Zehaztu zure balio-proposamena, lehiakideengandik bereizteko - Gaztenpresa

Zehaztu zure balio-proposamena, lehiakideengandik bereizteko

Diferénciate de la competencia

Prezio merke eta lehiakorra ez da izaten beti arrakastaren eta salmenten bermea, batez ere gure negozioa produktu edo zerbitzu propio bati lotuta badago. Gure enpresak arrakasta izango badu, behar-beharrezkoa da balio-proposamen bat zehaztea, gure bezero potentzialek harekin bat egin eta gure lehiakideen proposamenetik bereiz dezaten. Dena dela, hori ez da prozesu erraza. Kontzeptu batzuk argi izan behar ditugu eta irmotasunez finkatu behar dugu besteengandik bereizteko jarraitu beharreko bidea. Aholku hauek lagungarri izango zaizkizu zeure balio-proposamena zehazteko.

Aukeratu bezero egokiak

Zein dira gure markarako bezero egokiak? Horra hor edozein enpresak egin behar duen galderarik garrantzitsuenetako bat. Halere, erantzuna ez da erraza. Gure bezero idealek aintzat hartzen dute gure produktua eta haiei eskaintzeko egiten ditugun ahaleginak, prezioa arrazoizkoa dela uste dute eta preskriptoreak izateko prest daude. Ez dago txarto, ezta? Horregatik, oso argi izan behar dugu pertsona guztiak ezin direla gure bezero potentzialak izan.

Hurbildu zure produktua

Egungo merkatua gero eta osoagoa eta lehiakorragoa da. Besteengandik bereizteko, estrategia sortzaileak pentsatu behar dituzu, inpaktua eragiteko eta zure bezero potentzialekin lotura emozionala sortzeko gai direnak. Hainbat marka komertzialek aurrera egin dute norabide horretan, bezeroei produktuak erabiltzeko esperientziak eskaintzeraino, direla koltxoiak, direla produktu teknologikoak, direla telekomunikazio-zerbitzuak. Helburua beti da bera: pertsona horiei sinestaraztea gure produktua merkatuan nagusi dena bezain ona edo hobea dela. Horregatik bereizi behar dugu. Gauza arruntak ez dira balioesten eta erraz ahazten dira. Zure bezero potentzialek merkatuko “beste enpresa bat” bezala ikusten bazaituzte, aukera hutsala izango zara eta zure balio-proposamen bakarra prezioa izango da.

Egin komunikazio-proposamen egokia

Behin zure balio-proposamena zehaztuta, komunikazio-estrategia erakargarria aukeratu behar duzu. Ez duzu inoiz ikusi Ferrari ibilgailuen iragarkirik telebistan, ezta? Horren arrazoia da telebista ez dela haren komunikazio-kanal egokia. Marka horren bezero potentzialek ez dute ohiko telebista kontsumitzen, eta markak badaki hori. Horregatik kanal esklusibo eta zuzenagoak erabiltzen ditu, beharbada ohiko komunikabideetatik oso urrun daudenak. Horrek indartu egiten du ideia hau: mezu egokia bidali behar zaio dagokion pertsonari, kanal zuzenaren bidez eta behar den unean. Hau da, argi izan behar ditugu lau urrats hauek: bezeroak ezagutzea, zure balio-proposamena zuzen transmitituko duen mezua diseinatzea, zure komunikazio-estrategia sendotuko duten kanalak aukeratzea eta mezua une egokian bidaltzea.

Lotu zure produktua bereizgarri dituzun balioekin

Aspalditxotik, kirola egitea bizi-ohitura osasungarriekin eta estilismo eta zainketa pertsonalarekin lotzen da, ariketa eta esfortzu fisikoekin baino gehiago. Hori dela eta, gizonezkoentzako zainketa pertsonaleko marka askok punta-puntako kirolariak bilatzen dituzte euren preskriptoreak izan daitezen, joko-eremuaren barruan eta kanpoan irudi zaindua transmititzeko gai baitira eta haien profila arrakasta profesionalarekin lotzen baita. Gaur egun, balio-aukera oso zabala da eta beste alderdi batzuk hartzen ditu barne, hala nola iraunkortasuna eta ingurumena.

Balioetsi zure produktua edo zerbitzua

Kontsumitzaileek egin ohi dituzten erosketa asko emozionalak dira; halere, prezio egokia ordaintzen eta erabaki zuzena hartzen ari direla berresten laguntzeko argudioak behar dituzte. Gure balio-proposamena produktuari lotzeko, eta ez prezioari, zorrotzak izan behar dugu azken horrekin, eta leialtzeko estrategia baten barruan soilik joka dezakegu berarekin. Produktu propioa badugu, prezio lehiakorra jarri behar diogu, jakina, baina erakargarritasun-puntu nagusia produktua bera izatea lortu behar dugu. Horregatik, lan pedagogikoa egin behar dugu bezeroen artean, gure produktuak ordainduko dutena balio duela erakusteko.

Bezeroaren arreta zure negozioan

Arreta ezinbesteko alderdia da bezeroaren esperientzia hobetzeko, eta zure balio-proposamenaren barruan egon behar du, inolako ñabardurarik gabe. Balio handiko produktuekin batera zerbitzu ezin hobea eta bikaina eskaini behar da, eta hori lortzeko enpatiaz jokatu eta kontsumitzailearen lekuan jarri behar dugu. Zuk jaso nahi zenukeen arreta bera eman behar diezu, garrantzitsuak sentiarazi, haien iritziak kontuan hartu. Horrela, bezeroa leialtzeaz gain, preskriptore bat ere irabaziko duzu.

Helburua ez da gehiago saltzea, hobeto baizik

Salmentak gehituta irabaziak eta arrakasta lor ditzakegu, baina saltzea gure helburu bakarra bada, hori lortzeko edozer egiteko tentaldian eroriko gara, adibidez prezioa jaisteko helburuz gure produktuen kalitatea okertu edo bezeroei arreta eskasa eman. Negozio-eredu batzuetan, merkatu urria eta mugatua errentagarritasunaren bermea da. Kontua ez da zenbat saltzen dugun, baizik eta zerbat bezero geratzen diren pozik, azkenean horrek eragina izango baitu azken balantzean.

Zure negozioan printzipio horiek aplikatzen badituzu era ordenatuan eta iraunkorrean, merkatuan bereizteko aukera emango dizun balio-proposamena lortuko duzu. Eta gogoan izan, zure gaitasunak areagotzeko laguntza behar baduzu, Gaztenpresarekin harremanetan jartzeko aukera duzula, dela telefonoz (900 101 143), dela sare sozialen bidez –Facebook, Twitter eta Linkedin–, dela gure webgunearen bidez. Eta dagoeneko LABORAL Kutxaren bezeroa bazara, ez ahantzi Consulting Proko profesionalak zure zerbitzura dituzula.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Harpidetu blogean

Idatzi zure helbide elektronikoa, sarrera berrien jakinarazpenak jasotzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?