Merkatuko beharrak, negozio-ideiak identifikatzeko gida ona - Gaztenpresa

Merkatuko beharrak, negozio-ideiak identifikatzeko gida ona

«Baina zergatik ez zait lehenago bururatu?». «Ene, zer errazago izango zatekeen dena, jakin izan banu…».

«Ziurrenik, ez da bideragarria izango, eta, horregatik, inor ez da lehenago saiatu…».

 

Hiru esaldi horiek negozio-ideia on bat bilatzen ari den eta oraindik aurkitu ez duen ekintzaile batek esan zitzakeen. Eta hirurek premisa bera dute ardatz:

  • Ideiarik onenetakoak merkatuko beharrei erantzuten dietenak izaten dira.

Batzuetan, aukerak gure inguruan sortzen dira, baina ez gara haietaz ohartzen. Kezka asko izaten ditugu gure eguneroko bizitzan. Hori dela eta, askotan, azalean geratzen gara, eta ez diogu ahalik eta onurarik handiena ateratzen gure modu ekintzaileari.

Baina aukerak hortxe daude, merkatuak oraindik estali ez duen beharrizan baten itxura dute, eta egunero ikusten ditugu gure lanean eta gure eguneroko bizitzan.

Aholku hauei buruzko oharrak hartzera animatu nahi zaitugu, ekintzailetzaren argi gorria pizten zaizun hurrengoan kontuan hartzeko:

 

Izan enpatia kontsumitzaileekin.

Merkatuan produktu edo zerbitzu jakin bat falta dela hauteman baduzu, enpatia-ariketa bat egin behar duzu lehenik. Edo hobeto esanda, produktu hori kontsumituko duten pertsonen lekuan jarri beharko duzu.

Aztertu ea haien beharrizanak behar bezala estalita ote dauden, eta haien eskariei hobeto erantzuteko moduan zauden. Hala bada, garatu zure negozio-ideia:

  • Eman irtenbide zehatzak ikusi dituzun gabezietarako.

Aztertu sektorea sakontasunez.

Pentsatu zer behar ote duten sektorean lan egiten duten enpresek, eta eskaini konponbide bat, honetarako:

 

Hobetu lehiakideen produktua.

Gehienetan, negozioak arrakasta lor dezan, lehiakideek eskaintzen dituzten produktuak edo zerbitzuak hobetu behar dira. Batzuetan, denbora luzean bikainak izan diren negozioek behera egiten dute:

  • Eraginkortasuna eta errentagarritasuna galdu dituztelako, egokitzen eta berritzen ez jakiteagatik.
  • Merkatuak naturaltasun osoz sektore bereko beste produktu batzuk xurgatu dituelako. Pentsatu zenbat bakero-marka sortu diren Levi Straussek lehenak egin zituenetik…

 

Egin zeure errentagarritasun-analisia.

Beharbada, negozio bat ez da errentagarria izango enpresa batentzat, baina horrek ez du esan nahi zure ETEak negozio horrekin dirua irabazteko aukera ez duenik. Gerta daiteke kirol-oinetakoak egiten dituen enpresa batentzat lokarriak egitea errentagarria ez izatea; orduan, hirugarren bati erostea interesatuko zaio. Efizientzia da negozio ororen arrakasta-gakoetako bat; hori dela eta, ez baztertu inoiz honako aukera hau:

  • Besteentzat interesgarriak ez diren sektoreetan espezializatzea.

 

Egin begiratu bat kanpoan egiten denari.

Zenbaitetan, kanpoko produktu edo zerbitzu bat martxan jartzea baztertzen dugu, tokiko beharrizanak estaltzeko bereziki pentsatuta baitago. Baina, eta gure beharrizanetara egokituko bagenu? Imajinatu ditzakegu gure hiriak pizzeriarik eta hanburgeseriarik gabe? Beste leku batzuetatik ekarritako negozio-ideien adibideak dira.

  • Egokitu beste herrialde batzuetako ideiak, tokiko beharrizanei erantzuteko.

Bilatu joerarik berritzaileenak.

Ahalegindu negozio-ideiarik berrienak eta berritzaileenak ezagutzen.

  • Joan frankizia-azoketara, eta aztertu zure sektorean espezializatutako argitalpenak.

Gogoratu: errazena da ideia onak berrikuntzaren ondorio izatea. Online merkataritza da adibiderik errazena eta zuzenena: teknologia berriak, merkataritzaren sektorean erabiliak.

 

Ikertu sektorea trendyak.

  • Luxua, app mugikorrak, bideo-jokoaren sektorea eta ekologia sektore trendyak dira, eta gero eta interesgarriagoak dira milioika pertsonarentzat.

Luxuaren salmentak ez dira txikitu, ezta krisialdiko urterik gogorrenetan ere; telefono adimendunak asko zabaldu dira, eta, beraz, enpresentzat bereziki egindako appen sektoreak izugarri egin du gora; bideo-jokoen online txapelketak itzelezko arrakasta izaten ari dira Asian eta Amerikan, baina oraindik guztiz garatu gabe daude Europan; ekologia moda bat baino askoz gehiago da, balioa ematen duen premia bat da gaur egun… Sektore horietako bat interesatzen bazaizu, une egokia izan daiteke haren errealitatea eta beharrizanak aztertzeko.

 

Gomendio hauei guztiei esker, arreta handiago jarriko duzu zure inguruan sortzen diren aukeretan, eta, beharrizan profesional batez ohartzen zaren hurrengoan, galdera hau egingo diozu zeure buruari: Zergatik ez naiz ni ahalegintzen? Aurrera egitea erabakitzen duzunean, Gaztenpresa Fundazioaren laguntza osoa izango duzu eskura, zure negozio-ideia ahalik eta eraginkorrenez garatzeko.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Harpidetu blogean

Idatzi zure helbide elektronikoa, sarrera berrien jakinarazpenak jasotzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?