×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Telefonoa salmenta-tresna boteretsu bihurtzeko aholkuak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Telefono bat duzu, produktu bat… Eta sekulako dohain komertzialak. Orain… saltzea bakarrik falta zaizu!

Telefonoa salmenta-tresna boteretsua izan da, da eta izango da.

Egunero, mailing, display, Social Media Marketing, Search Engine Marketing eta beste kanpaina batzuekin borrokatu behar izaten badugu ere… askotan telefonoa erabiltzen dugu gure bezeroekin lehen aldiz harremanetan jartzeko.

Dena da osagarria; izan ere, offline marketina erreminta digitalekin konbinatzen duen estrategia da guztietan onena. Batez ere emaitza horri dohain komertzial egokiak gehitzen badizkiogu.

Horrenbestez, zure enpresaren salmentak suspertu nahi badituzu, har itzazu kontuan aholku sinple batzuk, hartu bihotz eta hasi deiak egiten.

Deiak, hotzean

“Ez, orain ez dut denborarik… bidal iezadazu informazioa posta elektronikoz eta esango dizut zerbait”.

Zenbat aldiz uste duzu entzuten duela hori edozein salmenta-agentek? Bai, gehiegitan.

Eta, badakizu zein den desberdintasuna salmenten mundura iritsi berri den pertsona baten eta dagoeneko ofizio apur bat duen beste baten artean? Bada, hori entzun ostean, lehenengoa izutu egingo dela, behin eta berriz barkamena eskatuko duela eta informazioa posta elektronikoz bidaltzera mugatuko dela. Bigarrenak, berriz, honako hau erantzungo dio: “Bai, noski, baina zuk behar duzuna bidaltzen dizudala ziurtatzeko…” eta bezero potentzialak arretaz entzungo dizkio produktuaren indarguneak, aurrez aurreko lehen hitzordua itxi arte.

Dei bat hotzean egin eta merkataritzarako dohain horiez baliatu aurretik, zenbait gauza izan behar dituzu kontuan:

  • Ondo aukeratu. Telefonoa ez esekitzeko lehen urratsa zure bezeroak ondo aukeratzea da. Eta, horretarako, ikertu egin behar dituzu. Bai, bisitatu haien profil sozialak eta profesionalak, haien gustuak eta premiak ezagutzeko.
  • Telefonoa hartu aurretik, uxatu beldur guztia. Bestela, ez egin deia. Hartu bihotz eta ez pentsatu dena gaizki joango dela: joan zaitez urratsez urrats, eta lortu helburu txikiak elkarrizketa bakoitzean.
  • Bereganatu bitartekariaren konfiantza; hori lortzen baduzu, azken bezeroarekin hitz egiten amaituko duzu.
  • Produkturik onena duzu… eta badakizu. Norbaiti deitzen badiozu, hark zure zerbitzua behar duela uste duzulako da. Horrela ez bada, ez arduratu.
  • Tematu zaitez. Bazenekien salmenta gehienak egiteko bost aldiz deitu behar izaten dela? Ez izan beldurrik berriz deitzeko.

 

Deiak, beroan

Norbaitek zure webgunea bisitatzen duenean eta zerbitzu baten inguruko informazioa eskatzen duenean, ez izan zalantzarik: ahal baduzu, ikertu haren breadcrumb-a zure webgunean, zer bilatu duen jakiteko, hartu telefonoa eta dei iezaiozu.

Gainera, zure webguneko informazio-inprimakia bete badu, are hobeto: garrasika esan dizu zerbitzu zehatz baten bila dabilela eta, beharbada, zuk zerbitzu hori eskain diezaiokezula.

Gauza bera gertatzen da bezero potentzial batek zuk bidali diozun mezu elektronikoa ireki duela ikusten duzunean: ez utzi salmentari ihes egiten, dagoeneko erdia eginda baitago. Zorroztu ahalik eta gehien zure dohain komertzialak harengana iristeko, esaiozu dituen zalantzak galdetzeko eta argi itzazu.

Ikus dezakezun moduan, iraultza digital betean egon arren, telefonoak ezinbesteko tresna izaten jarraitzen du edozein salmenta-estrategiatan; beraz, bihur ezazu zure aliatu eta prestatu zaitez saltzeko.

Eta gogoratu, Gaztenpresan, aholkularitza eta laguntza eskaintzen dizkizugula zure enpresa sortu eta zure negozioa sendotzeko orduan. Zain gaituzu!

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Abril 12, 2024
Un buen plan de negocio es el primer paso para el éxito empresarial. GAZTENPRESA: ¿Para qué dirías que es importante un plan de negocio? AMAIA MAZÓN: Cuando empiezas a materializar la idea, hay que ser consciente de si para esa idea realmente vas a necesitar un local, vas a necesitar socios, si vas a necesitar...
Marzo 4, 2024
La digitalización es la asignatura pendiente de muchos negocios de a pie. Por ello, hoy contamos con Cristina Terán, periodista y consultora en marketing digital.   Gaztenpresa: Cuando emprendes, parece que tienes que saberlo todo. Y muchas veces, yo me puedo identificar o puedo sentirme bien y cómoda con herramientas tecnológicas como puede ser la...
Febrero 8, 2024
GAZENPRESA: Inma, antes, fuera de micros, comentábamos que es importante descubrir que emprender no es algo trivial. Y hacías un símil que me parece muy interesante. ¿Nos lo cuentas? INMA RAMOS: Nosotras llevamos 30 años trabajando con personas que emprenden. Y muchas veces, cuando la persona emprende, es la primera vez que lo hace. Con...
Enero 15, 2024
Simon Zineck decía que el emprendimiento no es una carrera, es un viaje que nunca termina. En este viaje tenemos que llevar la mochila llena de muchas herramientas y una fundamental es la salud financiera. Arrancamos esta serie de charlas con Iñaki Ruiz de Balugera, que ha dedicado toda su carrera profesional a asesorar a...
Diciembre 13, 2023
Hablamos con Patxi Vizcaíno, que junto a Imanol Lecuona e Iñigo Gracia, han puesto en marcha Vaprest, una empresa guipuzcoana dedicada a la instalación, reparación y mantenimiento de aparatos a presión para todo tipo de sectores, desde acerías y fundiciones hasta fábricas alimentarias, pasando por hospitales, lavanderías, etc. ¿Cómo os decidisteis Imanol, Iñigo y tú...
Diciembre 4, 2023
Junto con a Beatriz Ramos y Tzibi Juaristie, Eukene Arana ha puesto en marcha una cooperativa sin ánimo de lucro que ayuda a entidades públicas y privadas a proteger, prevenir y conseguir el buen trato a la infancia y la adolescencia. Nos lo cuenta en esta entrevista. Para conoceros un poco mejor, ¿nos puedes explicar...