Zure bezeroak fidelizatzeko teknika berriak - Gaztenpresa

Zure bezeroak fidelizatzeko teknika berriak

Fidelizar clientes

Teknologia berriek bezeroak fidelizatzeko modu berriei ireki dizkiete ateak. Gaur egun, enpresek kontsumo-ohiturak interpretatzen laguntzeko tresnak dituzte eskura, etorkizuneko joerak zein izango diren asmatzeko. Besteak beste, bilatzaileetan egindako kontsultak lotu ditzakete, gero ohiturak interpretatu eta bezero zehatzentzako kanpaina espezifikoak diseinatu ahal izateko.

Salmenta zientzia bat da, batik bat digitalizazioak gaur egun eskaintzen dizkigun irtenbideak direla medio. Hori horrela, beharrezkoa da Customer Science deiturikoarekin lan egitea. Diziplina horrek tresna digital garrantzitsuenetako batzuk erabiltzen ditu (Machine Learning, Big Data eta abar) enpresa baten bezeroak hobeto ezagutzeko. Horien bitartez lortzen dugun informazio guztiak segmentazio egoki bat egitea ahalbidetzen digu, gure buyer pertsona hobeto ezagutzeko eta bezero-segmentu bakoitzari tratu bereizi bat eskaintzeko. Customer Science horri esker, familia baten kontsumo-ohiturei eta lehentasunei buruzko informazioa lor dezakegu, baita hark egin dituen online erosketei eta gehien kontsumitzen dituen merkataritza-sektoreei (teknologia, kirola, elikadura mota) buruzkoa ere, bere erregistroen bitartez.

Modu osagarrian, marketin prediktiboak gure xede-taldearen kontsumoarekin lotutako jokaera-ohiturak hautematen ditu, eta hori denbora errealean egiten du. Jokabide horiekin lotutako datuak Smart Data tresnen bitartez aztertzen dira, enpresek erosketa-esperientzia pertsonalizatuak eta egokiak diseinatzeko ondorioak eta patroiak ateratzeko. Teknika horrekin, gure bezero potentzialen jarrera aurreikusten eta gure kanpainak errentagarriago egiten saia gaitezke.

Hau da, jada ezagunak diren jokabideei buruzko eredu deskribatzaileak sortzera bideratuta zeuden orain arte web-analitikaren baliabide gehienak, baina datuak tratatzeko eta analizatzeko modu honekin aurreikuspenak landu ditzakegu. Horiei esker, gure bezeroen premiak aurreikusteaz gain, hainbat kontsumitzaile taldeka ditzakegu, horien arteko loturak eta puntu komunak bilatu eta segmentazio zehatz bat sortu ahal izateko.

Edonola ere, fidelizazio-metodo guztiek beren bezeroak ahalik eta hobekien ezagutzea izan behar dute helburu. Horretarako, Bezeroaren Esperientzia Mapa deiturikoa diseinatu da. Horren bitartez, gure bezeroek jarraitzen dituzten urrats guztiak jasoko dituen mapa bat sortuko da, gure web-orrira sartzen direnetik hasi eta erosketa-prozesua burutu eta horiek fidelizatzea lortu arte. Ibilbide horren xedea etapa horietako bakoitza aztertzea da, bezeroak esperientzia ezin hobea izateko modurik onena zein den ezagutzeko eta haren premiak asetzeko. Esperientzia Mapa bat egin aurretik oso ondo zehaztu behar dugu gure target ideala, baita bezeroak gure antolaketatik edo produktutik zer espero duen ere. Gero, interakzio-guneak zehaztu behar dira pertsonekin, horiek erosketa-prozesuaren aurretik, bitartean eta ondoren aztertu ahal izateko; galdeketa bat ere egin diezaiekegu, erosketaren xehetasun guztiak ezagutzeko.

Fidelizazio-teknika berri eta konbentzional guztien artean, bada etengabeko hobekuntza-prozesuaren menpe dagoen bat: zerbitzua, merkataritza-harreman guztien oinarria. Merkataritza-banatzaile handiek ondo ezagutzen dute haren garrantzia eta, horregatik, bezeroei ahalik eta zerbitzurik egokiena eskaintzea da haien lehen helburua. Hori lortzeko, teknologia berrietara jo eta bikaintasuna bilatu behar dugu uneoro, ez baitago pertsona batek zerbitzu bikain bat jasotzen duenean sentitzen duena gaindi dezakeen ezer.

Zerbitzuarekin batera, fidelizazioaren funtsezko beste zutabe bat komunikazioa da. Horrek pertsonalizatua, berehalakoa eta kanal anitzekoa izan behar du. Komunikazioak marken eta bezeroen artean harremanak ezartzen laguntzen du, emozioak piztea eta feedback baliagarri bat lortzea ahalbidetzen baitu, eta horrek Bezeroaren Esperientzia hobetzen laguntzen die enpresei. Bestalde, komunikazioari esker, pertsona bat enpresaren kide sentitu eta marka baten preskriptore bihur daiteke.

Ikus dezakezun moduan, digitalizazioak enpresek eta bezeroek elkarri eragiteko gero eta aukera gehiago ireki arren, zerbitzuak eta komunikazioak fidelizazio-estrategia egoki baten oinarriak izaten jarraitzen dute. Teknika horietako batean sakondu nahi baduzu, Gaztenpresan hainbat prestakuntza-ikastaro aurkituko dituzu. Horiek zuk behar duzun orientazioa eskainiko dizute. Gainera, zure negozioa sustatzen lagunduko dizuten mentoring-tailerrak ere baditugu.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Harpidetu blogean

Idatzi zure helbide elektronikoa, sarrera berrien jakinarazpenak jasotzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?