×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Negozio txikiak: nola aurre egin krisiari

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Krisi garaiotan enpresari garenez, erabakiak hartu beharrean gaude. Horrelako egoeran, gastuak kentzeko moduari erreparatu ohi diogu lehenik eta behin, ekonomikoki lasaiago egoteko eta zailtasunei aurre egin ahal izateko. Jakina, murrizketa hori beharrezkoak ez diren gauzetan egiten bada ez da askorik antzemango eta ona izango da, baina… kontuz ibili behar dugu guraizeak gehiegi ez astintzeko, izan ere, helburua ez baita murriztea, egoera berrira egokitzea baino. Ez dugu ahaztu behar negozioak, bizirauteko, jarduera aurrera eramateko gaitasun nahikoa izan behar duela. Ez ditugu ukitu behar jardueraren funtsezko alderdiak, modu horretan jarduera ahulduko bada, izan ere, jokabide horrek epe luzera desagertzea ekarriko baitu.

Artikulu honetan, salmentak areagotzeko eta gastuak aurrezteko aholku batzuk eskainiko dizkizugu. Hasteko, Javier Panzanok bere IDEOBLOGIA blogean argitaratutako sarrera interesgarria irakurtzea gomendatzen dizuegu. LIDERA metodoari buruz hitz egiten du bertan, alegia txikiaren bidez. Jarraian duzue horren esteka. Metodo hori REVISIÓN INTERIOR blogean dago jasota.

Fakturazioa areagotzeko neurriak betikoak badira ere, eraginkorrak dira. Kasu honetan hizpide izango ditugu teknologia berrien erabilera, produktu esklusiboen negoziazioa, finantza-baldintzak hobetzea, lan horretarako langile kualifikatuak izatea (adeitasuna, zerbitzua, ezagutza teknikoak, etab.), etxez etxeko banaketa egitea, komunikazio-estrategia egokiari eustea eta denda txikiek ondo ezagutzen dituzten bestelako ekintza batzuk, azken finean bezeroaren nahiei aurrea hartzeko gaitasuna eta jarrera komertziala sustatzera bideratuta daudenak, modu horretan bezeroak gogobetetzeko eta baita haien igurikimenak gainditzeko ere.

Nolanahi ere, esan beharra dago azken neurri horiek ez dituztela bakarrik denda txikien arazoak konpontzen, ia enpresa guztienak baizik. Beraz, denda txikiek, beti era bateratuan lan eginaz, euren lehiarako abantailak asmatu beharko dituzte, eta ostalariekin, parkingekin, haurtzaindegiekin eta abarrekin akordioetara iritsi, bakoitzaren kokapena kontuan hartuta, noski.

 

Easycut:nola eskuratu zure negoziorako likidezia

Easycut-ek, low-cost ile-apaindegien kateak, easyCheck izeneko txeke-liburuxkak kaleratu zituen 2009an, non zerbitzuak paketetan eskaintzen dituzten, 12 aldiz erabiltzeko txeke-liburuxketan. Horrela, bezeroak preziorik onena lortzen du eta enpresak aurrez kobratzen du bestela hainbat hilabetetan zehar kobratuko lukeen dirua. Gainera, txeke-liburuxkak ile-apaindegira maizago joatea sustatzen du eta bezero berriak erakartzeko aukera ematen du. Erosi eta merkeago ateratzen bazaie, bezeroak sarriago joaten dira. Era berean, txekeetako batzuk lagunei eta senitartekoei opari diezaiekete, eta horrela, bezeroen oinarria zabaldu egingo da.

 

Negozio-ideiaren bat duzula? Esaguzu. Gaztenpresan Euskadiko eta Nafarroako ekintzaileei laguntzen diegu urtero, euren enpresa-proiektuak aurrera atera ditzaten.

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Abril 19, 2024
Lo más difícil de poner en marcha un nuevo negocio no es tener la idea de lo que se quiere montar, sino bajarla a tierra y analizar si esa idea que ronda tu cabeza puede convertirse en un negocio real que, además, sea viable y rentable. Una herramienta que te puede resultar muy útil en...
Abril 12, 2024
Un buen plan de negocio es el primer paso para el éxito empresarial. GAZTENPRESA: ¿Para qué dirías que es importante un plan de negocio? AMAIA MAZÓN: Cuando empiezas a materializar la idea, hay que ser consciente de si para esa idea realmente vas a necesitar un local, vas a necesitar socios, si vas a necesitar...
Marzo 4, 2024
La digitalización es la asignatura pendiente de muchos negocios de a pie. Por ello, hoy contamos con Cristina Terán, periodista y consultora en marketing digital.   Gaztenpresa: Cuando emprendes, parece que tienes que saberlo todo. Y muchas veces, yo me puedo identificar o puedo sentirme bien y cómoda con herramientas tecnológicas como puede ser la...
Febrero 8, 2024
GAZENPRESA: Inma, antes, fuera de micros, comentábamos que es importante descubrir que emprender no es algo trivial. Y hacías un símil que me parece muy interesante. ¿Nos lo cuentas? INMA RAMOS: Nosotras llevamos 30 años trabajando con personas que emprenden. Y muchas veces, cuando la persona emprende, es la primera vez que lo hace. Con...
Enero 15, 2024
Simon Zineck decía que el emprendimiento no es una carrera, es un viaje que nunca termina. En este viaje tenemos que llevar la mochila llena de muchas herramientas y una fundamental es la salud financiera. Arrancamos esta serie de charlas con Iñaki Ruiz de Balugera, que ha dedicado toda su carrera profesional a asesorar a...
Diciembre 13, 2023
Hablamos con Patxi Vizcaíno, que junto a Imanol Lecuona e Iñigo Gracia, han puesto en marcha Vaprest, una empresa guipuzcoana dedicada a la instalación, reparación y mantenimiento de aparatos a presión para todo tipo de sectores, desde acerías y fundiciones hasta fábricas alimentarias, pasando por hospitales, lavanderías, etc. ¿Cómo os decidisteis Imanol, Iñigo y tú...