Zer da Oinarri SGR? - Gaztenpresa

Zer da Oinarri SGR?

Oinarri Sociedad de Garantía para la Economía Social, SGR mutua izaerako finantza-erakundea da, eta haren eginkizuna da enpresa bazkideei abalak eskaintzea, lehentasunezko finantzaketa eskuratzen eta euren finantzaketa-egitura hobetzen laguntzeko.

Oinarri 1996. urtean eratu zen, Euskadiko Kooperatiben Federazioaren eta Euskadiko Lan Sozietateen Elkartearen ekimenez. Estatuan Elkarrekiko Berme-baltzu nagusietako bat da bolumenari dagokionez (65 MM € 2011n eta ia 3.000 bazkide).

Oinarrik hitzarmenak ditu Laboral Kutxarekin eta beste finantza-erakunde batzuekin, eta horien bidez mailegu-formatuko finantzaketa-lerroak eskaintzen ditu baldintza oso onuragarriekin (Euribor + % 3ko interes-tasa eta % 0,5eko irekiera-komisioa). Gainera, Berregituraketarako Maileguen lerroa eskaintzen du, krisialdiaren ondorioz ordaintzeko ahalmena murriztu zaiela-eta finantzaketa-egitura ez-egokia duten enpresek Balantzeko Pasiboa berregituratzeko aukera izan dezaten. Kasu horretan diferentziala + % 3,5ekoa da.

Oinarrik, gutxienez 5 urtez abian diren denda, tailer eta abarrentzako Kreditu Kontua du. Kreditu Kontuaren finantzaketa-preziorik txikiena Euribor + % 2,5ekoa da, eta % 0,25eko hobaria eskaintzen zaie abalaren komisioan Oinarriren bazkide-babesle diren sektore-elkarteekin lotura duten autonomo edo dendariei.

Halaber, Oinarrik akordio bana adostu du Arabako Foru Aldundiarekin eta Hazilur fondoarekin, enpresei hainbat xedetarako finantzaketa errazte aldera. Arabako Foru Aldundiarekin sinatutako hitzarmenaren kasuan, hainbat lerro jarri dira abian honako xede hauetarako: Ekintzailetza, Green proiektuak, Aliantza estrategikoak, Nazioartekotzea, Lehiakortasuna hobetzea, Pasiboak berregituratzea eta Enpresetan eta Birmoldaketa-proiektuetan parte hartzea. Hazilurrekin (Elikadura Sektorerako Euskal Fondoa), berriz, inbertsio-, likidezia- eta birfinantzatze-eragiketetarako lerroak adostu dira.

Harremanetarako:

Araban (bulego nagusia): Arabako Teknologi Parkeko E-3 eraikina, Miñao, 01510 Gasteiz araba@oinarri.es Tel 945 298 280

Bizkaian: Granada eraikina, Kale Nagusia 38, 8. eskuina, 48009 Bilbo bizkaia@oinarri.es Tel 944 24 87 08

Gipuzkoan: Idiakez kalea 13, 1. solairua, 6. bulegoa, 20004 Donostia gipuzkoa@oinarri.es Tel 943 44 06 66

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?