak kanbio-letra transmititu edo endosatu badio.

 

Zeinek hartzen dute parte kanbio-letra batean?

 

Hortaz, kanbio-letra baten jaulkipenean eta zirkulazioan, alderdi hauek hartzen dute parte:

1)      Igorlea, zorraren hartzekoduna da. Kanbio-letra igortzen du, zordunak edo igorriak onartu eta zorraren zenbatekoa ordain dezan.

2)      Igorria, hots, zorduna. Kanbio-letra ordaindu behar du, hartan adierazitako datan edo epemugan. Zordunak igorlearen kanbio-letra onar dezake ala ez, eta onartzen badu, kanbio-letraren zenbatekoa ordaindu behar du.

3)      Kanbio-letraren hartzailea edo edukitzailea. Kanbio-letra eskuetan duen pertsona da, eta hari ordaindu behar zaio. Letra hirugarren bati transferitu edo endosa dakioke, eta beraz, hark izango luke kanbio-letra kobratzeko eskubidea.

4)      Abal-emailea, zorra ordaintzen dela bermatzen duena; izan ere, igorriarekin batera, kanbio-letra ordaintzearen erantzukizuna hartzen du bere gain. Dena den, igorriak ez badu letra onartzen, abal-emaileak ez du ordaintzearen erantzukizuna hartzen. Igorriak letra onartu baina ez badu ordaintzen, ordainketa-faltagatiko protestoa egitean, abal-emailearen kontrako akzioak egin ahal izango dira. Abal-emaileak kanbio-letra ordaintzen badu, igorriari edo zordunari eskatu ahal izango dio ordaindutako zenbatekoa itzultzeko.

 

Zer da kanbio-letraren onarpena?

 

Kanbio-letraren onarpena igorriaren edo zordunaren aitorpena da eta kanbio-letran azaltzen da; aitorpen horren bidez, igorriak onartzen du letra eskuetan duenari epemugan ordaintzeko betebeharra.

 

Aitorpen hori egiteko, kanbio-letran sinatu behar du igorriak; horren ondorioz, onartzaile bihurtzen da, eta beraz, obligaziodun nagusi eta zuzena da. Kanbio-letra onartu ezean, igorriak ez du haren zenbatekoa ordaindu behar, baina erreklamazioa egin dakioke epaitegian, letra ez onartzeagatik. Igorriak ez badu ordaintzen, letraren edukitzaileak (igorlearengandik jaso duenak) letra ordaintzeko eska diezaioke igorriari.

 

Zer da kanbio-letra baten endosua?

 

Igorleak kanbio-letraren kobrantza-eskubideak beste pertsona bati transmititzen badizkio, kanbio-letran adierazi behar du, eta adierazpen hori endosua da. Endosuaren bidez, beste pertsona da letraren onuraduna.

 

Kanbio-letrak zenbait aldiz transmiti daitezke endosu bidez, betiere, kanbio-letretan klausula ez-endosagarria sartzen ez bada. Halaber, kanbio-letra endosatzen duenak letra onartu eta ordainduko dela bermatzen die ondoren hartzen dutenei, eta ezinbestekoa da hark sinatzea, endosua eraginkorra izan dadin. Dena den, kanbio-letran bermerik gabeko klausula sartzen bada, berme hori alde batera utz daiteke.

 

Zer da protesto notariala kanbio-letra batean?

 

Notario aurrean egiten den egintza bat da, eta kanbio-letra onartu edo ordaindu ez dela egiaztatzeko balio du. Protesto notariala letraren epemugaren ondorengo 5 egunetan egin behar da.

 

Protestoan, notarioak akta egiten du, eta igorriari jakinarazten dio kanbio-letrarekiko protestoa egin dela eta 2 egun baliodun dituela, bai letra notarioaren aurrean ordaintzeko, bai egokitzat hartzen dituen alegazioak egiteko.

 

Epe hori igaro eta igorriak letra ordaintzen ez badu, notarioak letra, protesto-akta eta igorriaren alegazioak (baldin eta egin baditu) emango dizkio edukitzaileari, igorriaren kontra lege-akzioak egin ditzan.

 

Kanbio-letran protestorik gabeko klausula sartuz gero, kanbio-letraren ordainketa eskatzeko protesto-beharra kendu egin daiteke.

 

Kanbio-letra ez ordaintzeagatik egin daitezken akzio judizialak: kanbio-judizioa

 

Letra ez ordaintzeagatik demanda bat jartzeko, epe barruan egin behar da. Horrenbestez, zenbait suposizio bereizi behar dira, ordainketa nork eskatzen duen eta nori eskatzen dion:

 

  • Kanbio-letraren onartzailearen kontrako akzioak epemugaren egunetik hiru urtera preskribatzen dira.
  • Edukitzaileak endosatzaileen eta igorlearen aurka egiten dituen akzioak urtebetera preskribatzen dira, protesto-datan edo, letran protestorik gabeko klausula sartu bazen, epemugan kontatzen hasita.
  • Endosatzaile batzuek beste batzuen eta igorlearen kontra egiten dituzten akzioak 6 hilabetera preskribatzen dira.

 

Kanbio-letra baten zordunaren kontrako akzioari hasiera emateko, demanda bat aurkeztu behar da letra ordaindu behar duenaren helbideari dagokion Lehen Auzialdiko Epaitegian. Abokatuak eta prokuradoreak sinatu behar dute demanda hori. Prozedura hori kanbio-judizioa da eta prozedura monitorioaren desberdina da; garestiagoa bada ere, prozesu azkarragoa eta errazagoa da, zorrari buruz ez baita eztabaidatzen (eta prozedura monitorioan, berriz, bai).

 

Demanda horrekin batera, kobratu nahi den kanbio-letra erantsi behar da, eta zordunaren ondasunen aurreneurrizko bahitura eska daiteke.

 

Bestelako izapideen beharrik gabe, epaileak 10 eguneko epean ordaintzeko eskatuko dio zordunari, eta dagokionean, zordunaren aurreneurrizko bahitura agindu ahal izango du. Bahitura zorraren zenbatekoa eta, zordunak ordaintzen ez badu, sor daitezkeen berandutze-interesak, gastuak eta kostuak estaltzeko behar adinakoa izango da.

 

Zordunak, bere aldetik, bi aukera ditu: alde batetik, eskatzen zaion zenbatekoa ordaintzea, eta kasu horretan, prozeduran sortutako kostuak bere gain hartu beharko ditu; eta beste batetik, ordaintzeko errekerimenduaren aurka egitea, eta hortaz, horretarako arrazoiak eman beharko ditu (letra ordainduta dago dagoeneko, ez da baliozkoa, ordainketa eskatzeko epea amaitu egin da, sinadura ez da benetakoa, etab.).

 

Ezarritako epean (5 edo 10 egun, alegatzen diren suposizioen arabera) demandatuak ez badu aurka egiten, haren ondasunak bahituko dira, zorra, interesak eta kostuak estaltzeko behar den zenbatekoan.

 

Demandatuak aurka egiten badu, auzi-jartzaileari jakinaraziko zaio haren idazkia, eta epaileak bista batera deituko ditu alderdiak. Bista horretara, alderdi bakoitzak bere argudioak defendatzeko frogak eraman beharko ditu. Zorduna ez bada bistan agertzen, aurka egiteari utzi diola ulertuko da, eta haren ondasunak bahituko dira. Hartzekoduna ez bada bistan agertzen, epaileak zordunaren aurkakotzari buruzko iritzia emango du hartzekodunari entzun gabe, eta epaia emango du.

 

Fakturak ordaintzeko gerorapenei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, Gaztenpresako taldeak aholku emango dizu atseginez. Etor zaitez Bilboko, Donostiako edo Gasteizko bulegoetara.

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Abril 19, 2024
Lo más difícil de poner en marcha un nuevo negocio no es tener la idea de lo que se quiere montar, sino bajarla a tierra y analizar si esa idea que ronda tu cabeza puede convertirse en un negocio real que, además, sea viable y rentable. Una herramienta que te puede resultar muy útil en...
Abril 12, 2024
Un buen plan de negocio es el primer paso para el éxito empresarial. GAZTENPRESA: ¿Para qué dirías que es importante un plan de negocio? AMAIA MAZÓN: Cuando empiezas a materializar la idea, hay que ser consciente de si para esa idea realmente vas a necesitar un local, vas a necesitar socios, si vas a necesitar...
Marzo 4, 2024
La digitalización es la asignatura pendiente de muchos negocios de a pie. Por ello, hoy contamos con Cristina Terán, periodista y consultora en marketing digital.   Gaztenpresa: Cuando emprendes, parece que tienes que saberlo todo. Y muchas veces, yo me puedo identificar o puedo sentirme bien y cómoda con herramientas tecnológicas como puede ser la...
Febrero 8, 2024
GAZENPRESA: Inma, antes, fuera de micros, comentábamos que es importante descubrir que emprender no es algo trivial. Y hacías un símil que me parece muy interesante. ¿Nos lo cuentas? INMA RAMOS: Nosotras llevamos 30 años trabajando con personas que emprenden. Y muchas veces, cuando la persona emprende, es la primera vez que lo hace. Con...
Enero 15, 2024
Simon Zineck decía que el emprendimiento no es una carrera, es un viaje que nunca termina. En este viaje tenemos que llevar la mochila llena de muchas herramientas y una fundamental es la salud financiera. Arrancamos esta serie de charlas con Iñaki Ruiz de Balugera, que ha dedicado toda su carrera profesional a asesorar a...
Diciembre 13, 2023
Hablamos con Patxi Vizcaíno, que junto a Imanol Lecuona e Iñigo Gracia, han puesto en marcha Vaprest, una empresa guipuzcoana dedicada a la instalación, reparación y mantenimiento de aparatos a presión para todo tipo de sectores, desde acerías y fundiciones hasta fábricas alimentarias, pasando por hospitales, lavanderías, etc. ¿Cómo os decidisteis Imanol, Iñigo y tú...