Zure marka pertsonala, funtsezkoa merkatuan nabarmentzeko - Gaztenpresa

Zure marka pertsonala, funtsezkoa merkatuan nabarmentzeko

Gaur egun, dena oinarritzen da enpresa-ospean eta marka pertsonalean. Digitalizazioari esker, Interneten sarbidea daukan mundu guztiak ezagut dezake zehatz-mehatz zure enpresa-jarduera, eta berari buruzko iritzia ere eman dezakete:

  • kontsumitzaileek, hornitzaileek, enpresa lehiakideek, headhunterrek…

Horregatik, marka pertsonala zaintzeko denbora eman eta ahalegina egin behar duzu, batez ere ekintzailea bazara eta negozioa abian jarri berria bada. Ekintzailetzan arrakasta lortzeko, oso garrantzitsua da negozio-ideia ona edukitzea; alabaina, funtsezkoa da ospe ona edukitzea. Marka pertsonal ona erdietsi nahi baduzu, elementu hauek hartu behar dituzu kontuan:

Osatu profil erakargarria

Gaur egun, nahikoa da Googlen pertsona baten izen-abizenak idaztea, berehala aurkitzeko beraren curriculuma, sare sozialetako erreferentziak, artikuluak eta jarduera pertsonalaren edo profesionalaren aztarnak. Egin ahalegina zure marka pertsonala erakargarria izateko. Zenbait alderdi landu beharko dituzu horretarako:

  • Zaindu zure biografia. Bermatu zure lorpen akademiko, profesional eta pertsonalak ere agertuko direla, eta ez izan lotsarik zeure buruari buruz ondo hitz egiteko.
  • Aprobetxatu LinkedIn eta beste sare sozial batzuk. LinkedIn enpresa-sarerik ospetsuena da eta zeure bezero potentzialek, hornitzaileek nahiz lehiakideek kontsultatuko dute; beraz, prestatu profil erakargarria.
  • Landu zeure bloga. Edukien marketinak marka jorratzen eta ospea eskuratzen lagun diezazuke, aldian-aldian artikuluak argitaratzen badituzu.

Zehaztu estrategia bat eta izan pazientzia

Zer proiektatu nahi duzun jakiteko, zure lanbide-jardunaren alderdi guztiak zehaztu behar dituzu:

  • nor zaren, zer eskaintzen duzun, nori zuzentzen zatzaizkion, zerk bereizten zaituen… Eta dena zehaztuta daukazunean, atera probetxua blogari eta sare sozialei.

Eta jokatu pazientziaz, ospea ez delako egun batetik bestera eraikitzen. Gogoan izan denbora luzea behar izaten dela ospe ona eraikitzeko, baina oso denbora gutxi galtzeko. Beraz, hobe duzu lasai jokatzea. Eduki interesgarriak egiten badituzu, zaleen kopurua eta zure ospea hazi egingo dira.

Bilatu erreferentziak

Ez izan beldurrik merkatuan erreferentziak bilatzeko: ikertu zeure lehiakideen marka pertsonala eta ikusi beraien alde onak. Helburua ez da kopiatzea, ideiak hartu eta ikastea baino.

  • Bilatu harreman pertsonala eta zoaz jardunaldi profesionaletara eta kongresuetara, eta egin networking.

Zeure marka lortzeko elementurik garrantzitsuenak aurkitzen lagunduko dizu aurretiko lan horrek.

Bihur zaitez story-tellerra

Marka-irudi ona sortzeko, ez da nahikoa lorpen profesionalak zerrendatzea.

  • Narrazioa ere erabili behar duzu zeure historia kontatzeko: ekintzailetzari esker arrakasta lortu eta erreferentziako eta kalitateko zerbitzua eskaintzen duen pertsona batena.

Asko eta ondo egin behar da lan, baina lan horren emaitza ezagutarazi eta testuinguruan kokatu ere egin behar da. Kontatzeko historia on bat badaukazu, egin ezazu ahalik eta ondoen.

Bilatu sinergiak beste batzuen laguntza izateko

Mundua gero eta interkonektatuago dago: sare sozialei eta teknologia berriei esker, duela urte gutxira arte pentsatu ere egin ezin ziren aliantzak lotu ahal dira gaur egun.

  • Aprobetxatu egin behar dituzu, hazteko aukera emango dizuten sinergiak lotzeko. Marka batekin elkartu nahi baduzu, ikusi nola egin dezakezun: erabili networkinga ahal duzun guztietan, aliantzak lotzeko, hornitzaileak eta bezeroak bilatzeko edota, besterik gabe, lehiakideekin harremana estutzeko. Ez dago inoiz jakiterik non dagoen ate handiaren giltza.

Aholku horiek guztiek ospe ona eraikitzen eta bizi garen merkatu interkonektatuan zeure marka pertsonala sendotzen lagunduko dizute. Eta gogoan izan: zeure negozioa abian jartzeko edo bultzada bat emateko laguntza behar baduzu, Gaztenpresan eskura gaituzu, zure ekintzailetza-abenturaren etapa guztietan laguntzeko prest.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Harpidetu blogean

Idatzi zure helbide elektronikoa, sarrera berrien jakinarazpenak jasotzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?