Teknologia berriek sustatutako etorkizuneko profil profesionalak - Gaztenpresa

Teknologia berriek sustatutako etorkizuneko profil profesionalak

Duela hainbat urte murgildu ginen iraultza teknologikoa beste iraultza batekin batera garatu da: iraultza profesionalarekin, premia berri horietara egokitutako lan-profilen eskaerarekin lotuta. Gero eta gehiago, enpresek eskakizun teknologiko berriei eta 4.0 Industriaren digitalizazioari erantzuteko gai diren profesionalak bilatu behar dituzte. Duela 10 urtera arte ia ez zegoen mota horretako lanik, baina gaur egun funtsezkoak dira: Big Data, teknologia berrietan espezializatutako Merkataritza Zuzenbidea, Adimen Artifiziala, Cloud Computinga eta, guztien gainetik, Zibersegurtasuna. Horiek dira, besteak beste, hurrengo urtean eskatuko diren etorkizuneko profil profesionalak.

Espezialitate, gradu edo master bakoitzaren enplegagarritasunari buruzko datu zehatzik ez egon arren, digitalizazioarekin lotutako IT profilek hurrengo bost urteetan 1.250.000 lanpostu inguru xurgatuko dituztela zenbatesten da, horien artean, Big Data, Zibersegurtasun eta Robotika arloetako adituak. Aurreikuspenen arabera, STEM (Science, Technology, Engineering & Maths) diziplinetako lanpostuen eskaera % 14ko erritmoan haziko da 2020. urtera arte. Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren arabera, digitalizazioak 300.000 lanpostu berri inguru sortuko ditu hurrengo bi urteetan.

Big Datan aditua

Gaur egun gehien entzuten den profiletako bat Big Data espezializazioa da, iraultza teknologikoaren ondorio zuzen gisa jaio zena. Digitalizazioak ia dena neurtzea ahalbidetzen du eta datuen analisiak, berriz, oinarrizko informazioa lortzea, edozein enpresa edo sektoreren emaitzak hobetzeko: arkitektura, kontsumoa, banka, hezkuntza edo turismoa. Gaur egungo gizarte digitalean, enpresek izugarrizko datu-kantitateak bildu ditzakete, eta teknologia egokiak behar dituzte horiek behar bezala kudeatzeko.

Zibersegurtasuna

Zibersegurtasuna ezinbestekoa da gizarte digital batean. 4.0 Industriaren esparruan lan egiten duen edozein enpresak behar bezala babestu behar ditu bere datu guztiak eta bere bezeroen datuak. Horrez gain, bere komunikazioak seguruak direla eta horiek blindatuta daudela bermatu behar du, espioitza industrialaren aurrean, esaterako. Gidaririk gabeko ibilgailuen eta robotika industrialaren gisako teknologiak ia bideraezinak izango lirateke WiFi sare guztiz segururik gabe.

Adimen Artifiziala

Azken urteetan, Adimen Artifizialaren hazkundea esponentziala izan da, batik bat 4.0 Industriaren aurrerapenarekin. Gaur egun, enpresak eta zentro teknologikoak asko saiatzen dira makinak hobetzen, lan mekanikoak garatzeaz gain, haien higadura aurreikusi eta ekoizpen-akatsak automatikoki zuzendu ahal izateko. Eta hori adibide bat baino ez da. Aplikazio asko duela hainbat urte hasi ziren garatzen, eta horiek profesionalen eskaera bereganatuko dute hurrengo urteetan. Hor ditugu, esaterako, ahotsaren ezagutza, eragile birtualak, machine learninga, medikuntza eta finantzak.

Cloud Computing-ean aditua

Hodeiko konputazio edo Cloud computing deiturikoaren aroan gaude, hau da, mota guztietako informatika-zerbitzuak Internetez eskaintzeko aroan, hala nola zerbitzariak, memoriak, datu-baseak, sareak, softwarea eta analisiak. Datuak hodeian biltzeko azpiegitura horiek cloud kudeatzaileak behar dituzte, horiek modu ezin hobean diseinatu eta mantentzeko gai izango direnak. Horrenbestez, erantzun integrala eman behar diete artxiboak digitalizatu eta erabilgarritasun, eskalagarritasun eta etekin handiak nahi dituzten konpainiei.

Teknologia berrietan aditua den abokatua

Merkataritza Zuzenbidean eta Teknologia Berrietan espezializatutako profil hau Zuzenbidean gero eta gehiago hazten ari den irudi bat bihurtu da: teknologia-enpresen eta startupen esparruan indarrean den legeria ezagutzeaz eta aplikatzeaz gain, horiek arlo horretan gertatzen diren araudi-aldaketak aurreikusteko eta etorkizunerako legezko proposamenak gomendatzeko gai izan behar dute. Gainera, esparru horrek ─juridikoak─ IKTak bere lan-metodoetara txertatzeari uko egin izan dio tradizioz. Horri informatika-delituetan adituak diren abokatuen premia gehitu behar zaio, gero eta ohikoagoak baitira.

Egiaztatuko zenuen moduan, gai horiek oso prestakuntza zehatza eta osoa behar dute, baina zure negozioa sortzeko orientazioa behar baduzu, Gaztenpresan laguntzeko prest gaude. Gogoratu prestakuntza-tailerrak prestatu ditugula, ekintzaile gisa zure ibilbide guztian zehar lagundu ahal izateko. Zain izango gaituzu!

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?