Nola finantzatu negozio bat arriskurik txikienarekin - Gaztenpresa

Nola finantzatu negozio bat arriskurik txikienarekin

Finantzaketa. Beldurra eragin dezakeen hitza. Autonomoa edo enpresari txikia bazara batez ere. Proiektu ekintzaile baten hasieran ez dugu finantza-alorreko betebeharrekin kargatu nahi izaten, baina likidezia behar izaten dugu aldi berean. Zer egin dezakezu? Mikro-kredituak interesgarriak irudituko zaizkizu. Zergatik azalduko dizugu.
 
Izenak berak dioen moduan, mikro dira, horien zenbatekoa dela eta. Dena den, gutxiago gehiago izaten da askotan. Bost, hamar edo hamabost mila euro oso erabilgarriak izan daitezke, jakina, ekintzailetza-prozesu baten hasierako faseetan. Batzuetan behar izaten dugun hasierako bultzada hori izan daiteke.
 
Gaztenpresa Fundazioan badakigu hori, eta horregatik, 25.000 eurorainoko mikro-kredituak eskaintzen ditugu negozioak sortzen eta finkatzen laguntzeko. Autonomoa bazara, enpresa txiki eta ertain bat baduzu, edo ekintzailetza-proiektu batean pentsatzen ari bazara, mota horretako finantziazioa oso lagungarria izan dakizuke. Dagoeneko aurrerapauso hori eman duten profesional arrakastatsuen talde handi batean sartuko zara. Izan ere, Gaztenpresak 2015ean emandako kreditu guztien % 65 mota horretako finantzaketara bideratuta egon da.
 
Kantitate baxukoak direnez, mikro-kredituak oso erabilgarriak izaten dira, baina badute beste abantaila bat: ez dute hipoteka-bermerik edo abal-emaile gehigarririk behar. Horrenbestez, ez duzu etxea edo zure gurasoen ekonomia arriskuan jarriko. Baimendutako berme bakarra mailegatzaileena da.

 

Esperientziaren abala

Seguruenik ez duzu diru-maileguak eskatzeko ohiturarik izango, eta arreta handiz ibiliko zara. Normala da. Hala, dirua mailegatzen duena ezinbesteko alderdia bihurtzen da. Horregatik, Gaztenpresan eskaintzen ditugun mikro-kredituek ibilbide sendoa dutela jakin behar duzu, eta hala bermatzen dute sektoreko erreferentziazko erakunde europarrekin egindako lankidetzek.
 

Horren adibide dugu, esate baterako, Europako Inbertsio Funtsak (EIF) eta Laboral Kutxak 2015eko urrian Bruselan sinatu zuten hitzarmena. Haren bitartez, mikro-kredituen Europako berme-lerrorik handiena sortu zen. Sinadura horri esker 75 milioi euro gaitu ziren 5.000 ekintzaile eta mikroenpresa baino gehiago finantzatzen laguntzeko.
 

Mikro-kredituak ezin hobeak dira ekintzaile, profesional autonomo eta enpresari txikientzat. Ez du itxura txarra, baina erabakia hartzen duzunean bizkortasuna nahi izatea gerta liteke. Badakigu. Horregatik, gure mikro-kredituen gestioak ahalik eta gehien murrizten du beharrezkoa ez den burokrazia guztia. Gerturatu gurekin hitz egitera eta zuk zeuk egiaztatuko duzu.

 

Enpresa eta ekintzaileentzako beste finantziazio-mota batzuk

Dena den, mikro-kreditua ez da ekintzaile, autonomo eta enpresa txikiak finantzatzeko modu bakarra. Badira zure negozioa finantzatzeko beste modu batzuk ere, leasing eta renting deiturikoak adibidez, eta horiek ere interesgarriak irudituko zaizkizu beharbada. Informa zaitez eta erabaki zure ezaugarrietara gehien egokitzen dena.
 
Baliteke mailegurik nahi ez izatea, eta diru-laguntzen eta bestelako laguntzen alde egitea. Kasu horretan, orientazio espezializatua beharko duzu, ekosistema instituzionala korapilatsua izan baitaiteke batzuetan. Zentzu horretan ere lagunduko dizugu Gaztenpresan. Ezagutu nahi gaituzu?

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?