SOS Mentoring programa: zure mentorea aprobetxatzeko aholkuak - Gaztenpresa

SOS Mentoring programa: zure mentorea aprobetxatzeko aholkuak

Azken asteetan, Gaztenpresan gure #JarraitzekoBerritzen programan parte hartzera animatu zaitugu, helburu oso garbi batekin: gure ehun ekintzailea horren gogor kolpatu duen krisia saihesten laguntzeko.

Gaur beste urrats bat eman dugu estrategia horretan. Youth Business fundazioaren SOS Mentoring programan sartu nahi zaitugu, mentore baten esperientziaz baliatzeko aukera izan dezazun, zure negozioak azken hilabeteetan jasandako egoera zaila behin betiko gainditzeko.

SOS Mentoring programak pandemiaren ondorioak arintzea du helburu. Haren bitartez, mikroenpresei eta zu bezalako pertsona ekintzaileei behar duzuen gidaritza, aholkularitza eta laguntza eskaini nahi dizuegu, zuen negozioei bultzada berri bat emateko, ahalik eta gehien suspertuz.

Zer da mentore bat?

Gaztenpresaren mentoring programa bakar batean ere parte hartu ez baduzu, beharbada oraindik ez duzu jakingo zer den mentore bat: enpresak kudeatzen esperientzia handia duten profesionalak dira, eta laguntza boluntarioa eta altruista ematen diete beren negozioak sendotzeko beharra dutenei.

Gaztenpresan Youth Business Spain (YBS) Sareko kide gara eta urte asko daramatzagu 40 herrialdetan baino gehiagotan modu arrakastatsuan garatu den metodologia bat aplikatzen. Ideia bat izan dezazun, 2019an bakarrik 134 pertsonak hartu zuten parte gure mentoring-ikastaroetan, eta 20 harreman arautu formalizatu ziren.

SOS Mentoring COVID-19aren kontra

Oraingo honetan, SOS Mentoring dagoeneko martxan zeuden eta COVID-19aren krisiak kaltetu dituen negozioetara dago bideratuta. Honako hauek dira helburu nagusiak:

  • Zure enpresa-egoeraren diagnostikoa egiten laguntzea eta zure aukera, mehatxu, indargune eta ahuleziak (AMIA analisia) identifikatzea.
  • Zure negozioak dituen jarduteko aukerak ebaluatzea eta ekintza-plan bat diseinatzea.
  • Ekintza-plana ezartzen laguntzea.
  • Ahalik eta gehien laguntzea, ahalduntzetik hasi eta babes emozionalera arte.

Nola jokatu zure mentorearekin

Zure mentorearen babesa ez da mugatuko laguntza instituzionalak izapidetzeko aholkularitza teknikoa ematera, era guztietako zerbitzu profesional espezializatuak eskainiko baitizkizu.

Beraien aholkularitza enpresen kudeaketan eta krisi-egoeretan duten esperientzian oinarritzen da, baita merkatuaren ezagutzan ere.

Zerbitzuari ahalik eta etekinik handiena atera nahi badiozu, izan itzazu kontuan aholku hauek:

  • Joan zaitez etxeko lanak eginda eta prestatu bilera edo bideokonferentzia aldez aurretik. Topaketa ahalik eta gehien aprobetxatzeko, zure zalantza edo kezken zerrenda laburra eman diezaiokezu; horrela, gehien kezkatzen zaituzten alderdiak jorratu ahal izango dituzu.
  • Izan ezazu jarrera positiboa eta gogoratu zeuk ikasi behar duzula. Gogoan izan behar duzu zure mentorea zeurea bezain egoera korapilatsuetan aritu dela eta modu arrakastatsuan gainditzea lortu duela.
  • Aplikatu bere gomendioak. Zure mentoreak ikusten badu bere jarraibideak martxan jartzen dituzula, zure konpromisoa irmoa dela egiaztatuko du eta are gehiago inplikatuko da zure arazoan. Horrela, krisia arrakastaz gainditzeko aukerak areagotu egingo dira.
  • Saiatu bi noranzkoko harremana izaten. Programa hauetan parte hartzen dutenean, mentore askok egoera berriak ezagutu eta ekintzaileengandik ikasten dute. Ideiak alderatzea oso metodo eraginkorra izan da beti krisi-egoerei aurre egiteko, eta zure ekarpenak oso baliagarriak izan daitezke jasotzen dituzun aholkuak osatzeko.

Programa online bileren bidez gauzatuko da. Bilerak astero edo hamabost egunez behin egingo dira, 1 eta 3 hilabete bitartean. #JarraitzekoBerritu eta Gaztenpresaren SOS Mentoring programan parte hartu nahi baduzu, jarraitu arretaz gure sare sozialak.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Harpidetu blogean

Idatzi zure helbide elektronikoa, sarrera berrien jakinarazpenak jasotzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?