Nola funtzionatzen du datafonoak? Zer da datafono mugikorra? - Gaztenpresa

Nola funtzionatzen du datafonoak? Zer da datafono mugikorra?

Datafonoa merkataritza-establezimenduetan edo dendetan instalatzen den gailua da, bezeroei kreditu- edo zordunketa-txartelaren bidez kobratzeko erabiltzen dena (telefono-saretik edo IPa erabiliz GSM, GPRS, Wi-Fi, eta abarren bidez). Normalean, denda bakoitzak bere bankuak emandako datafonoa izaten du. Laboral Kutxarekin lan egiten baduzu, haren sukurtsaletan eska dezakezu.

Datafonoek, orokorrean TPV ere esaten dietenek, teklatua dute, inprimagailu txiki bat, txartelen banda magnetikoen irakurgailua, txipa eta salmenta-eragiketa eta komunikazio-protokoloa gestionatzeko softwarea. Telefono-bidezko datuen transmisio-zerbitzua erabili ohi dute.

 

Datafonoa erabiltzearen abantailak

Datafonoaren abantaila nagusia erosotasuna da, izan ere, sistema horrekin finantza-erakundeak zuzenean ordaintzen du txartelekin egindako salmenten zenbatekoa. Bestalde, datafonoak segurtasuna eskaintzen digu, dendan diru gutxiago izatean lapurreta-arriskua ere txikiagoa delako. Azkenik, datafonoak zerbitzu hobea ematen digu, bezeroek euren txartelek eskaintzen dituzten abantailak erabil baititzakete: ez dute eskudirurik gainean eraman behar, erosketak gerora ordaintzea edo kreditu-bidez erostea aukera dezakete, eta abar.

Kontuan izan behar da Espainian 75 milioi txartel baino gehiago daudela indarrean, eta ordainketa-mekanismo hori erabilita 2.000 milioi eragiketa baino gehiago egiten direla.
Datafono mugikorrak

Saltokietan eta enpresetan 1,5 milioi datafono baino gehiago daude instalatuta. Horien artean, azken aldian, haririk gabeko datafonoak eta datafono mugikorrak edo GPRSak nagusitu dira. Azken horiek ez dira telefono finkoaren lineara konektatzen. Halaber, telefonia mugikorreko operadore baten SIM txartel bat sartuta dute, eta telefono mugikorrak bezala konektatzen dira, kobratzeko datuen kudeaketa egin nahi denean.
Horrela, datafono tradizionalek duten eragozpen nagusia gainditu egiten da: horiek telefono finkoko lineara konektatuta egon ohi dira. Eragiketa bat egiten denean, bankuko zerbitzariarekin harremanetan jartzeko datafonoak dei bat egiten du. Dei horrek zeharkako bi efektu ditu: komunikazio hori egiterakoan ezin da ez deirik egin ez jaso (eta telefonoz hitz egiten ari bazara ezin duzu datafonorik erabili). Gainera, konexio horiek saltokiak ordaintzen ditu. Horretaz gain, datafono mugikorrek datafono tradizionalen mugikortasun urria gainditzeko aukera eskaintzen dute. Datafono tradizionalak kable bitartez konektatzen direnez, ezin dira bezeroarengana hurbildu. Ondorioz, negozio batzuetan, kreditu-txartela bistatik galtzen zuen bezeroak.
Datafono mugikorrak, berriz, oso baliagarriak dira, bezeroari dagoen lekuan era erosoan kobratzeko. Esaterako, salmenta ibiltarietan, azoketan, terrazetan… kobratzeko, eta bezeroaren etxean laguntza teknikoko zerbitzua kobratzeko.

Gogorarazi nahi dizugu, negozioa abian jartzeko asmoa baduzu, Gaztenpresatik negozio-plana lantzen lagun zaitzakegula, eta eman beharreko pauso guztietan gure aholkuak jaso ditzakezula. Informazio gehiago nahi baduzu, gure web-orriaren bidez jar zaitezke gurekin harremanetan.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?